jueves, 25 de noviembre de 2010

Galderak

1.Zeintzuk dira gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun kognitiboak?

Galdera hau planteatzearen arrazoia, hezkuntzan sexu-bereizketa defendatzean erabiltzen den argudioetako bat da, gizonezko eta emakumezkoek ezberdintasun kognitibo nabariak ditugula hain zuzen.
Lehenik eta behin esan beharra dago ez dela sekula egiaztatu sexu batek besteak baino adimen maila altuagoa duenik, baina hauen garunetan ezberdintasun anatomiko, zelular eta funtzionalak daudela agerikoa da, gizon-emakumeak hain berdinak eta aldi berean hain ezberdinak izatearen arrazoietako batzuk alegia.

Begi-bistakoa da ezberdintasun biologiko batzuk baditugula eta jarrera guztien zergatia ez dagoela inguruak baldintzatuta. Adibidez, tximino kumeekin eginiko azterketa batek dioenez, jostailuak aukeratzeko orduan, arrek gaitasun motoreak garatzeko objetuak dituzte nahiago eta emeek berriz, kumeak heztearekin lotuta, panpinak. Gainera, gizakien kasuan ikusi denez, neskatilek hasieratik harremanetarako duten gaitasuna garatuago dagoela uste da. Pertsonetan askotan uste izan da jostailuen aukeraketa kultura eraginaren bitartez ematen dela, baina badirudi ez dela guztiz egia, hala ere, seguraski bai eragin kulturalak eta bai eragin sozialak izango dute zerikusia.

Honetaz gain, irudi teknika berriei esker, garuneko eremu batzuetan ezberdintasunak aurkitu dira. Badirudi emakumeek aurre geruza eta geruza limbiko handiagoa dutela, hauek, zeregin kogmitibo eta emozioei dagozkien geruzak dira, gizonezkoek berriz, geruza parietal eta amigdala handiagoa dute, hori dela eta espazioaren pertzepzio hobea eta emozio zein estresari erantzuteko gaitasun handiagoa dute, estresari lotutako estimuluen aurrean, emakumeen amigdalaren ezker zatia exzitatzen da, gzonezkoetan aldiz eskuina.

Oroitzapenen bilketarako eta espazioaren errepresentaziorako nahitaezkoa den hipokanpoak ere eragin handia du estresari erantzuterako orduan. Egitura hau emakumeen kasuan handiagoa da eta hau da emakumeak ituak gogoratuz gidatzearen eta gizonezkoak distantzia eta giroen arabera gidatzearen arrazoia.

Bestalde, haurdunaldiaren, erditzearen eta edoskitzearen hormonek etengabe eragiten dute emakumeen garunean eginkizun berrietarako prestatuz. Eragin honek ez du bakarrik jarrera aldaketetan eragiten, gaitasun kognitiboan ere eragina baitu. Ama diren emakumeetan ikusi da izan ez direnek baino gaitasun handiagoa dutela adibidez, aldi
berean aginkizun ezberdinak aurrera eramateko orduan.

Azkenik, garuneko ezberdintasun biokimiko eta estrukturalek azaldu dezakete gaixotasun mentalekiko sexu ezberdinen sentiberatasun ezberdintasuna eta drogekiko izan dezaketen zaurkotasuna.

ITURRIAK:

http://mundobiologia.portalmundos.com/cerebro-de-hombre-y-cerebro-de-mujer-las-diferencias/


+ http://piedra.nireblog.com/post/2007/10/02/diferencias-de-genero-en-el-cerebro

2.Ikasleek eskolan duten errendimenduan, zeintzuk dira hezkidetzaren abantailak eta desabantailak?

Galdera hau egiteko orduan, lan modularraren gaiaren barruan interesgarrien iruditu zaigun azpi-gaia aukeratu dugu. Gehienbat, hezkidetzaren baiezkoaren edo ezezkoaren arteko balantza bezala ikusten ditugulako abantailak eta desabantailak. Eta galdera hau eginda, gure helburua jendea eta gu geu ondo informatzea izan da. Gai honi buruz hitz egiteko orduan zerbait jakin dezagun. Jarraian abantailak eta desabantailak aurkeztuko ditugu.

Abantaila sexu desberdinen arteko harremana da. Gure ustez, onura handia delako mutilak eta neskak batera egotea klasean, irakurritako dokumentuan jartzen duen bezala, genero bat bereizten delako ikasgai bakoitzean. Adibidez, mutilak hobeak dira zientzia ikasgaietan eta neskak letretako ikasgaietan. Ondorioz, haien talde lana eta bi generoen arteko laguntza sortu daiteke ikasgai guztietan, beste generoaren laguntza jasoz. Eta ekintza hori gure ustez garapen pertsonal eta sozial izugarria da. Baita ere, abantaila bezala ikusten dugu genero berdintasunari begira, gizartean berdintasuna nahi bada, eskolatik hasi behar delako hori irakasten.

Desabantailak aipatzeko orduan, desberdintasun psikologikoa ipiniko genuke desabantaila printzipal bezala. Adibidez, umeak aktiboagoak eta bortitzagoak direlako aurrera eramaten duten ekintza guztietan. Neskak aldiz, lasaiagoak eta sentikorragoak dira. Eta horrek, gatazkak ekar ditzake klase barruan eta talde lanetan.
Eta bigarren eta azken desabantaila bezala porrot akademikoa eta eraso sexualak ipiniko genituzke. Egia esan, kasu hauek ez dira Espainian eman, baina bai Frantzian eta Ingalaterran. Ondorioz, Europa guztian gatazka handia sortu da hezkidetza dela medio. Hezte mota honek argi erakutsi duelako, generoen arteko berdintasun akademikoa egon daitekeela. Baina horrekin batera, ez du kontuan izan bi sexuak denbora desberdin batean heldutasunera iristen direla. Eta horrek, paragrafo hasieran aipatutako tragediak gertatzea eragin dezake.

Aipatu behar da hezkidetzaren alde, ikaslearen garapen sozio–afektiboarentzat  onura bat dela eskola mistoetan ikastea. Horrela, hasieran aipatutako berdintasun soziala txikitatik ikasten dutelako eta aldi berean genero errola garatu egiten dute, baina beti gizarteko beste generoa errespetatuz.

Konklusio bezala, esan daiteke hezkidetza onura bat dela ikaslearentzat eta gizartearentzat etorkizunari begira. Baina, beti kontuan izan behar dira generoen arteko desberdintasunak. Era batera edo bestera hezkidetzaren abantailak desabantailei protagonismoa kentzeko eta Europa barruan hezkidetzak hezkuntza-eredu bezala jarrai dezan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario