jueves, 25 de noviembre de 2010

Arartekok emandako elkarbizitza gomendioak (2006).

Arartekoren txosten berezi batek, “Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan” izena hartzen duenak, beste hainbat gauzen artean, elkarbizitzarako eta gatazkak ekiditzeko hainbat gomendio aurkezten ditu hezkuntza sistema osoarentzat, baita eskolako parte ez diren baina horretan eragina duten beste gizarte eragileentzat ere.

Hona hemen gomendio hauen iruzkina:

Hezkuntza Administrazioari

-Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan.
Ikastetxeek ez dute neurri batean ezagutzen hezkuntza Admnisitrazioak sustatutako planak (bizikidetza hobetzeko) edo, ezagutzekotan, ez dute horietan parte hartzen.
Horrela izanda, gomendatzen da planen horien existentzia jakinaraztea eta horietan parte hartzea bultzatzea ikastetxeei.

-Bizikidetza planak garatzeko laguntza eman material zehatzen bidez.

Baliabideak, aholkularitza, orientabideak eta zenbait irakasleen prestakuntza hobetu behar dira, zeinetaz Hezkidetza programaren arduraduna arduratzen den.

-Bazterkeria ekiditu, heterogeneotasunaren alde egin eta baliabide bereziak eskeini arazoak pilatzen dituen ikastetxeari.

Hor non bizikidetzaren kudeaketa bereziki zaila den, normalean “eskolako ghettoak” bezala ezagututako egoera gatazkatsuak ekiditu behar ditu Administrazioak eta arreta handia izan behar du hauetan, baliabide bereziak eskeintzearekin batera.

-Egungo esparru arautzailea berrikusi eta osatzea.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruz dagoen Dekretua aldaraztea, hamarkada bat baino gehiagoko esperientziak erakutsi baitu dekretu horrek ez duela balio egungo arazo askori erantzun egokia eta azkarra emateko.

-Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea.

Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. hau da, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko bideak aurkezten ditu.

Ikastetxeen antolakuntzari eta lehentasunari

-Bizikidetza hobetu eta tratu txarrak ekiditea.

Ikastetxe ororen lehentasuneko helburua izan behar du, hemengo giroa hobetzeko ezinbesteko faktoreetako bat da, ikastetxe bakoitzak ahalmen sozial, emozional eta moralei garrantzia ematea eta lehentasunen artean kokatzea garrantzitsuena izanik.


-Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.

Gatazkak bideratzeko ikasleen inplikazioa garrantzi handia du, oro har, gatazkak gutxitzea ekartzen baitu, baita erantzunkizun gehiago hartzea ere. Gainera, bizikidetzako gatazkak konpontzen ikasteko aukera eskaintzen du, praktikoki konponduz.

-Banakako tutoretzak.

Hauen praktika zabaldu beharra dago ikastetxe guztietara, eta horretarako beharrezkoa da administrazioak behar diren baliabideak eskaintzea: orientazioak, denbora aurreikuspenak eta ordu kontaketa, tutoreen prestakuntza, etab.

-Taldekako tutoretzak.

Gizarte trebetasunak lantzeko eta emozioak kudeatzeko sistematikoki antolatzen dira, hainbat motatako jarduerak eginez, beti programazio edo aurretiko plan baten ondotik ez datoztenak.

-Talde-geletan antolaketa bat ahalbidetu.

Antolaketa honi esker talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzen da, tutoretzen egonkortasunarekin batera, edo gutxienez ikastetxean jarraitzen duten irakasleek talde-gela berdineko tutore gisa jarraitzeko aukera izan dezatela.

-Ikastetxe kanpoko jarduerak ikustatu.

Ikastetxeko denbora eta esparru guztiak hezkuntzako denbora eta esparrutzat hartu behar dira, eta beraz, xede horretarako aprobetxatu; hau da, jantokian, autobusetan eta jolasaldietan hezkuntza irizpideak ezarri behar dira.

-Bizikidetza batzordeak sortu.

Hau da, sektore guztiek bizikidetza-planean esku-hartzea bilatzea, ikastetxeko giroa hobetze aldera.

-Bizikidetza curriculumean txertatu.

Curriculumean ezberdina denarenganako errespetuaren balorea, tolerantzia, erantzukizuna, eskuzabaltasuna, justizia edo pertsonen eta inguruaren gaineko ardura ezinbesteko elementu dira bizikidetzarako, eta zentzu horretan, curriculumeko eremu guztiak aprobetxatu egin behar dira.

-Bizikidetza arauak egitea.

Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzeko, arau horiek ikasleen, irakasleen eta familiaren artean onartu eta ezarri behar dira.

-Ikastetxeetako diziplina eza.

Arazo larriena izanik, eskolan oinarrizko arauak argi eta garbi ezarri behar dira, eta ikasteko eskubidea bermatu behar da.


-Ikastetxe-familia lankidetzari lehentasunezko arreta ematea.

Antzeman ahal izan diren arazo asko gainditu nahi badira, beharrezkoa da ikastetxeek familiei ematen dieten informazioa ahalik eta gehien zaintzea, eta haiei zuzenduriko prestakuntzako jarduerak sustatzea.

Ikastetxeko indarkeria egoeratan esku hartzeko gomendioak

-Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea.

-Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea.

-Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean “tolerantzia ez” mezu garbia helaraziz.

-Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.

-Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea.

-Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta orientatzea.

Beste agente sozial batzuei

-Judizializazioaren inguruan.

Auzitara jo aurretik alternatiba guztiak agortu behar dira. Epaitegien esku dauden kasuen inguruko jarraipena egin behar da. Ikasleen babesa bermatu behar da.

-Hedabideen tratamendua.

Adingabeen eskubideak babestu behar dira.

-Elkarlana bultzatu.

Ikastetxeetatik kanpo lanean ari diren bestelako eragileekin lan komuna egin behar da; alegia, hezitzaileekin, gizarte laguntzaileekin... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario