miércoles, 10 de noviembre de 2010

1. EKARPENA: AUTOLIDERTZA

Irakaslearen garapen pertsonala aztertzeko, oso garrantzitsua iruditu zaigu lidertzaren oinarria den “autolidertza” delako kontzeptua, era sinplean esanda hau litzateke, norbera bere bizitza den gurdiaren gidari izatea.

Gure ikuspuntutik, irakaslearen eginkizuna, eduki batzuk irakasteaz aparte, bizi garen gizartean autonomoak izango diren pertsonak eratzen laguntzea bada, irakaslea agente sozializatzaile bezala har dezakegu, beraz, beste batzuei gizartearekiko harremanetan laguntzeko nahitaezkoa izango da berak gizarte horretan betetzen duen papera argi izatea eta bere buruarekiko kontrola izatea. Beste hitz batzuetan esanda, irakaslea bere buruaren jabe izatea ezinbestekoa da beste pertsona batzuen gidari izateko eta hauek bideratzen laguntzeko, hori dela eta, kontzeptu honetan sakondu nahi izan dugu.

Autolidertzari buruzko artikulu hau, Monterreyko Universidad Tecmilenio del Sistema Tecnologiko-ren “Desde la academia” deituriko blog-ean aurkitu dugu. Blog honen funtsa, aipatutako unibertsitateko errektoreordetzaren helburua den profesionalak sortzearekin bat, esfortzu, nahi, ideia eta abar elkartrukatzea da.

Autolidertzaz hitz egiteko, testuak lau oinarri bereizten ditu:

Lehenik eta behin, NORBERAREN EZAGUTZA aipatzen da. Pertsona bakoitzak bere bizitzako helburuetaz, balioetaz eta hauek bizitzeko eraz erreflexioa egin behar duela argi dago. Alde batetik, uste dugu, bakoitzak bere burua ezagutzeak, testuan aipatzen den bezala, pertsona bezala heztea, besteen beharren aurrean sentsibilizatzea eta abar dakarrela, baina honetaz gain, beste kontzeptu bat gehituko genuke, pertsonalki heztearekin lotuta dagoena eta azpimarratu nahi duguna, norbanakoaren autonomia. Erreflexio honek, pertsona bat bere buruarekin kritiko izatea dakar eta ondorioz, norbere alde positiboak eta negatiboak baloratuz, pertsonak bere bidea egiten du eta bizitzarekiko erabaki garrantzitsuak hartzen ditu.

Honetaz gain, argi ikusten dugu alde positibo eta negatiboak baloratzearekin lotuta, norberaren ahuleziak eta gaitasunak ezagutzea eta hauek baztertu edo indartzea lidertzarako abantaila dela, horrela, markatu ditzakegun helburuak lortzeko nondik jo jakitea errazagoa delako eta gainera, beste pertsonengan gaitasun hau garatzen lagundu daitekeelako.

Autolidertzaren bigarren oinarri bezala, iada aipatu dugun HELBURUA aztertzen da.
Lider batek, beste pertsona batzuk helburu komun batera gidatzen ditu, baina horretarako, funtsezkoa da bai bere eta bai bere jarraitzaileen helburu pertsonalak kontuan izatea eta bete ahal izatea, pertsona hauek eta noski, norbera, elkarlanerako motibatzea. Gure iritziz, jakina da talde lan batean desmotibatua dagoen norbaitek, sekulako karga suposatu dezakeela helburu bat lortzeko bidean eta hau horrela bada, zer esanik ez desmotibatua dagoena liderra bada, ez da harritzekoa izango taldea noraezean ibiltzea.

Beste oinarri bat, BALIOAK dira.Noberak dituen balioen arabera, helburu bat finkatzen du bizitzan eta hau lortzeko duen jarrera errealitatea ulertzen duen moduaren araberakoa izango da. Guk, balioak bizitzaren motorra bezala definituko genituzke, hartzen ditugun erabakiak eta aurrera eramaten ditugun ekintzak hauei lotuta daudelako.

Bukatzeko, laugarren oinarria KOHERENTZIA da eta hau oso garrantzitsua dela uste dugu, buruzagiak diskurtsoarekin bat ez doan jarrera bat izatean, aurretik aipatu dugun guztiak zentzua galtzen baitu. Artikuluak dioen bezala, hitza eta ekintza bat izan behar dira, azken finean, esanak esan, ekintzetan ikusten delako azken emaitza eta lider-aren jarrera ereduarria izan behar da, hau da, irakasle batek ez luke hezkidetzari buruzko eta baloreen gaineko sekulako klase bat eman behar ondoren bere jarretaren bitartez guztiari zentzua kentzeko. Laburbilduz, esan genezake irakasleak gehiago eragin dezakeela ikasleengan bera denarekin eta bere ereduarekin irakatsi nahi duenarekin baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario