Dakigunez, irakasle batek hainbat ezaugarri pertsonal izan behar ditu, esaterako, ikasten irakasteko eta horien artean motibazioa aurkitzen da. Hau azpimarratu nahi dugu beste gaitasunen artean, bai irakaslearengan, bai ikasleengan ondorio lazgarrienak izan ditzakelako kolokan jartzen denean. Ondorio hauen artean, eskola-porrota eta irakaslegoaren estresa daude, zeintzuk irakaslea izatera helduko denak ekiditu beharko dituenak.
Motibazioak duen garrantziaz jabetuz, hona hemen Cordoba-ko Unibertsitateko webguneko aldizkarian aurkitutako artikulua, “Dificultades docentes ¿inciden en la desmotivación?” izenburua duena.
Artikulua irakurtzean, hobeto jabetzen gara irakasleak egin beharreko lanetaz eta esfortzuaz, desmotibazio egoeraren ondorio batzuetaz gain. Baina, benetan ulertzen dugu zer suposatzen duen egoera honek irakasle baten garapen pertsonalarentzat?
Edozein pertsona desmotiba daiteke gustuko ez dituen hainbat egoera elkartzean, egoera normal baten eta desmotibazioaren artean egiten denaren interesaren galera egonik. Horrela, pertsona batek, edozein arrazoiengatik, bere lagunekin egoteko interesa galdu dezake eta, denbora pasa ahala, adiskideekin egoteko guztiz desmotibatuta egotea. Desmotibazioa lan eremuan gertatzean,aldiz, ezberdin ikusten da egoera: langileak gustuko ez dituen gertaerak lanean ematen dira, zihur asko egunero, horrek lanean interesa galtzea dakar, horrela langilea desmotibatuz eta askotan arazo psikologikoak eraginez, eta azkenean langilearen errendimendua izugarri jaitsi egingo da.
Aurreko egoera edozein lanetan gerta daiteke, eta errendimenduan izango duen eragina ezberdina izango da lanbidearen arabera, baina orokorki errendimendua jaisteak ondorio berdinak izango ditu. Desmotibazio horrek beste pertsona batzuei zuzenean eragiten dienean, aldiz, ondorioak ez dira langilearentzat soilik egongo. Beraz, hasieran ukitutako gaiarekin jarraituz eta motibazioaren galeraren prozesua ezagututa, argi dugu irakasleak jasan behar duen gehiegizko presioa. Alde batetik, gurasoengandik jasandako presioa egun ohikoa da, seme-alaben garapena minuturo jarraitu nahi dutenak eta ikasleak aurrera atera daitezen irakasleei zuzendutako mota askotako neurrigabekeriak aurrera eraman ditzaketenak badaudelako. Beste aldetik, irakasleek bere buruarengan ezartzen duten presioa ere jasaten dute, ikasleek beharrezko materia ikasten duten ala ez kontrolatu behar baitute konstanteki, azterketetan eta lanetan merezitako nota jarri duten ala ez galdetzen diote bere buruari, ikasleak motibatzeaz arduratu behar dira...
Aipatu dugun bezala eta artikuluak dionez, hainbat ondorio izan ditzake motibazioaren galera horrek, baina aipatu gabeko bat gailendu nahi dugu: badakigu irakasleek arazo psikologikoak izan ditzaketela, baina baliteke desmotibazioa soilik agertzea, irakaslearengan arazo nabarmenik eman gabe. Horrek eragingo duena izango da irakasleak gustuko ez izatea ematen dituen klaseak eta materia, horrela kaltetuak ikasleak izanik. Irakaslea ez da zuzena izango ez lanekin ezta azterketekin ere, ikasleak gero eta gutxiago izango ditu gustuko eta ez dizkie zalantzak argituko.
Gainera, ikasleak konturatzen al dira horrelako irakasle bat dutenean? Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zaila izango litzateke, baina gurasoek haurrak egunero egindakoa azaltzerakoan konturatuko lirateke. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxillergoan, aldiz, ikasleek argi daukate egoera hau gertatzen denean, baina zaila da konponbide bat aurkitzea, eskola zuzendari askok beste alde batera begiratzen baitute eta motibazio gabeko irakasleak normalean ez duelako aldatzeko interesik.
Konponbidea posibleak artikuluan bilatu ditzakegu eta baita interneteko web orrialde askotan besteak beste, baina bere egoeraz jabetu behar dena eta hori konpontzeko bideak aurkitu behar dituena irakaslea dela esango genuke.
Gehiago jakiteko:
http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/9010
http://www.puntal.com.ar/noticia.php?id=61529
Gehiago jakiteko:
http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/9010
http://www.puntal.com.ar/noticia.php?id=61529
Lan polita
ResponderEliminar