jueves, 25 de noviembre de 2010

HEZKUNTZA EZBERDINDUAREN IKUSPEGIA.(3.ekarpena)

Majisteritzako ikasleak hainbeste kezkatzen gaituen moduluko lan honen gaiaren inguruan gehiago jakiteko nahian, hona ekarri ditugu hezkidetzari buruz dauden ikuspegi ezberdinak, guztiak aztertzeko beharra baitugu kontzeptu hau ulertzeko eta gizartearentzat suposatzen duenaz jabetzeko.

Beraz, hona hemen Tajamar ikastegiaren zuzendariari egindako galdetegi laburra, baina eskola honek hezkidetzari buruz duen ikuspegia aztertzeko informazio nahikoa duena.

Badakigu zer suposatzen duen hezkidetzaren alde egoteak eta sozialki zer suposatzen duen honen ikuspuntutik, baina, badakigu kontrako aldeko ikuspegia?

Horixe bera azaltzen du Tajamar-eko zuzendariak, zeinen ikastegia hezkidetzaren kontra egiten duen, baina ez ditu “hezkuntza metodo ona” eta “hezkuntza metodo txarra”bezalako etiketarik jartzen, gutxi gertatzen dena gaur egun, emakumearen diskriminazioa burutik bueltan baitugu konstanteki gai hauek aipatzean.

Baliteke hezkidetzak sexismoa eta- alde batera uzteko probabilitate handiak izatea, baina, galdetegian aipatzen denez, ez dago demostraturik halakorik gertatzen dela edo eskola misto batean hezitutako ikasleek nota hobeak lortzen dituztela. Honi buelta eman behar diogu eta alderantziz gertatzen dela nabaritu: neskek eta mutilek bananduta egotean notak hobeak dituzte, eta galdetegian aipatzen denez, zenbait mutiletan ematen diren jarrera sexisten zergaiti bat hezkidetza da.
Esan beharra dago, beraz, nahikoa dela norberak informatzea  gai baten aspektu guztiak (edo gehienak) jakiteko, eta ondorioz, ondo ulertzeko ager daitezkeen jarrerak. Gai honen kasuan, esaterako, nahikoa izan dugu interneten bilatzen konturatzeko oraindik hezkidetza ez dela guztiz ezarri hainbat arrazoiengatik, haien artean, aztertu dugun metodoak emaitza akademiko onak ematen dituelako eta ez du emakumeen diskriminazioa bultzatzen.

Azkenik, ondoriozta dezakegu, bai hezkidetza, bai hezkidetza aplikatzen ez duten eskolak funtzionamenduan daudela, eta haurraren arabera metodo bat edo bestea erabili beharko litzatekeela, guztiak ez baitira berdinak eta guztiak behar ezberdinak dituztelako.

Orduan, zergatik gehienetan ez dira kontuan hartzen haurraren beharrak? Batez ere hezkidetzaren alde eta bai hezkidetzaren kontra dauden gurasoei zuzendutako galdera honekin bukatzen dugu, hauek pentsatu dezaten eta bere buruari galdetu diezaioten ea guztia beltza edo zuria den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario