1.-Zein faktorek suposatzen dute arazo bat irakaslearen pertsonlitatean ?
Irakaskuntza, pertsonen arteko hartu eman eta elkarlanean oinarritua dagoela esan genezake, ondorioz, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonek bata bestearengan eragiten dute, hauen pertsonalitatea, afektibitatea, emozioak eta abar era batean edo bestean garatuko direlarik. Jakina da, “irakaslearen ibilbide profesionala” atalean ikusi dugun bezala, hau oso lan neketsua izan daitekeela eta horregatik irakasle baten pertsonalitatearen garapenean eragina izan dezaketen faktoreetaz gehiago jakin nahi izan dugu.
Irakasle baten satisfakzio profesional nagusia, bere lana eraginkorra dela eta ikasleen aurrerapenak ikustean datza. Hau lortu ezean, bere pertsonalitatean eta ondorioz lan egiteko moduan eragiten du. Irakaslea desmotibatu egin daiteke, bere inplikazioa eta esfortzua gutxitu egin ditzake, ondorioz emaitza kaskarragoak lortuz eta instituzio eskolarrarekin arazoak sortuz. Guzti honek, “gurpil zoro” batean sartzea ekar dezake eta behin eta berriz porrota sentitzean, estresa eta antsietatea bezalako gaitzak ager daitezke.
Arazo bihurtzen den beste faktore bat, hezkuntza helburuen, irakasgaien eta ikaslearen pertsonalitatearen adaptazio eza izan daiteke.
Honetaz gain, irakasle-ikasle lotura sortzea eta elkar ulertzea berez nahiko konplexua bada, sarritan oztopo gehiago agertzen dira. Ikasleekin lor ditzakeen helburuen aurrean dagoen oztopo bat, esaterako ebaluaketa izan daiteke. Irakaslearentzat frustrantea izan daiteke edozein alorretan zailtasunak dituen, baina esfortzuari esker aurrerapausu nabariak egin dituen ikaslea epaitu eta suspenditu behar izatea.
Irakasle hasiberrien kasuan, arrunta izan ohi da bere ikasketek ez dutela gatazka praktikoei aurre egiteko prestatu konturatzea eta lan munduan sartzean lehen experientziak gogorrak eta traumatikoak izan daitezke. Arrazoi hau dela medio, irakasle hasiberriek, arazoak ulertzeko modua, klaseko jarrera, adierazteko modua eta abar moldatu egiten dute, batzuek emaitza onak lortzen dituztelarik eta beste batzuek berriz, beste behin porrot egiten dutelarik, egunetik egunera norberaganako fedea galduz.
Arazoak arazo, argi dago aipatutako faktoreek ez dutela irakasle guztiengan eragin berdina sortzen eta honen arabera, egoera hauei erantzun ezberdinak ematen dizkien irakasleak daude, baina esango genuke, erantzun egokiak emateko giltza norbere pertsolitatea ezagutu eta indartzean dagoela eta honetan lan egitea oso lagungarria da edozein irakaslerentzat.
Informazio turriak:
- José M. Esteve-ren El malestar docente
-http://www.estres.edusanluis.com.ar/
-Burnout (wikipedia)
Beraien esfortzua konpentsatua ez ikusteaz aparte, eskolaz kanpoko faktore batzuk ere eragin dezakete irakaslearen egonkortasunean:
Alde batetik, gizartean hain zabalduak dauden aurreiritziak ikusi daitezke, lan erosoa dela, lan gutxi egiten dela, ezer egin gabe diru asko irabazten dela eta abar, hau da, egiten den lanarekikko errekonozimendu eza.
Bestalde, irakasleria kontuan hartu gabe ezartzen diren hezkuntza planek ere zama handia suposatzen dute irakaslearen garapen pertsonalean, etangabeko aldaketetan murgilduta egotean, desorientatua sentitu daitekeelako. Aipatutako azken bi faktore hauek, identitate krisien ohiko arrazoiak dira.
Arazoak arazo, argi dago aipatutako faktoreek ez dutela irakasle guztiengan eragin berdina sortzen eta honen arabera, egoera hauei erantzun ezberdinak ematen dizkien irakasleak daude, baina esango genuke, erantzun egokiak emateko giltza norbere pertsolitatea ezagutu eta indartzean dagoela eta honetan lan egitea oso lagungarria da edozein irakaslerentzat.
Informazio turriak:
- José M. Esteve-ren El malestar docente
-http://www.estres.edusanluis.com.ar/
-Burnout (wikipedia)
2.-Nolakoa da irakaslearen autokontzeptuaren eta autoestimuaren eragina?
Gaur egun hainbat eta hainbat dira irakasleei buruzko iritziak, baina hauen artean badaude ogibide hau gutxiesten dutenak, irakasleak autoritatea galdu duten ala ez eztabaidatzen dutenak, haien ahaleginak aitortzen ez dizkietenak, etab. Baina badira irakasleak horren aurka ezer egiten ez dutenak, azkenean bakoitzak duen autokontzeptua negatiboa bihurtuz. Gai delikatu honi buruz erantzunak lortu nahi ditugu, geure buruan grabaturik geratzeko irakaslearen autoestimuak irakasten duenarengan eta ikasleengan duen influentzia.
Autoestimuaren aldaketak duten eraginak aztertzeko, garrantzitsua ikusten dugu jakitea zer den: pertsona batek bere autokontzeptuan oinarrituta garatzen duen balorazio emozionala da, hau da, nola ikusten duen pertsona horrek bere burua. Hortik abiatuta, argi ikusten dugu irakasleengan duen garrantzia, ikasleei proiektatzen dien irudia haien ikasketa prozesuaren kalitatea baldintzatzen baitu.
Beraz, autoestimu baxua duten irakasleek kalitatez lan egiteari utzi eta batek zigor-jarrera hartzen dute askotan, pazientzia gabekoak eta autoritatea haien metodologian sakonki sartuta dutenak. Ez dituzte ikasleak motibatzen ondo egiten dituzten gauzak hobeto egin ditzaten, baizik eta akatsei garrantzi handiegia ematen diete, hauek ematen direnean zigorrak erabiliz edo motibazio hitza ahaztuz. Ikasleak beldurtzen ditu, eta hauek “gainditu” eta “ez gainditu”-ekin manipulatuz, lortzen du ikasleak irakaslearengan dependentzia bat sortzea eta obedientzia inposatzea. Satisfakziorik eta motibaziorik gabeko irakasleek, inplikazioa eta esfortzua gutxitzen dute eta ez dira irakaskuntzarekin identifikatuak sentitzen. Seguritate ezaren ondorioz klaseak errutina batean bilakatzen dituzte.
Lanbidearekin identifikatuta sentitzen direnak eta inplikatuta mantendu nahi dutenak baina behin eta berriz porrota jaso eta errua bere buruari botatzen diotenak ere badaude, ondorioz autokontzeptu eta autoestiman eragin negatiboa jasotzen dutelarik.
Bestalde, kontraesanez beteriko jarrera dutenak daude. Itxaropena eta itxaropen eza, dedikazioa eta etsipena, harremanetarako gogoa eta hau mozteko joera bezalako gatazkak etengabe biziko dituztenak beraien autokontzeptua kolokan jarriz.
Lanbidearekin identifikatuta sentitzen direnak eta inplikatuta mantendu nahi dutenak baina behin eta berriz porrota jaso eta errua bere buruari botatzen diotenak ere badaude, ondorioz autokontzeptu eta autoestiman eragin negatiboa jasotzen dutelarik.
Bestalde, kontraesanez beteriko jarrera dutenak daude. Itxaropena eta itxaropen eza, dedikazioa eta etsipena, harremanetarako gogoa eta hau mozteko joera bezalako gatazkak etengabe biziko dituztenak beraien autokontzeptua kolokan jarriz.
Aldiz, autoestimu altua duten irakasleek ikasleak dituzten gaitasunetan sinisten dute eta hauek motibatzen dituzte. Gainera, badakite haien jarrerak ondorioak izango dituela bai ikasleengan bai berarengan, irakatsiz eta haiekin konstanteki harremanetan egoten konfidantza sentimendu bat sortuz. Klaseak ez dira mendekotasunean eta manipulazioan oinarritzen, ulerkotasunean, kooperazioan eta guztien parte hartzean, arazoen konponketetan, laguntzatan eta elkarrekiko errespetuan baizik.
Beraz, irakasle batek bere burua autoestimu altuaren lorpenarekin identifikatu behar du, bere eskubideak balioztarazi eta bere merituak eta desbahikuntzak aitortzea eskatuz. Hau da, irakasleak bere sendotasunak eta ahultasunak ezagutu behar ditu, azken hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten aldatuz, bere buruak eta bere lanbideak hezkuntzan duen garrantzia errespetarazi behar ditu eta ikasleen aldaketen eta beharren araberako ezagutzak ikasleei irakasteko konpromisua hartu behar du. Gainera, autoestimu baxua duen irakasleak lanbide honekiko harrotasuna berreskuratu behar du, autoestimu baxuaren zergaiti guztiak aztertu behar ditu (topikoek esaten dutenaz gain) eta irakasleen autonomia eta autoritatea gailentzen dituzten ekintzak praktikara eraman behar ditu.
Erreferentziak:
3.-Zer ulertzen dugu konpetentziei buruz hitz egiten digutenean?
Irakasle-eskolan aurten ikasten hasi den pertsona bati konpetentziei buruz galdetzen badiozu, seguruenik ez du errekurtso askorik izango gai honi buruz eztabaidatu ahal izateko. Gure taldea egoera horretaz ohartuta, hainbeste aldiz entzun izan dugun honi buruzko galdera bat geure buruari egitea erabaki dugu.
Gainera, ikusi dugunagatik, gai garrantzitsu bat iruditu zaigu, irakasle baten bizitza laboralean eta pertsonalean hobeto moldatzeko ezinbestekoak direla uste dugulako
Gure informazio iturria interneten aurkitutako liburu bat izan da eta ondoren wikipediatik bueltatxo bat eman dugu ekarpen hau osatzeko behar genuen informazioa eskuratzeko.
Hasteko, konpetentzien definizioa ikusiko dugu:
Konpetentzia pertsonek bere bizitzan aurkitu dezaketen arazoei aurre egiteko eta konponbidea aurkitzeko ezaugarri bat da.
Hasteko, konpetentzien definizioa ikusiko dugu:
Konpetentzia pertsonek bere bizitzan aurkitu dezaketen arazoei aurre egiteko eta konponbidea aurkitzeko ezaugarri bat da.
Orduan, esan daiteke bizitzako esparru desberdinetan, bai interpertsonalean, pertsonalean, sozialean nahiz laboralean parte hartzen dutela, ahal duten neurrian lagunduz.
Jarraitzeko, aipatu behar da konpetentziak eta ezagutzak ez direla kontrakoak. Zergatik? Ba edozein ekintza konpetente aurrera eramateko, trebetasunarekin eta jokaerarekin zerikusia duten ezagutzak izan behar ditugulako.
Aipatu beharrekoa da, eztabaida bat sortu dela konpetentziei buruz eta
eztabaidako gai printzipala honako hau da.
-Konpetentziak ikasi edo garatu egiten dira?
Eztabaida guztietan bezala bi iritzi desberdin aurkituko ditugu. Garapenaren alde daudenak eta ikastearen alde daudenak.
Garapenaren kontuarekin ados daudenak eta defendatzen dutenak, egoera ezberdin eta momentu zehatzekin eusten dute justifikazioa, haien ustez, ezinezkoa delako hainbeste egoera desberdinetarako konpetentziak ikastea .
Aldiz, konpetentzien ikasketarekin ados daudenek, argumentu zehatzago bat ipintzen dute. Haien ustez, konpetentzien kopurua ez da naturak eman dezakeen egoera desberdinen kopurua bezain handia, baina, existitzen diren konpetentziak bizitzako atal handi batean eragina dute, hau da, konpetentziak irakasten dizkigutenean ez digute esaten zein momentuan erabili behar ditugun, baina bai irakasten digute zer nolako abantailak izan ditzakeen konpetentzia bakoitzak bizitzako egoera desberdinetan.
Hori ikasi ondoren, gure lan bakarra momentu puntual horietan konpetentzia egokia kokatzen jakitea izango da. Guzti hau esanda, argi geratzen da konpetentziak irakatsi egiten direla eta beti gure buru barruan izango ditugula.
Orain, existitzen diren konpetentzia batzuk aipatuko ditugu. Adibidez, ikasketa iraunkorreko konpetentzia, informazioaren erabilerarako konpetentzia, egoera desberdinak administratzeko konpetentzia, elkar bizitzarako konpetentzia eta komunikazio gaitasunaren konpetentzia.
Bukatzeko eta justifikazio motan ipinita, esan behar da hezkuntzan konpetentzien uztarketaren bidez irakaste eta ikaste prozesuak hobetzea bilatzen dela. Konpetentziena, garapen pertsonalaren gaiarekin lotzen dugun gai bat da beti ikasten gabiltzalako edo praktikan jarriko ditugun ezaugarriak direlako eta irakasle baten bizitza laboralean ezinbestekoak iruditu zaizkigulako, egunero egoera desberdinak jasan behar dituztelako eta egoera horiek aurrera al den hobekien ateratzen jakin behar dutelako.
Azken galdera, garapen profesionalean hobeto legoke !!!
ResponderEliminarHurrengoan galderak ekarpen banarekin, bestela ez dago modurik komentaketak jartzeko gai bakar baten inguruan