Dakigunez , txikitan eskolan ematen dugun denbora entsegu bat da gure jokabidea, portamendua eta jokaera konfiguratzeko, hau da, generoa konfiguratu ahal izateko.
Gure ustez garrantzi handiko gai bat da. Eskolan txikiak garenetik irakastea, helduak izatean sozietatean ondo moldatu eta bizi ahal izateko beharrezkoak izango ditugun portamendu, jokabide eta jokaera horiek funtsezkoa direlako, horrela, gure genero identitatea txikitatik ezagutzeko.
Horregatik gai honi buruz dokumentatu gara eta ekarpena hain interesgarria iruditu zaigun gaia azaltzeko aprobetxatzea erabaki dugu.
Lehen aipatutako identifikazio prozesu horretan, mutilak eta neskak genero estereotipoei buruzko duten ezagutzak garatzen dituzte. Eta haien generoa, sozietatean ondo moldatzeko izan behar dituen portaerak, jokabideak eta jokaerak barneratzen hasten dira.
Goian aipatutako prozesua, eskolan haur txikiekin aurrera eramateko garrantzi handia dauka jolasaren atala. Jolasaren bidez, umeen artean interakzionatzen eta komunikatzen ikasten dutelako eta bi genero estereotipo nagusiak ( gizonezkoa eta emakumezkoa ) jokoaren bidez bereizten hasten direlako.
Esan behar da, ikasketa asko egin direla eskolako patioetan ikasleen portamendua analizatzeko. Eta horien emaitza errepikatuena, hau da: Jolasaren bidez sozietate korapilatsu honen atal guztiak antolatzera ikasten dugula eta sozietate horretatik garrantzitsuena ikasten dugu, emakumeak eta gizonak betebehar desberdinak dituztela sozietatearen barruan. Orduan, umeak ikasketa horiek jolasean aplikatzean, genero estereotipoak sortzen dira.
Eta lehen azaldutako dena laburbiltzeko, bideo bat ipiniko dugu. Non, ikus daiteke nola patioan mutilak futbolean jolasten duten eta aldi berean neskak, parkeko txirristran eta etxean aritzen dira.
Aipatu behar da, lehen azaldutako portaera, jokabide eta jokaera horien konfigurazioa ez dela bakarrik sozietate eskemaren eraginez sortzen. Zerikusi handia dauka baita ere, mutilen eta nesken arteko diferentzia sozio - emozionalekin. Adibidez, mutilak oso inpulsiboak dira eta pentsatu gabe egiten dituzte gauzak. Aldiz neskak, askoz ere lasaiagoak dira eta gauzak egin baino lehen ondorioak aztertzen dituzte.
Konklusio bezala esan behar da, gure ustez hezkidetza oso aproposa dela txikitatik gure identitate pertsonala garatu ahal izateko. Beti gure kontrako identitatea izango duen pertsona bat ondoan izango dugulako eta hori laguntza handia iruditzen zaigu pertsonaren garapenarentzat eta sozietatearenarentzat. Modu honetan hezatutako haurrak heldutasunera iristerakoan bizitako esperientzia izugarri izango dituelako beste generoarekin. Ondorioz jokaera eta portaera txukun eta leialak ikasiak izango ditugu sozietatean berdintasuna ezarri ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario