jueves, 11 de noviembre de 2010

2.EKARPENA: BELDURRARI AURRE EGITEA

Beldurra gizaki orok duen emozio bat da, honen jatorria erreala den edo gure buru barruan sortu ditzakegun arriskuetan dago. Beldurrak beti negatiboki eragiten digula esatea ez litzateke zuzena izango, arrisku edo mehatxu horiei aurre egiteko agertzen delako, baina emozio honek gure garunaren kontrola gainditzen duenean eta arrazionalki pentsatzea ezinezko egiten duenean, garapen pertsonalerako oztopo bat suposatzen du.

Edozein dela gure lanbidea, irakasle, arrantzale, zein futbolari, pertsona eta profesional bezala garatzeko, gure barnean dagoen beldur mota hau gainditzea beharrezkoa dela uste dugulako, Bartzelonako "Clinica dela ansiedad"-en webgunean aurkitu dugun Jose Antonio Marinaren, Anatomia del miedo liburuko Carta a mi mismo dándome nueve consejos para el miedo (Anagrama 2006) liburutik ateratako testu hau aztertu nahi izan dugu eta bertan agertzen diren bederatzi aholkuen gainean gure gogoeta egin dugu.

Beldur lagunak eta etsaiak bereiztu daitezke. Testuak,lehenengoek, arriskuaren berri ematen digutela dio , hauei aurre egin ahal izateko. Guk beldur mota hau, adibidez, alturagatiko eta erorketarako beldurrarekin lotzen dugu, honen aurrean, gure jokaera zentzuduna izango delako eta arrisku hori saihestu ahal izango dugulako. Bigarren taldeko beldurrak berriz, beldur negatibo bezala ulertzen ditugu, ezer ez egitera bultzatzen gaituztenak ,irakasle batek lortu dezakeen emaitza nolakoa izan daitekeen ez jakiteagatik bururatu zaion praktika berri bat martxan ez jartzea dakarrena adibidez.

Beldur batekin identifikatzeak eta lotsa sentiarazteak gure sentimenduak gordetzera kondenatzen gaitu eta laguntza eskatzeko zailtasuna dakar. Gure ustez, bakoitzak bere beldur batzuk kontuan hartu eta onartu behar ditu horregatik gaizki sentitu gabe,
emozio hauek gorde nahi izateak sekulako zama suposatzen baitu eta norberaren pertzepzioan desoreka ekar baitezake.

“Etsai” hauen aurrean, jarrera aktiboa erakustea ezinbestekoa dela dio testuak, pertsona bakoitzak arrazonalki baloratu behar du egoera bakoitza eta honen arabera erantzun behar du. Guk hitz hauekin laburbilduko genuke, porrotaren garantia ezer ez egitea da.

Lehen aipatu dugun bezala, beldurraren jatorria egoera erreal bat izan daiteke, baina baita buruan sortu dugun ideia bat ere, beraz esan dezakegu, beldurrezko egoera erreal hori gure ideia honek indartzen duela eta ondorioz aurre egin geniezaiokeen beldur bat
gainditzeko zailtasunak sortzen ditugula. Adibidez, ikasgai bat ez aprobatzeak beldurra sor lezake, baina saiatu gabe gure buruari ezin dugula esaten badiogu, gure aurka egingo dugu egoera are gehiago zailduz. Honetaz gain, beldurra justifikatzea eta gure buruari aitzakiak jartzea akats larri bat da.

Arriskua txikitu edo errekurtso pertsonalak areagotzea eta ejerzizio fisikoa egitea beldurrak sortutako angustiari aurka egiteko modu ona izan daitekeela begibistakoa da.
Ideia hau defendatzen dugu, esfortzu fisikoa egiteak gorputza eta buruaren arteko elkarlana bultzatzen duelako, biak indartuz eta gure pentsamendu ezkorrak alderatuz.
Hau, horrenbeste aldiz entzun dugun esaldi honek argi azaltzen du, “ment sana in corpore sanum”.

Emozio eta pentsamendu ezkor hauei aurre egiteko beste era bat, gure burua animatzea da. Ideia hau, autoestima eta autokontzeptuarekin lotuko genuke, gugan sinisten ez badugu, nork sinetsiko du?

Etsaia ahultzeko, lehenik eta behin, beldur etsaien jatorria erasotu behar da eta honetarako era ezberdinak aipatzen ditu Jose Antonio Marinak, sinesgarritasuna kendu, humorea erabili, pentsamendu positibo batzuengatik aldatu... Gure buruaz barre egiten ikastea aukera ona litzateke, azken finean, etsai hauetako asko guk sortzen ditugu, beraz, hauek anekdota barregarri bilakatzeko boterea ere gurea da.
Bestalde, “etsaiaren” aurrean agerzea ere erantzun bikaina litzateke, irakasle hasiberri baten kasuan, hanka sartuz eta praktikaren bitartez gaindituko baitu bere beldurra eta ondorioz esperientzia bereganatuko du.
Bukatzeko, lagunatza afektiboa aipatzen da, gure arazoen irtenbidea topatzea guri badagokigu ere, ez baita ahaztu behar gure inguruko lagun, lankide, ikasle edo senideek bide hori argitu diezaguketela.

Guzti hau ikusi ondoren eta pentsatzen jarrita, ondoriozta dezakegu gure beldur askoren zergatia gu geu garela eta ez kanpotik eragiten diguten faktoreak, ondorioz, gure burua pertsonalki garatzeko guk geuk oztopatzen dugula esan genezake, hala ere, argi eduki behar dugu beldur hauek gainditzea gure esku dagoela, nahi izatean eta ausarta izatean dagoela gakoa.

GEHIAGO JAKITEKO:

-Hona hemen beldurraren aurkako laburmetrai on bat:

1 comentario: