Bi puntu hauek eskolan emango den hezkuntzari begira aztertu beharreko gai garrantzitsuak badira ere, lerro hauetan haurren garapenean berebiziko garrantzia duen eta azken finean, eskolan ere bere isla izango duen eta ikus daitekeen bezala genero ezberdintasunak egiten dituen telebistako haurrentzako programazioaz arituko gara.
Eva Antón fernandez-ek eginiko La socializacion de genero a traves de la programación infantil de televisión azterketaren sarrera irakurri ondoren, modulu lanerako ikuspegi baliagarri bat ekarriko digulakoan, informazio hau gure blogera ekartzea erabaki dugu. Nahiz eta ematen den informazioa oso zabala izan, ondo legoke puntu batzuetan arreta jartzea.
Gure ustez, biologikoki neskatila eta mutikoek ezberdintasunak badituzte ere, ez dakigu noraino hartu daitekeen hau arrazoi bereizgarri eta orokortzat, pertsona bakoitza ezberdina izateaz gain inguruko eraginak hauen garapena baldintzatzen baitu eta programazio hau hezkuntzaren eta sozializazioaren parte da.
Generoaren arabera hezkuntzan bereizketaren inguruan aritu behar badugu, zergaitik ez ditugu marrazki bizidun eta gainerakoak ere aztertuko?

Telebistak, gizarte patriarkala indartzean ,eragin handia duela aipatzen da, generoen jerarkia bat ezartzen dela begibistakoa delarik eta hau, agerikoa da haurrei zuzendutako programazioan jarraian ikusiko dugun bezala. Txikitatik ohituta gaude sexuen ikuspegi estereotipatu eta simple bat jasotzera, adibide bezala, Popeye eta Olibia jar genitzake, lehena borroka egiten duena eta bigarrena babesa behar duena.
Lehen esan bezala, gizartean sortutako eta neskatila zein mutikoei nortasun eta expektatibak mugatzen dizkien ezberdintasun hauen aurrean, genero ezberdinen irudi sozial pluralagoa eta zabalagoa eskeini beharko litzatekeelakoan gaude, ume bakoitzak bere identitatea bere sexuari ezartzen zaizkion mugarik gabe garatu ahal izateko eta azken finean, kanpo presiorik gabe, era autonomoan, nahi duena aukeratzeko.
Gehiago jakiteko:
http://www.educacionenvalores.org/article.php3?id_article=534
No hay comentarios:
Publicar un comentario