Mota askotako pertsonak daude XXI. mendeko gizarte korapilatsu honetan. Denetik aurkitu dezakegu, era negatiboan zein positiboan begiratuta.
Baina gizarte hori aldatzeko gai al gara? Benetan aldatu dezakteen metodoak daude? Galdera hauei erantzuna Eduard Punsetek aurrera eramandako ikerketa bati buruzko bideoan aurkitu dugu.
Oso interesgarria iruditzen zaigu, herritar on bat izateko zer nolako erabaki eta metodoak jarraitu behar diren esaten digulako. Eta garapen pertsonalarekiko gaiarekin lotura duela uste dugu. Irakasleak, pertsona guztiak bezala bideo honetan aipatzen diren pautak jarraituta garapen sozial eta emozionala lortzen dutela uste dugulako, eta horrek hezkuntzan inpaktu positibo bat du.
Ekarpen hau osatzeko, bideoan agertzen diren bi ideia nagusiak aurkeztuko ditugu, eta ondoren irakasleen eta hezkuntzaren kasuan zer nolako ondorioak dituen azalduko dugu.
1).Hezkuntza aldaketa:
Behin eta berriz aipatzen da, eta arrazoi guztiz egia esan, herritar enpatikoak eta kompasiboak sortzea behar dela gizarte honetan, egoera “gatazkatsu” honetatik ateratzeko. Gainera aldaketa hau beharrezkoa da, aldaketa sozial handiak egon direlako azken urteetan zehar.
Irakasleen kasuan:
Egia da, berriztapen honek non gauden eta nolako eboluzioa izan dugun aztertzeko laguntzen digula, horrela, egoera zehatz batean kokatu ahal izateko eta eraberritutako lanak aprobetxatzeko hezkuntza organizazioan.
Gaur egun, hezkuntzan sumatzen den deskontzertua izugarria da. Ondorioz, metodoak birplanteatu behar dira eta hori irakasleen inplikazio handiaren beharra eskatzen du. Horretarako irakasleak, egunero ikasten ikasi behar dute, horrela, haien ikasketa sozial eta emozionala umeei transmititu ahal izateko. Kate hori jarraituta, goian aipatutako aldaketaren helburuak lortuko dira eta heziketa “on” edo berri horren ondorioz gizarte eta herritar hobeak lortuko ditugu.
2). Teknika osagarriak:
Umeen eta helduen esentzian, egoeran eta ezagueran eragina dute adimen askea duten pertsona osatuagoak sortzeko helburuarekin.
Irakaslearen kasuan:
Teknika hauek hezkuntzan duten eragina oso positiboa da, bai ikasleentzat zein irakasleentzat, hauen bitartez adimena erregulatzen eta emozioak kontrolatzen ikasten dutelako. Frogatuta dago helduak eta umeak maitekorrago bihurtzen direla eta harremanetarako zabaldu egiten direla teknika hauen erabilpenarekin.
Teknika hauek hezkuntzan duten eragina paregabea da, ikasleak klasean hobeto moldatuko direlako kontzentrazio maila altuagoa lortuta eta irakasleek bere lana hobeto egingo dutelako ikasleak disposizio hobeago batean izanez. Gainera irakasleak, erlaxatuagoak egongo dira eta haien adimena irekiagoa izango dute hezkuntzaren atal guztiak aztertu ahal izateko. Horrela egunero ikasiko dute, hau da, ikasten ikasiko dute eta egoera horren ondorioz, hain beharrezkoa den hezkuntza sistemaren hobekuntzara ailegatuko gara.
Bukatzeko, irakasleen eguneroko lana goraipatu nahi dugu, ez direlako klaseak ematera mugatzen, beti egoera desberdinetara moldatu behar direlako eta horrela ikasten da benetan. Gainera, gizartearen egoera kaskar hau hobetzeko beraien papera oso garrantzitsua da eta horretarako esfortzu handiak egineten dituzte, metodo berriak ulertuz eta abar. Hau da, irakasleak etengabe aktualizatzen ari den ordenagailu bat bezalakoak dira eta haien garapen sozial eta pertsonala izugarri handia da.
Iturriak:
http://www.youtube.com/watch?v=OrSdlKfVDUg&feature=related
Iturriak:
http://www.youtube.com/watch?v=OrSdlKfVDUg&feature=related
Lan polita
ResponderEliminarBideoak txertatzen ikasi behar duzue !!!