viernes, 26 de noviembre de 2010

SARRERA

 Lan modularra egiteko planteatu zaigun kasuan, laburbilduz, hurrengo egoera hau azaltzen da. Ikastetxe misto batean, bereizitako hezkuntzan errendimendu akademikoa handiagoa dela dioen prentsako idatzi batek, eredu berri hau planteatzea ekarri du. Proposamen berri hau aztertzerako, gure iritzia eratzeko, zuzendaritza taldeak, irakasleek, haurren gurasoek eta haurrek duten erantzunkisuna ikusterako eta kasuan eragina izan dezaketen beste faktore batzuk aztertzerako orduan, azaldu zaizkigun zalantzak argitzeko galdera batzuk planteatu eta erantzun ditugu. Honetaz gain, bai guri bai klasekideei baliagarri izango zaizkigun informazioa ere ekarri dugu gure blogera eta azkenik Arartekoren gomendioak aztertu dugu. Guzti hau mapa kontzeptualean antolatuta dago.

jueves, 25 de noviembre de 2010

Arartekok emandako elkarbizitza gomendioak (2006).

Arartekoren txosten berezi batek, “Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan” izena hartzen duenak, beste hainbat gauzen artean, elkarbizitzarako eta gatazkak ekiditzeko hainbat gomendio aurkezten ditu hezkuntza sistema osoarentzat, baita eskolako parte ez diren baina horretan eragina duten beste gizarte eragileentzat ere.

Hona hemen gomendio hauen iruzkina:

Hezkuntza Administrazioari

-Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan.
Ikastetxeek ez dute neurri batean ezagutzen hezkuntza Admnisitrazioak sustatutako planak (bizikidetza hobetzeko) edo, ezagutzekotan, ez dute horietan parte hartzen.
Horrela izanda, gomendatzen da planen horien existentzia jakinaraztea eta horietan parte hartzea bultzatzea ikastetxeei.

-Bizikidetza planak garatzeko laguntza eman material zehatzen bidez.

Baliabideak, aholkularitza, orientabideak eta zenbait irakasleen prestakuntza hobetu behar dira, zeinetaz Hezkidetza programaren arduraduna arduratzen den.

-Bazterkeria ekiditu, heterogeneotasunaren alde egin eta baliabide bereziak eskeini arazoak pilatzen dituen ikastetxeari.

Hor non bizikidetzaren kudeaketa bereziki zaila den, normalean “eskolako ghettoak” bezala ezagututako egoera gatazkatsuak ekiditu behar ditu Administrazioak eta arreta handia izan behar du hauetan, baliabide bereziak eskeintzearekin batera.

-Egungo esparru arautzailea berrikusi eta osatzea.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruz dagoen Dekretua aldaraztea, hamarkada bat baino gehiagoko esperientziak erakutsi baitu dekretu horrek ez duela balio egungo arazo askori erantzun egokia eta azkarra emateko.

-Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea.

Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. hau da, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko bideak aurkezten ditu.

Ikastetxeen antolakuntzari eta lehentasunari

-Bizikidetza hobetu eta tratu txarrak ekiditea.

Ikastetxe ororen lehentasuneko helburua izan behar du, hemengo giroa hobetzeko ezinbesteko faktoreetako bat da, ikastetxe bakoitzak ahalmen sozial, emozional eta moralei garrantzia ematea eta lehentasunen artean kokatzea garrantzitsuena izanik.


-Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.

Gatazkak bideratzeko ikasleen inplikazioa garrantzi handia du, oro har, gatazkak gutxitzea ekartzen baitu, baita erantzunkizun gehiago hartzea ere. Gainera, bizikidetzako gatazkak konpontzen ikasteko aukera eskaintzen du, praktikoki konponduz.

-Banakako tutoretzak.

Hauen praktika zabaldu beharra dago ikastetxe guztietara, eta horretarako beharrezkoa da administrazioak behar diren baliabideak eskaintzea: orientazioak, denbora aurreikuspenak eta ordu kontaketa, tutoreen prestakuntza, etab.

-Taldekako tutoretzak.

Gizarte trebetasunak lantzeko eta emozioak kudeatzeko sistematikoki antolatzen dira, hainbat motatako jarduerak eginez, beti programazio edo aurretiko plan baten ondotik ez datoztenak.

-Talde-geletan antolaketa bat ahalbidetu.

Antolaketa honi esker talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzen da, tutoretzen egonkortasunarekin batera, edo gutxienez ikastetxean jarraitzen duten irakasleek talde-gela berdineko tutore gisa jarraitzeko aukera izan dezatela.

-Ikastetxe kanpoko jarduerak ikustatu.

Ikastetxeko denbora eta esparru guztiak hezkuntzako denbora eta esparrutzat hartu behar dira, eta beraz, xede horretarako aprobetxatu; hau da, jantokian, autobusetan eta jolasaldietan hezkuntza irizpideak ezarri behar dira.

-Bizikidetza batzordeak sortu.

Hau da, sektore guztiek bizikidetza-planean esku-hartzea bilatzea, ikastetxeko giroa hobetze aldera.

-Bizikidetza curriculumean txertatu.

Curriculumean ezberdina denarenganako errespetuaren balorea, tolerantzia, erantzukizuna, eskuzabaltasuna, justizia edo pertsonen eta inguruaren gaineko ardura ezinbesteko elementu dira bizikidetzarako, eta zentzu horretan, curriculumeko eremu guztiak aprobetxatu egin behar dira.

-Bizikidetza arauak egitea.

Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzeko, arau horiek ikasleen, irakasleen eta familiaren artean onartu eta ezarri behar dira.

-Ikastetxeetako diziplina eza.

Arazo larriena izanik, eskolan oinarrizko arauak argi eta garbi ezarri behar dira, eta ikasteko eskubidea bermatu behar da.


-Ikastetxe-familia lankidetzari lehentasunezko arreta ematea.

Antzeman ahal izan diren arazo asko gainditu nahi badira, beharrezkoa da ikastetxeek familiei ematen dieten informazioa ahalik eta gehien zaintzea, eta haiei zuzenduriko prestakuntzako jarduerak sustatzea.

Ikastetxeko indarkeria egoeratan esku hartzeko gomendioak

-Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea.

-Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea.

-Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean “tolerantzia ez” mezu garbia helaraziz.

-Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.

-Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea.

-Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta orientatzea.

Beste agente sozial batzuei

-Judizializazioaren inguruan.

Auzitara jo aurretik alternatiba guztiak agortu behar dira. Epaitegien esku dauden kasuen inguruko jarraipena egin behar da. Ikasleen babesa bermatu behar da.

-Hedabideen tratamendua.

Adingabeen eskubideak babestu behar dira.

-Elkarlana bultzatu.

Ikastetxeetatik kanpo lanean ari diren bestelako eragileekin lan komuna egin behar da; alegia, hezitzaileekin, gizarte laguntzaileekin... 

HEZKUNTZA EZBERDINDUAREN IKUSPEGIA.(3.ekarpena)

Majisteritzako ikasleak hainbeste kezkatzen gaituen moduluko lan honen gaiaren inguruan gehiago jakiteko nahian, hona ekarri ditugu hezkidetzari buruz dauden ikuspegi ezberdinak, guztiak aztertzeko beharra baitugu kontzeptu hau ulertzeko eta gizartearentzat suposatzen duenaz jabetzeko.

Beraz, hona hemen Tajamar ikastegiaren zuzendariari egindako galdetegi laburra, baina eskola honek hezkidetzari buruz duen ikuspegia aztertzeko informazio nahikoa duena.

Badakigu zer suposatzen duen hezkidetzaren alde egoteak eta sozialki zer suposatzen duen honen ikuspuntutik, baina, badakigu kontrako aldeko ikuspegia?

Horixe bera azaltzen du Tajamar-eko zuzendariak, zeinen ikastegia hezkidetzaren kontra egiten duen, baina ez ditu “hezkuntza metodo ona” eta “hezkuntza metodo txarra”bezalako etiketarik jartzen, gutxi gertatzen dena gaur egun, emakumearen diskriminazioa burutik bueltan baitugu konstanteki gai hauek aipatzean.

Baliteke hezkidetzak sexismoa eta- alde batera uzteko probabilitate handiak izatea, baina, galdetegian aipatzen denez, ez dago demostraturik halakorik gertatzen dela edo eskola misto batean hezitutako ikasleek nota hobeak lortzen dituztela. Honi buelta eman behar diogu eta alderantziz gertatzen dela nabaritu: neskek eta mutilek bananduta egotean notak hobeak dituzte, eta galdetegian aipatzen denez, zenbait mutiletan ematen diren jarrera sexisten zergaiti bat hezkidetza da.
Esan beharra dago, beraz, nahikoa dela norberak informatzea  gai baten aspektu guztiak (edo gehienak) jakiteko, eta ondorioz, ondo ulertzeko ager daitezkeen jarrerak. Gai honen kasuan, esaterako, nahikoa izan dugu interneten bilatzen konturatzeko oraindik hezkidetza ez dela guztiz ezarri hainbat arrazoiengatik, haien artean, aztertu dugun metodoak emaitza akademiko onak ematen dituelako eta ez du emakumeen diskriminazioa bultzatzen.

Azkenik, ondoriozta dezakegu, bai hezkidetza, bai hezkidetza aplikatzen ez duten eskolak funtzionamenduan daudela, eta haurraren arabera metodo bat edo bestea erabili beharko litzatekeela, guztiak ez baitira berdinak eta guztiak behar ezberdinak dituztelako.

Orduan, zergatik gehienetan ez dira kontuan hartzen haurraren beharrak? Batez ere hezkidetzaren alde eta bai hezkidetzaren kontra dauden gurasoei zuzendutako galdera honekin bukatzen dugu, hauek pentsatu dezaten eta bere buruari galdetu diezaioten ea guztia beltza edo zuria den.

MOTRIZITATE DIFERENTZIAK JOLASEAN (2. Ekarpena)

Dakigunez , txikitan eskolan ematen dugun denbora entsegu bat da gure jokabidea, portamendua eta jokaera konfiguratzeko, hau da,  generoa konfiguratu ahal izateko.
Gure ustez garrantzi handiko gai bat da. Eskolan txikiak garenetik irakastea, helduak izatean sozietatean ondo moldatu eta bizi ahal izateko beharrezkoak izango ditugun portamendu, jokabide eta jokaera horiek funtsezkoa direlako, horrela, gure genero identitatea txikitatik ezagutzeko.

Horregatik gai honi buruz dokumentatu gara eta ekarpena hain interesgarria iruditu zaigun gaia azaltzeko aprobetxatzea erabaki dugu.
Lehen aipatutako identifikazio prozesu horretan, mutilak eta neskak genero estereotipoei buruzko duten ezagutzak garatzen dituzte. Eta haien generoa, sozietatean ondo moldatzeko izan behar dituen portaerak, jokabideak eta jokaerak barneratzen hasten dira.

Goian aipatutako prozesua, eskolan haur txikiekin aurrera eramateko garrantzi handia dauka jolasaren atala. Jolasaren bidez, umeen artean interakzionatzen eta komunikatzen ikasten dutelako eta bi genero estereotipo nagusiak  ( gizonezkoa eta emakumezkoa ) jokoaren bidez bereizten hasten direlako.
Esan behar da, ikasketa asko egin direla eskolako patioetan ikasleen portamendua analizatzeko. Eta horien emaitza errepikatuena, hau da: Jolasaren bidez sozietate korapilatsu honen atal guztiak antolatzera ikasten dugula eta sozietate horretatik garrantzitsuena ikasten dugu, emakumeak eta gizonak betebehar desberdinak dituztela sozietatearen barruan. Orduan, umeak ikasketa horiek jolasean aplikatzean, genero estereotipoak sortzen dira.

Eta lehen azaldutako dena laburbiltzeko, bideo bat ipiniko dugu. Non, ikus daiteke nola patioan mutilak futbolean jolasten duten eta aldi berean neskak, parkeko txirristran eta etxean aritzen dira.
Aipatu behar da, lehen azaldutako portaera, jokabide eta jokaera horien konfigurazioa ez dela bakarrik sozietate eskemaren eraginez sortzen. Zerikusi handia dauka baita ere, mutilen eta nesken arteko diferentzia sozio - emozionalekin. Adibidez, mutilak oso inpulsiboak dira eta pentsatu gabe egiten dituzte gauzak. Aldiz neskak, askoz ere lasaiagoak dira eta gauzak egin baino lehen  ondorioak aztertzen dituzte.

Konklusio bezala esan behar da, gure ustez hezkidetza oso aproposa dela txikitatik gure identitate pertsonala garatu ahal izateko. Beti gure kontrako identitatea izango duen pertsona bat ondoan izango dugulako eta hori laguntza handia iruditzen zaigu pertsonaren garapenarentzat eta sozietatearenarentzat. Modu honetan hezatutako haurrak heldutasunera iristerakoan bizitako esperientzia izugarri izango dituelako beste generoarekin. Ondorioz jokaera eta portaera txukun eta leialak ikasiak izango ditugu sozietatean berdintasuna ezarri ahal izateko.

Galderak

1.Zeintzuk dira gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun kognitiboak?

Galdera hau planteatzearen arrazoia, hezkuntzan sexu-bereizketa defendatzean erabiltzen den argudioetako bat da, gizonezko eta emakumezkoek ezberdintasun kognitibo nabariak ditugula hain zuzen.
Lehenik eta behin esan beharra dago ez dela sekula egiaztatu sexu batek besteak baino adimen maila altuagoa duenik, baina hauen garunetan ezberdintasun anatomiko, zelular eta funtzionalak daudela agerikoa da, gizon-emakumeak hain berdinak eta aldi berean hain ezberdinak izatearen arrazoietako batzuk alegia.

Begi-bistakoa da ezberdintasun biologiko batzuk baditugula eta jarrera guztien zergatia ez dagoela inguruak baldintzatuta. Adibidez, tximino kumeekin eginiko azterketa batek dioenez, jostailuak aukeratzeko orduan, arrek gaitasun motoreak garatzeko objetuak dituzte nahiago eta emeek berriz, kumeak heztearekin lotuta, panpinak. Gainera, gizakien kasuan ikusi denez, neskatilek hasieratik harremanetarako duten gaitasuna garatuago dagoela uste da. Pertsonetan askotan uste izan da jostailuen aukeraketa kultura eraginaren bitartez ematen dela, baina badirudi ez dela guztiz egia, hala ere, seguraski bai eragin kulturalak eta bai eragin sozialak izango dute zerikusia.

Honetaz gain, irudi teknika berriei esker, garuneko eremu batzuetan ezberdintasunak aurkitu dira. Badirudi emakumeek aurre geruza eta geruza limbiko handiagoa dutela, hauek, zeregin kogmitibo eta emozioei dagozkien geruzak dira, gizonezkoek berriz, geruza parietal eta amigdala handiagoa dute, hori dela eta espazioaren pertzepzio hobea eta emozio zein estresari erantzuteko gaitasun handiagoa dute, estresari lotutako estimuluen aurrean, emakumeen amigdalaren ezker zatia exzitatzen da, gzonezkoetan aldiz eskuina.

Oroitzapenen bilketarako eta espazioaren errepresentaziorako nahitaezkoa den hipokanpoak ere eragin handia du estresari erantzuterako orduan. Egitura hau emakumeen kasuan handiagoa da eta hau da emakumeak ituak gogoratuz gidatzearen eta gizonezkoak distantzia eta giroen arabera gidatzearen arrazoia.

Bestalde, haurdunaldiaren, erditzearen eta edoskitzearen hormonek etengabe eragiten dute emakumeen garunean eginkizun berrietarako prestatuz. Eragin honek ez du bakarrik jarrera aldaketetan eragiten, gaitasun kognitiboan ere eragina baitu. Ama diren emakumeetan ikusi da izan ez direnek baino gaitasun handiagoa dutela adibidez, aldi
berean aginkizun ezberdinak aurrera eramateko orduan.

Azkenik, garuneko ezberdintasun biokimiko eta estrukturalek azaldu dezakete gaixotasun mentalekiko sexu ezberdinen sentiberatasun ezberdintasuna eta drogekiko izan dezaketen zaurkotasuna.

ITURRIAK:

http://mundobiologia.portalmundos.com/cerebro-de-hombre-y-cerebro-de-mujer-las-diferencias/


+ http://piedra.nireblog.com/post/2007/10/02/diferencias-de-genero-en-el-cerebro

2.Ikasleek eskolan duten errendimenduan, zeintzuk dira hezkidetzaren abantailak eta desabantailak?

Galdera hau egiteko orduan, lan modularraren gaiaren barruan interesgarrien iruditu zaigun azpi-gaia aukeratu dugu. Gehienbat, hezkidetzaren baiezkoaren edo ezezkoaren arteko balantza bezala ikusten ditugulako abantailak eta desabantailak. Eta galdera hau eginda, gure helburua jendea eta gu geu ondo informatzea izan da. Gai honi buruz hitz egiteko orduan zerbait jakin dezagun. Jarraian abantailak eta desabantailak aurkeztuko ditugu.

Abantaila sexu desberdinen arteko harremana da. Gure ustez, onura handia delako mutilak eta neskak batera egotea klasean, irakurritako dokumentuan jartzen duen bezala, genero bat bereizten delako ikasgai bakoitzean. Adibidez, mutilak hobeak dira zientzia ikasgaietan eta neskak letretako ikasgaietan. Ondorioz, haien talde lana eta bi generoen arteko laguntza sortu daiteke ikasgai guztietan, beste generoaren laguntza jasoz. Eta ekintza hori gure ustez garapen pertsonal eta sozial izugarria da. Baita ere, abantaila bezala ikusten dugu genero berdintasunari begira, gizartean berdintasuna nahi bada, eskolatik hasi behar delako hori irakasten.

Desabantailak aipatzeko orduan, desberdintasun psikologikoa ipiniko genuke desabantaila printzipal bezala. Adibidez, umeak aktiboagoak eta bortitzagoak direlako aurrera eramaten duten ekintza guztietan. Neskak aldiz, lasaiagoak eta sentikorragoak dira. Eta horrek, gatazkak ekar ditzake klase barruan eta talde lanetan.
Eta bigarren eta azken desabantaila bezala porrot akademikoa eta eraso sexualak ipiniko genituzke. Egia esan, kasu hauek ez dira Espainian eman, baina bai Frantzian eta Ingalaterran. Ondorioz, Europa guztian gatazka handia sortu da hezkidetza dela medio. Hezte mota honek argi erakutsi duelako, generoen arteko berdintasun akademikoa egon daitekeela. Baina horrekin batera, ez du kontuan izan bi sexuak denbora desberdin batean heldutasunera iristen direla. Eta horrek, paragrafo hasieran aipatutako tragediak gertatzea eragin dezake.

Aipatu behar da hezkidetzaren alde, ikaslearen garapen sozio–afektiboarentzat  onura bat dela eskola mistoetan ikastea. Horrela, hasieran aipatutako berdintasun soziala txikitatik ikasten dutelako eta aldi berean genero errola garatu egiten dute, baina beti gizarteko beste generoa errespetatuz.

Konklusio bezala, esan daiteke hezkidetza onura bat dela ikaslearentzat eta gizartearentzat etorkizunari begira. Baina, beti kontuan izan behar dira generoen arteko desberdintasunak. Era batera edo bestera hezkidetzaren abantailak desabantailei protagonismoa kentzeko eta Europa barruan hezkidetzak hezkuntza-eredu bezala jarrai dezan.




miércoles, 24 de noviembre de 2010

GENEROA ETA HAURREI ZUZENDUTAKO TELEBISTAKO PROGRAMAZIOA (1. Ekarpena)

Modulu lana garatzerako orduan eta hezkidetza eta generoen bereizketa aztertzean, behin eta berriz egiten dugu topo hezkuntza bereiztua defendatzeko errendimendu eskolarraren argudioarekin eta baita hezkuntza mixtoa defendatzen dutenen sozializazioarekin ere. Gure ustetan, haur baten heziketa ez litzateke soilik errendimendu eskolar eta notetan bakarrik oinarritu behar, blog honetan behin baino gehiagotan aipatu dugun bezala, gizarteratzean ere oinarritu beharko litzateke, umeak aurkituko duten gizarterako prestatzen laguntzea oso garrantzitsua dela uste baitugu.

Bi puntu hauek eskolan emango den hezkuntzari begira aztertu beharreko gai garrantzitsuak badira ere, lerro hauetan haurren garapenean berebiziko garrantzia duen eta azken finean, eskolan ere bere isla izango duen eta ikus daitekeen bezala genero ezberdintasunak egiten dituen telebistako haurrentzako programazioaz arituko gara.

Eva Antón fernandez-ek eginiko La socializacion de genero a traves de la programación infantil de televisión azterketaren sarrera irakurri ondoren, modulu lanerako ikuspegi baliagarri bat ekarriko digulakoan, informazio hau gure blogera ekartzea erabaki dugu. Nahiz eta ematen den informazioa oso zabala izan, ondo legoke puntu batzuetan arreta jartzea.

Gure ustez, biologikoki neskatila eta mutikoek ezberdintasunak badituzte ere, ez dakigu noraino hartu daitekeen hau arrazoi bereizgarri eta orokortzat, pertsona bakoitza ezberdina izateaz gain inguruko eraginak hauen garapena baldintzatzen baitu eta programazio hau hezkuntzaren eta sozializazioaren parte da.

Generoaren arabera hezkuntzan bereizketaren inguruan aritu behar badugu, zergaitik ez ditugu marrazki bizidun eta gainerakoak ere aztertuko?

Azterketa honen oinarriko ideia, neska-mutikoek beraien jarrera eta pentsamenduan eragina duten eta sexu ezberdintasuna bultzatzen duten ereduak barneratzen dituztela da, genero lotura estu hori, norbanakoaren gaitasunen gainetik geratzen delarik. Esango genuke, maskulinoa eta femeninoa legitimatzen eta betikotzen duen genero heziketa bat jasotzen dugula erlazio, jolas, marrazki bizidun, eredu, arau, balio, sinesmen, jarrera eta abarren bitartez, ondorioz, ezberdintasun biologikoez gain, gizartean berezkoak ez ditugun ezberdintasun batzuk bultzatuz eta pertsonen garapena sexuaren arabera mugatuz.

Telebistak, gizarte patriarkala indartzean ,eragin handia duela aipatzen da, generoen jerarkia bat ezartzen dela begibistakoa delarik eta hau, agerikoa da haurrei zuzendutako programazioan jarraian ikusiko dugun bezala. Txikitatik ohituta gaude sexuen ikuspegi estereotipatu eta simple bat jasotzera, adibide bezala, Popeye eta Olibia jar genitzake, lehena borroka egiten duena eta bigarrena babesa behar duena.

Lehen esan bezala, gizartean sortutako eta neskatila zein mutikoei nortasun eta expektatibak mugatzen dizkien ezberdintasun hauen aurrean, genero ezberdinen irudi sozial pluralagoa eta zabalagoa eskeini beharko litzatekeelakoan gaude, ume bakoitzak bere identitatea bere sexuari ezartzen zaizkion mugarik gabe garatu ahal izateko eta azken finean, kanpo presiorik gabe, era autonomoan, nahi duena aukeratzeko.

Gehiago jakiteko:

http://www.educacionenvalores.org/article.php3?id_article=534

viernes, 12 de noviembre de 2010

SARRERA

Irarakasleen garapen pertsonala lantzeko orduan, garrantzitsuak iruditu zaizkigun hiru galdera planteatu ditugu gaiaren inguruan dugun jakinmina eta zalantzak asetzeko.
Bestalde, gure interesa piztu duten gaien gaineko lau ekarpen egin ditugu.
Ez da kasualitatea hauen artean loturak ikustea, aspektu batzuk aztertzeak beste batzuetara eraman gaitu, azken finean, garapen pertsonala aztertzerakoan norbanakoa zentru bezala ulertzen dugulako.
Guzti hau mapa kontzeptual baten antolatuta ikus daiteke.

jueves, 11 de noviembre de 2010

4. EKARPENA: MOTIBAZIOAREN GARRANTZIA

Dakigunez, irakasle batek hainbat ezaugarri pertsonal izan behar ditu, esaterako, ikasten irakasteko eta horien artean motibazioa aurkitzen da. Hau azpimarratu nahi dugu beste gaitasunen artean, bai irakaslearengan, bai ikasleengan ondorio lazgarrienak izan ditzakelako kolokan jartzen denean. Ondorio hauen artean, eskola-porrota eta irakaslegoaren estresa daude, zeintzuk irakaslea izatera helduko denak ekiditu beharko dituenak.

Motibazioak duen garrantziaz jabetuz, hona hemen Cordoba-ko Unibertsitateko webguneko aldizkarian aurkitutako artikulua, “Dificultades docentes ¿inciden en la desmotivación?” izenburua duena.

Artikulua irakurtzean, hobeto jabetzen gara irakasleak egin beharreko lanetaz eta esfortzuaz, desmotibazio egoeraren ondorio batzuetaz gain. Baina, benetan ulertzen dugu zer suposatzen duen egoera honek irakasle baten garapen pertsonalarentzat?



Edozein pertsona desmotiba daiteke gustuko ez dituen hainbat egoera elkartzean, egoera normal baten eta desmotibazioaren artean egiten denaren interesaren galera egonik. Horrela, pertsona batek, edozein arrazoiengatik, bere lagunekin egoteko interesa galdu dezake eta, denbora pasa ahala, adiskideekin egoteko guztiz desmotibatuta egotea. Desmotibazioa lan eremuan gertatzean,aldiz, ezberdin ikusten da egoera: langileak gustuko ez dituen gertaerak lanean ematen dira, zihur asko egunero, horrek lanean interesa galtzea dakar, horrela langilea desmotibatuz eta askotan arazo psikologikoak eraginez, eta azkenean langilearen errendimendua izugarri jaitsi egingo da.

Aurreko egoera edozein lanetan gerta daiteke, eta errendimenduan izango duen eragina ezberdina izango da lanbidearen arabera, baina orokorki errendimendua jaisteak ondorio berdinak izango ditu. Desmotibazio horrek beste pertsona batzuei zuzenean eragiten dienean, aldiz, ondorioak ez dira langilearentzat soilik egongo. Beraz, hasieran ukitutako gaiarekin jarraituz eta motibazioaren galeraren prozesua ezagututa, argi dugu irakasleak jasan behar duen gehiegizko presioa. Alde batetik, gurasoengandik jasandako presioa egun ohikoa da, seme-alaben garapena minuturo jarraitu nahi dutenak eta ikasleak aurrera atera daitezen irakasleei zuzendutako mota askotako neurrigabekeriak aurrera eraman ditzaketenak badaudelako. Beste aldetik, irakasleek bere buruarengan ezartzen duten presioa ere jasaten dute, ikasleek beharrezko materia ikasten duten ala ez kontrolatu behar baitute konstanteki, azterketetan eta lanetan merezitako nota jarri duten ala ez galdetzen diote bere buruari, ikasleak motibatzeaz arduratu behar dira...

Aipatu dugun bezala eta artikuluak dionez, hainbat ondorio izan ditzake motibazioaren galera horrek, baina aipatu gabeko bat gailendu nahi dugu: badakigu irakasleek arazo psikologikoak izan ditzaketela, baina baliteke desmotibazioa soilik agertzea, irakaslearengan arazo nabarmenik eman gabe. Horrek eragingo duena izango da irakasleak gustuko ez izatea ematen dituen klaseak eta materia, horrela kaltetuak ikasleak izanik. Irakaslea ez da zuzena izango ez lanekin ezta azterketekin ere, ikasleak gero eta gutxiago izango ditu gustuko eta ez dizkie zalantzak argituko.

Gainera, ikasleak konturatzen al dira horrelako irakasle bat dutenean? Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zaila izango litzateke, baina gurasoek haurrak egunero egindakoa azaltzerakoan konturatuko lirateke. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxillergoan, aldiz, ikasleek argi daukate egoera hau gertatzen denean, baina zaila da konponbide bat aurkitzea, eskola zuzendari askok beste alde batera begiratzen baitute eta motibazio gabeko irakasleak normalean ez duelako aldatzeko interesik.

Konponbidea posibleak artikuluan bilatu ditzakegu eta baita interneteko web orrialde askotan besteak beste, baina bere egoeraz jabetu behar dena eta hori konpontzeko bideak aurkitu behar dituena irakaslea dela esango genuke.

Gehiago jakiteko:

http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/9010
http://www.puntal.com.ar/noticia.php?id=61529

3. EKARPENA: HAUSNARKETA ETA IKASKETA PROZESUA.



Mota askotako pertsonak daude XXI. mendeko gizarte korapilatsu honetan. Denetik aurkitu dezakegu, era negatiboan zein positiboan begiratuta.
Baina gizarte hori aldatzeko gai al gara? Benetan aldatu dezakteen metodoak daude? Galdera hauei erantzuna Eduard Punsetek aurrera eramandako ikerketa bati buruzko bideoan aurkitu dugu.
 Oso interesgarria iruditzen zaigu, herritar on bat izateko zer nolako erabaki eta metodoak jarraitu behar diren esaten digulako. Eta garapen pertsonalarekiko gaiarekin lotura duela uste dugu. Irakasleak, pertsona guztiak bezala  bideo honetan aipatzen diren pautak jarraituta garapen sozial eta emozionala lortzen dutela uste dugulako, eta horrek hezkuntzan inpaktu positibo bat du.
Ekarpen hau osatzeko, bideoan agertzen diren bi ideia nagusiak aurkeztuko ditugu, eta ondoren irakasleen eta hezkuntzaren kasuan zer nolako ondorioak dituen azalduko dugu.

1).Hezkuntza aldaketa: 
Behin eta berriz aipatzen da, eta arrazoi guztiz egia esan, herritar enpatikoak eta kompasiboak sortzea behar dela gizarte honetan, egoera “gatazkatsu” honetatik ateratzeko. Gainera aldaketa hau beharrezkoa da, aldaketa sozial handiak egon direlako azken urteetan zehar.

Irakasleen kasuan:
Egia da, berriztapen honek non gauden eta nolako eboluzioa izan dugun aztertzeko laguntzen digula, horrela, egoera zehatz batean kokatu ahal izateko eta eraberritutako lanak aprobetxatzeko hezkuntza organizazioan.

Gaur egun, hezkuntzan sumatzen den deskontzertua izugarria da. Ondorioz, metodoak birplanteatu behar dira eta hori irakasleen inplikazio handiaren beharra eskatzen du. Horretarako irakasleak, egunero ikasten ikasi behar dute, horrela, haien ikasketa sozial eta emozionala umeei transmititu ahal izateko. Kate hori jarraituta, goian aipatutako aldaketaren helburuak lortuko dira eta heziketa “on” edo berri horren ondorioz gizarte eta herritar hobeak lortuko ditugu.

2). Teknika osagarriak:
Umeen eta helduen esentzian, egoeran eta ezagueran eragina dute adimen askea duten pertsona osatuagoak sortzeko helburuarekin.

Irakaslearen kasuan:
Teknika hauek hezkuntzan duten eragina oso positiboa da, bai ikasleentzat zein irakasleentzat, hauen bitartez adimena erregulatzen eta emozioak kontrolatzen ikasten dutelako. Frogatuta dago helduak eta umeak maitekorrago bihurtzen direla eta harremanetarako zabaldu egiten direla teknika hauen erabilpenarekin.
Teknika hauek hezkuntzan duten eragina paregabea da, ikasleak klasean hobeto moldatuko direlako kontzentrazio maila altuagoa lortuta eta irakasleek bere lana hobeto egingo dutelako ikasleak disposizio hobeago batean izanez. Gainera irakasleak, erlaxatuagoak egongo dira eta haien adimena irekiagoa izango dute hezkuntzaren atal guztiak aztertu ahal izateko. Horrela egunero ikasiko dute, hau da, ikasten ikasiko dute eta egoera horren ondorioz,  hain beharrezkoa den hezkuntza sistemaren hobekuntzara ailegatuko gara.

Bukatzeko, irakasleen eguneroko lana goraipatu nahi dugu, ez direlako klaseak ematera mugatzen,  beti egoera desberdinetara moldatu behar direlako eta horrela ikasten da benetan. Gainera, gizartearen egoera kaskar hau hobetzeko beraien papera oso garrantzitsua da eta horretarako esfortzu handiak egineten dituzte, metodo berriak ulertuz eta abar. Hau da, irakasleak etengabe aktualizatzen ari den ordenagailu bat bezalakoak dira eta haien garapen sozial eta pertsonala izugarri handia da.




Iturriak: 


http://www.youtube.com/watch?v=OrSdlKfVDUg&feature=related



2.EKARPENA: BELDURRARI AURRE EGITEA

Beldurra gizaki orok duen emozio bat da, honen jatorria erreala den edo gure buru barruan sortu ditzakegun arriskuetan dago. Beldurrak beti negatiboki eragiten digula esatea ez litzateke zuzena izango, arrisku edo mehatxu horiei aurre egiteko agertzen delako, baina emozio honek gure garunaren kontrola gainditzen duenean eta arrazionalki pentsatzea ezinezko egiten duenean, garapen pertsonalerako oztopo bat suposatzen du.

Edozein dela gure lanbidea, irakasle, arrantzale, zein futbolari, pertsona eta profesional bezala garatzeko, gure barnean dagoen beldur mota hau gainditzea beharrezkoa dela uste dugulako, Bartzelonako "Clinica dela ansiedad"-en webgunean aurkitu dugun Jose Antonio Marinaren, Anatomia del miedo liburuko Carta a mi mismo dándome nueve consejos para el miedo (Anagrama 2006) liburutik ateratako testu hau aztertu nahi izan dugu eta bertan agertzen diren bederatzi aholkuen gainean gure gogoeta egin dugu.

Beldur lagunak eta etsaiak bereiztu daitezke. Testuak,lehenengoek, arriskuaren berri ematen digutela dio , hauei aurre egin ahal izateko. Guk beldur mota hau, adibidez, alturagatiko eta erorketarako beldurrarekin lotzen dugu, honen aurrean, gure jokaera zentzuduna izango delako eta arrisku hori saihestu ahal izango dugulako. Bigarren taldeko beldurrak berriz, beldur negatibo bezala ulertzen ditugu, ezer ez egitera bultzatzen gaituztenak ,irakasle batek lortu dezakeen emaitza nolakoa izan daitekeen ez jakiteagatik bururatu zaion praktika berri bat martxan ez jartzea dakarrena adibidez.

Beldur batekin identifikatzeak eta lotsa sentiarazteak gure sentimenduak gordetzera kondenatzen gaitu eta laguntza eskatzeko zailtasuna dakar. Gure ustez, bakoitzak bere beldur batzuk kontuan hartu eta onartu behar ditu horregatik gaizki sentitu gabe,
emozio hauek gorde nahi izateak sekulako zama suposatzen baitu eta norberaren pertzepzioan desoreka ekar baitezake.

“Etsai” hauen aurrean, jarrera aktiboa erakustea ezinbestekoa dela dio testuak, pertsona bakoitzak arrazonalki baloratu behar du egoera bakoitza eta honen arabera erantzun behar du. Guk hitz hauekin laburbilduko genuke, porrotaren garantia ezer ez egitea da.

Lehen aipatu dugun bezala, beldurraren jatorria egoera erreal bat izan daiteke, baina baita buruan sortu dugun ideia bat ere, beraz esan dezakegu, beldurrezko egoera erreal hori gure ideia honek indartzen duela eta ondorioz aurre egin geniezaiokeen beldur bat
gainditzeko zailtasunak sortzen ditugula. Adibidez, ikasgai bat ez aprobatzeak beldurra sor lezake, baina saiatu gabe gure buruari ezin dugula esaten badiogu, gure aurka egingo dugu egoera are gehiago zailduz. Honetaz gain, beldurra justifikatzea eta gure buruari aitzakiak jartzea akats larri bat da.

Arriskua txikitu edo errekurtso pertsonalak areagotzea eta ejerzizio fisikoa egitea beldurrak sortutako angustiari aurka egiteko modu ona izan daitekeela begibistakoa da.
Ideia hau defendatzen dugu, esfortzu fisikoa egiteak gorputza eta buruaren arteko elkarlana bultzatzen duelako, biak indartuz eta gure pentsamendu ezkorrak alderatuz.
Hau, horrenbeste aldiz entzun dugun esaldi honek argi azaltzen du, “ment sana in corpore sanum”.

Emozio eta pentsamendu ezkor hauei aurre egiteko beste era bat, gure burua animatzea da. Ideia hau, autoestima eta autokontzeptuarekin lotuko genuke, gugan sinisten ez badugu, nork sinetsiko du?

Etsaia ahultzeko, lehenik eta behin, beldur etsaien jatorria erasotu behar da eta honetarako era ezberdinak aipatzen ditu Jose Antonio Marinak, sinesgarritasuna kendu, humorea erabili, pentsamendu positibo batzuengatik aldatu... Gure buruaz barre egiten ikastea aukera ona litzateke, azken finean, etsai hauetako asko guk sortzen ditugu, beraz, hauek anekdota barregarri bilakatzeko boterea ere gurea da.
Bestalde, “etsaiaren” aurrean agerzea ere erantzun bikaina litzateke, irakasle hasiberri baten kasuan, hanka sartuz eta praktikaren bitartez gaindituko baitu bere beldurra eta ondorioz esperientzia bereganatuko du.
Bukatzeko, lagunatza afektiboa aipatzen da, gure arazoen irtenbidea topatzea guri badagokigu ere, ez baita ahaztu behar gure inguruko lagun, lankide, ikasle edo senideek bide hori argitu diezaguketela.

Guzti hau ikusi ondoren eta pentsatzen jarrita, ondoriozta dezakegu gure beldur askoren zergatia gu geu garela eta ez kanpotik eragiten diguten faktoreak, ondorioz, gure burua pertsonalki garatzeko guk geuk oztopatzen dugula esan genezake, hala ere, argi eduki behar dugu beldur hauek gainditzea gure esku dagoela, nahi izatean eta ausarta izatean dagoela gakoa.

GEHIAGO JAKITEKO:

-Hona hemen beldurraren aurkako laburmetrai on bat:

miércoles, 10 de noviembre de 2010

1. EKARPENA: AUTOLIDERTZA

Irakaslearen garapen pertsonala aztertzeko, oso garrantzitsua iruditu zaigu lidertzaren oinarria den “autolidertza” delako kontzeptua, era sinplean esanda hau litzateke, norbera bere bizitza den gurdiaren gidari izatea.

Gure ikuspuntutik, irakaslearen eginkizuna, eduki batzuk irakasteaz aparte, bizi garen gizartean autonomoak izango diren pertsonak eratzen laguntzea bada, irakaslea agente sozializatzaile bezala har dezakegu, beraz, beste batzuei gizartearekiko harremanetan laguntzeko nahitaezkoa izango da berak gizarte horretan betetzen duen papera argi izatea eta bere buruarekiko kontrola izatea. Beste hitz batzuetan esanda, irakaslea bere buruaren jabe izatea ezinbestekoa da beste pertsona batzuen gidari izateko eta hauek bideratzen laguntzeko, hori dela eta, kontzeptu honetan sakondu nahi izan dugu.

Autolidertzari buruzko artikulu hau, Monterreyko Universidad Tecmilenio del Sistema Tecnologiko-ren “Desde la academia” deituriko blog-ean aurkitu dugu. Blog honen funtsa, aipatutako unibertsitateko errektoreordetzaren helburua den profesionalak sortzearekin bat, esfortzu, nahi, ideia eta abar elkartrukatzea da.

Autolidertzaz hitz egiteko, testuak lau oinarri bereizten ditu:

Lehenik eta behin, NORBERAREN EZAGUTZA aipatzen da. Pertsona bakoitzak bere bizitzako helburuetaz, balioetaz eta hauek bizitzeko eraz erreflexioa egin behar duela argi dago. Alde batetik, uste dugu, bakoitzak bere burua ezagutzeak, testuan aipatzen den bezala, pertsona bezala heztea, besteen beharren aurrean sentsibilizatzea eta abar dakarrela, baina honetaz gain, beste kontzeptu bat gehituko genuke, pertsonalki heztearekin lotuta dagoena eta azpimarratu nahi duguna, norbanakoaren autonomia. Erreflexio honek, pertsona bat bere buruarekin kritiko izatea dakar eta ondorioz, norbere alde positiboak eta negatiboak baloratuz, pertsonak bere bidea egiten du eta bizitzarekiko erabaki garrantzitsuak hartzen ditu.

Honetaz gain, argi ikusten dugu alde positibo eta negatiboak baloratzearekin lotuta, norberaren ahuleziak eta gaitasunak ezagutzea eta hauek baztertu edo indartzea lidertzarako abantaila dela, horrela, markatu ditzakegun helburuak lortzeko nondik jo jakitea errazagoa delako eta gainera, beste pertsonengan gaitasun hau garatzen lagundu daitekeelako.

Autolidertzaren bigarren oinarri bezala, iada aipatu dugun HELBURUA aztertzen da.
Lider batek, beste pertsona batzuk helburu komun batera gidatzen ditu, baina horretarako, funtsezkoa da bai bere eta bai bere jarraitzaileen helburu pertsonalak kontuan izatea eta bete ahal izatea, pertsona hauek eta noski, norbera, elkarlanerako motibatzea. Gure iritziz, jakina da talde lan batean desmotibatua dagoen norbaitek, sekulako karga suposatu dezakeela helburu bat lortzeko bidean eta hau horrela bada, zer esanik ez desmotibatua dagoena liderra bada, ez da harritzekoa izango taldea noraezean ibiltzea.

Beste oinarri bat, BALIOAK dira.Noberak dituen balioen arabera, helburu bat finkatzen du bizitzan eta hau lortzeko duen jarrera errealitatea ulertzen duen moduaren araberakoa izango da. Guk, balioak bizitzaren motorra bezala definituko genituzke, hartzen ditugun erabakiak eta aurrera eramaten ditugun ekintzak hauei lotuta daudelako.

Bukatzeko, laugarren oinarria KOHERENTZIA da eta hau oso garrantzitsua dela uste dugu, buruzagiak diskurtsoarekin bat ez doan jarrera bat izatean, aurretik aipatu dugun guztiak zentzua galtzen baitu. Artikuluak dioen bezala, hitza eta ekintza bat izan behar dira, azken finean, esanak esan, ekintzetan ikusten delako azken emaitza eta lider-aren jarrera ereduarria izan behar da, hau da, irakasle batek ez luke hezkidetzari buruzko eta baloreen gaineko sekulako klase bat eman behar ondoren bere jarretaren bitartez guztiari zentzua kentzeko. Laburbilduz, esan genezake irakasleak gehiago eragin dezakeela ikasleengan bera denarekin eta bere ereduarekin irakatsi nahi duenarekin baino.

Galdetegia

 1.-Zein faktorek suposatzen dute arazo bat irakaslearen pertsonlitatean ?

Irakaskuntza, pertsonen arteko hartu eman eta elkarlanean oinarritua dagoela esan genezake, ondorioz, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonek bata bestearengan eragiten dute, hauen pertsonalitatea, afektibitatea, emozioak eta abar era batean edo bestean garatuko direlarik. Jakina da, “irakaslearen ibilbide profesionala” atalean ikusi dugun bezala, hau oso lan neketsua izan daitekeela eta horregatik irakasle baten pertsonalitatearen garapenean eragina izan dezaketen faktoreetaz gehiago jakin nahi izan dugu.

Irakasle baten satisfakzio profesional nagusia, bere lana eraginkorra dela eta ikasleen aurrerapenak ikustean datza. Hau lortu ezean, bere pertsonalitatean eta ondorioz lan egiteko moduan eragiten du. Irakaslea desmotibatu egin daiteke, bere inplikazioa eta esfortzua gutxitu egin ditzake, ondorioz emaitza kaskarragoak lortuz eta instituzio eskolarrarekin arazoak sortuz. Guzti honek, “gurpil zoro” batean sartzea ekar dezake eta behin eta berriz porrota sentitzean, estresa eta antsietatea bezalako gaitzak ager daitezke.


Arazo bihurtzen den beste faktore bat, hezkuntza helburuen, irakasgaien eta ikaslearen pertsonalitatearen adaptazio eza izan daiteke.

Honetaz gain, irakasle-ikasle lotura sortzea eta elkar ulertzea berez nahiko konplexua bada, sarritan oztopo gehiago agertzen dira. Ikasleekin lor ditzakeen helburuen aurrean dagoen oztopo bat, esaterako ebaluaketa izan daiteke. Irakaslearentzat frustrantea izan daiteke edozein alorretan zailtasunak dituen, baina esfortzuari esker aurrerapausu nabariak egin dituen ikaslea epaitu eta suspenditu behar izatea.

Irakasle hasiberrien kasuan, arrunta izan ohi da bere ikasketek ez dutela gatazka praktikoei aurre egiteko prestatu konturatzea eta lan munduan sartzean lehen experientziak gogorrak eta traumatikoak izan daitezke. Arrazoi hau dela medio, irakasle hasiberriek, arazoak ulertzeko modua, klaseko jarrera, adierazteko modua eta abar moldatu egiten dute, batzuek emaitza onak lortzen dituztelarik eta beste batzuek berriz, beste behin porrot egiten dutelarik, egunetik egunera norberaganako fedea galduz.

Beraien esfortzua konpentsatua ez ikusteaz aparte, eskolaz kanpoko faktore batzuk ere eragin dezakete irakaslearen egonkortasunean:

Alde batetik, gizartean hain zabalduak dauden aurreiritziak ikusi daitezke, lan erosoa dela, lan gutxi egiten dela, ezer egin gabe diru asko irabazten dela eta abar, hau da, egiten den lanarekikko errekonozimendu eza.

Bestalde, irakasleria kontuan hartu gabe ezartzen diren hezkuntza planek ere zama handia suposatzen dute irakaslearen garapen pertsonalean, etangabeko aldaketetan murgilduta egotean, desorientatua sentitu daitekeelako. Aipatutako azken bi faktore hauek, identitate krisien ohiko arrazoiak dira.

Arazoak arazo, argi dago aipatutako faktoreek ez dutela irakasle guztiengan eragin berdina sortzen eta honen arabera, egoera hauei erantzun ezberdinak ematen dizkien irakasleak daude,  baina esango genuke, erantzun egokiak emateko giltza norbere pertsolitatea ezagutu eta indartzean dagoela eta honetan lan egitea oso lagungarria da edozein irakaslerentzat.

 Informazio turriak:


- José M. Esteve-ren El malestar docente

-http://www.estres.edusanluis.com.ar/

-Burnout (wikipedia)

2.-Nolakoa da irakaslearen autokontzeptuaren eta autoestimuaren eragina?

Gaur egun hainbat eta hainbat dira irakasleei buruzko iritziak, baina hauen artean badaude ogibide hau gutxiesten dutenak, irakasleak autoritatea galdu duten ala ez eztabaidatzen dutenak, haien ahaleginak aitortzen ez dizkietenak, etab. Baina badira irakasleak horren aurka ezer egiten ez dutenak, azkenean bakoitzak duen autokontzeptua negatiboa bihurtuz. Gai delikatu honi buruz erantzunak lortu nahi ditugu, geure buruan grabaturik geratzeko irakaslearen autoestimuak irakasten duenarengan eta ikasleengan duen influentzia.

Autoestimuaren aldaketak duten eraginak aztertzeko, garrantzitsua ikusten dugu jakitea zer den: pertsona batek bere autokontzeptuan oinarrituta garatzen duen balorazio emozionala da, hau da, nola ikusten duen pertsona horrek bere burua. Hortik abiatuta, argi ikusten dugu irakasleengan duen garrantzia, ikasleei proiektatzen dien irudia haien ikasketa prozesuaren kalitatea baldintzatzen baitu.

Beraz, autoestimu baxua duten irakasleek kalitatez lan egiteari utzi eta batek zigor-jarrera hartzen dute askotan, pazientzia gabekoak eta autoritatea haien metodologian sakonki sartuta dutenak. Ez dituzte ikasleak motibatzen ondo egiten dituzten gauzak hobeto egin ditzaten, baizik eta akatsei garrantzi handiegia ematen diete, hauek ematen direnean zigorrak erabiliz edo motibazio hitza ahaztuz. Ikasleak beldurtzen ditu, eta hauek “gainditu” eta “ez gainditu”-ekin manipulatuz, lortzen du ikasleak irakaslearengan dependentzia bat sortzea eta obedientzia inposatzea. Satisfakziorik eta motibaziorik gabeko irakasleek, inplikazioa eta esfortzua gutxitzen dute eta ez dira irakaskuntzarekin identifikatuak sentitzen. Seguritate ezaren ondorioz klaseak errutina batean bilakatzen dituzte. 


Lanbidearekin identifikatuta sentitzen direnak eta inplikatuta mantendu nahi dutenak baina behin eta berriz porrota jaso eta errua bere buruari botatzen diotenak ere badaude, ondorioz autokontzeptu eta autoestiman eragin negatiboa jasotzen dutelarik.


Bestalde, kontraesanez beteriko jarrera dutenak daude. Itxaropena eta itxaropen eza, dedikazioa eta etsipena, harremanetarako gogoa eta hau mozteko joera bezalako gatazkak etengabe biziko dituztenak beraien autokontzeptua kolokan jarriz.
Aldiz, autoestimu altua duten irakasleek ikasleak dituzten gaitasunetan sinisten dute eta hauek motibatzen dituzte. Gainera, badakite haien jarrerak ondorioak izango dituela bai ikasleengan bai berarengan, irakatsiz eta haiekin konstanteki harremanetan egoten konfidantza sentimendu bat sortuz. Klaseak ez dira mendekotasunean eta manipulazioan oinarritzen, ulerkotasunean, kooperazioan eta guztien parte hartzean, arazoen konponketetan, laguntzatan eta elkarrekiko errespetuan baizik.

Beraz, irakasle batek bere burua autoestimu altuaren lorpenarekin identifikatu behar du, bere eskubideak balioztarazi eta bere merituak eta desbahikuntzak aitortzea eskatuz. Hau da, irakasleak bere sendotasunak eta ahultasunak ezagutu behar ditu, azken hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten aldatuz, bere buruak eta bere lanbideak hezkuntzan duen garrantzia errespetarazi behar ditu eta ikasleen aldaketen eta beharren araberako ezagutzak ikasleei irakasteko konpromisua hartu behar du. Gainera, autoestimu baxua duen irakasleak lanbide honekiko harrotasuna berreskuratu behar du, autoestimu baxuaren zergaiti guztiak aztertu behar ditu (topikoek esaten dutenaz gain) eta irakasleen autonomia eta autoritatea gailentzen dituzten ekintzak praktikara eraman behar ditu.




Erreferentziak:



 
3.-Zer ulertzen dugu konpetentziei buruz hitz egiten digutenean?

Irakasle-eskolan aurten ikasten hasi den pertsona bati konpetentziei buruz galdetzen badiozu, seguruenik ez du errekurtso askorik izango gai honi buruz eztabaidatu ahal izateko. Gure taldea egoera horretaz ohartuta, hainbeste aldiz entzun izan dugun honi buruzko galdera bat geure buruari egitea erabaki dugu.
Gainera, ikusi dugunagatik, gai garrantzitsu bat iruditu zaigu,  irakasle baten bizitza laboralean eta pertsonalean hobeto moldatzeko ezinbestekoak direla uste dugulako

Gure informazio iturria interneten aurkitutako liburu bat izan da eta ondoren wikipediatik bueltatxo bat eman dugu ekarpen hau osatzeko behar genuen informazioa eskuratzeko.


Hasteko, konpetentzien definizioa ikusiko dugu:
Konpetentzia pertsonek bere bizitzan aurkitu dezaketen arazoei aurre egiteko eta konponbidea aurkitzeko ezaugarri bat da.
Orduan, esan daiteke bizitzako esparru desberdinetan, bai interpertsonalean, pertsonalean, sozialean nahiz laboralean parte hartzen dutela, ahal duten neurrian lagunduz.

Jarraitzeko, aipatu behar da konpetentziak eta ezagutzak ez direla kontrakoak. Zergatik? Ba edozein ekintza konpetente aurrera eramateko, trebetasunarekin eta jokaerarekin zerikusia duten ezagutzak izan behar ditugulako.

Aipatu beharrekoa da, eztabaida bat sortu dela konpetentziei buruz eta
eztabaidako gai printzipala honako hau da.
-Konpetentziak ikasi edo garatu egiten dira?
Eztabaida guztietan bezala bi iritzi desberdin aurkituko ditugu. Garapenaren alde daudenak eta ikastearen alde daudenak.

Garapenaren kontuarekin ados daudenak eta defendatzen dutenak, egoera ezberdin eta momentu zehatzekin eusten dute  justifikazioa, haien ustez, ezinezkoa delako hainbeste egoera desberdinetarako konpetentziak ikastea .


Aldiz, konpetentzien ikasketarekin ados daudenek, argumentu zehatzago bat ipintzen dute. Haien ustez, konpetentzien kopurua ez da naturak eman dezakeen egoera desberdinen kopurua bezain handia, baina, existitzen diren konpetentziak bizitzako atal handi batean eragina dute, hau da, konpetentziak irakasten dizkigutenean ez digute esaten zein momentuan erabili behar ditugun, baina bai irakasten digute zer nolako abantailak izan ditzakeen konpetentzia bakoitzak bizitzako egoera desberdinetan.
Hori ikasi ondoren, gure lan bakarra momentu puntual horietan konpetentzia egokia kokatzen jakitea izango da. Guzti hau esanda, argi geratzen da konpetentziak irakatsi egiten direla eta beti gure buru barruan izango ditugula.

Orain, existitzen diren konpetentzia batzuk aipatuko ditugu. Adibidez, ikasketa iraunkorreko konpetentzia, informazioaren erabilerarako konpetentzia, egoera desberdinak administratzeko konpetentzia, elkar bizitzarako konpetentzia eta komunikazio gaitasunaren konpetentzia.

Bukatzeko eta justifikazio motan ipinita, esan behar da  hezkuntzan konpetentzien uztarketaren bidez irakaste eta ikaste prozesuak hobetzea bilatzen dela.  Konpetentziena, garapen pertsonalaren gaiarekin lotzen dugun gai bat da beti ikasten gabiltzalako edo praktikan jarriko ditugun ezaugarriak direlako eta irakasle baten bizitza laboralean ezinbestekoak iruditu zaizkigulako, egunero egoera desberdinak jasan behar dituztelako eta egoera horiek aurrera al den hobekien ateratzen jakin behar dutelako.