viernes, 29 de octubre de 2010

4. ekarpena: XXI. mendeko irakasleak

Teknologia berrien eta aldaketen aroan, hezkuntza ere aldaketa nabariak jasaten ari da azken urteotan, ondorioz, hezitzaileak, irakasle gazteak edo ibilbide luze bat duten irakasleak izan, egoera berrira moldatu behar dira eta nahi ta nahi ez, teknologia berriekin hasi behar dute lanean.
Horregatik, ideia hau aztertzen lagunduko digun Irakasleei zuzendutako eta tik-en erabilerari buruzko Taller de TIC blogean  aurkitutako Estatu Batuetako, Ohioko, Mahoning kondadoko Hezkuntza Zerbitzuen Zentruak ekoiztutako bideo hau aurkezten dugu.
Bideoak, XXI. Mendeko irakasleak, derrigorrez teknologia berrietara moldatu behar direla azaltzen du eta hauen erabilera eta pedagogia berritzaile bat goraipatzen du.
Era zuzen eta guri oso erakargarria iruditu zaigun modu batean, hezkuntzan teknologia berriei ateratzen zaizkien etekinak azaldu eta honen gaineko ideia batzuk helarazten dizkigu. Nahiz eta ingelesez egon, interesgarria iruditu zaigu eta ulerterraza da.



Lehenik, ikasleek zenbaki eta hitzen indarra, komunitate globalaren zentzua, zientzia eta hizkuntzak tecnología berrien bidez ulertzen eta barneratzen dituztela adierazten da.
Argi dago, TIK-en erabilera, ikasleen ikasketetan eragina izango duen sekulako errekurtso, aukera eta materiale didaktiko berrien iturria dela eta aurrerapena dela , baina ideia bat argi izan behar da:
Aparailu teknologikoak berez ez dira onak edo txarrak. Hauek gure bizitzaren zenbait arlo erosoago egiteko balio dute, baina garrantzitsuena hauek modu egokian erabiltzen jakitea da.
Aurkezpenak egiteko adibidez, multimedia reports, ikasitakoa bideoetan txertatzea edo musika digitala konposatu eta erabiltzea aberasgarria izan daiteke, baina baliteke gaizki egindako power point batek edo bideo kaxkar batek aurkezpenari onurarik ez ekartzeaz gain, honetan eragin negatiboa izatea.
Internetari dagokionez, edozein informazio edozein momentu edo lekutan eskura izatea azpimarratzen da, hau liburuekin pentsaezina delarik eta gainera, proiektuak “online” lantzeko aukera izatea positiboki baloratzen dugu, beste ikasle batzuekin elkarlana bultzatzen baita.
Gustatu ez zaigun ideia, lotsatienak ere teknologia berriei esker hitz egin dezakeela da, bideoan aipatu bezala. Gure ustez, ikasleak lotsa galtzeko eta sozializatzeko harremana pertsonala izan behar da eta irakaslearen betebeharra da honi maitasuna helaraztea eta motibatzea. Haur batek ezin du bere izaera pantalla baten atzean gorde.
Bukatzeko, ikasketa modu ezberdin bat ezagutzea planteatzen du, azken finean, etorkizunerako prestakuntza defendatuz eta ez iraganekoa, baina berrikuntza pedagogikoa TIK-ak erabiltzea baino zerbait gehiago dela esango genuke. Irakaslearen jokaera ere berritzailea izan behar dela uste dugu, testuinguru honetan ezagutzen dugun irakasle modeloa zaharkitua geratzen baita.

Gehiago:
-Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0 webgunean eskaintzen den Eskola 2.0 plangintzarako oinarrizko prestakuntza multzoa. Irakasleentzat oso lagungarria.

-Ikasgelan aplikatzeko tik ekintzak www.educatonic.es-etik

1 comentario: