jueves, 28 de octubre de 2010

Galdera: Zergatik irakasle?

Ez da galdera hau entzuten dugun lehen aldia, eta galdera honi dagozkion erantzun mota ezberdinak ikusi nahi izan ditugu, beharrezkoa iruditzen baitzaigu ikustea irakasle izateko motibazioari buruz dauden ikuspegi ezberdinak, bai irakasleen eta bai irakasleak ez direnen artean.

1.-Medikuntzako irakaslea izan nahi duen forero batek erantzundakoa:

Batek gustuko duenean egiten duena, bokazioa deituriko sentimendua eta egiten denarekiko sentitzen den maitasuna transmititu nahi die besteei. Berak hori lortzeko, irakatsi nahi du, bere ikasleei hari irakatsi ziotena eta egunero esperientzia eta praktikari esker lortzen duen guztia irakasteko.

2.-Zientzietako eta medikuntzako doktoretza duen irakasle batek:

Jakintza beti izango da gizartearen ondarea eta guztiz ez-morala da ezagutzataz jabetzea eta hauen fluxu historikoa oztopatzea. Haren esanetan, bere burua burutua sentitzen du soilik irakasten duenean.

3.-Haurrak ikasle bezala dituen irakasle batek:

Batek ikasketa batzuk etorkizunean irabaziko duen diruarengatik jarraitzen baditu, bokazio sentimendua galdu egiten da. Ideia hori baino  arrazoi sakonago bategatik erabaki nuen irakasle izatea, meditatzen ondorio batera heldu bait nintzen oraindik mantentzen dudana: Irakasle batek ez du lan egiten ez azkoinekin, ez makinekin, ez adreiluekin, ez pertsona hilekin, baizik eta gizakiekin, munduko garrantzitsuena ikusten dudana.


4.-Majisteritza ikasten ari garen ikasle batzuk:

Lehenik eta behin, umeekiko maitasuna izatea funtsezkoa dela uste dugu irakasle izateko. Ikasketa hauek aukeratzeko arrazoi nagusia hau litzateke; pertsonekin eta bereziki umeekin erlazionatuko garen lan batean aritzea, hauei gure jakintzak, baloreak etab. transmititzeko gogoa izatea eta hauen adimena eta gainerako gaitasunak garatzen laguntzea. Guzti honetarako, haurrak motibatzen lagunduz eta ondorioz, pertsona autonomo, aske eta arrazoitzeko gaitasuna dutenak sortuz.

1 comentario: