Xabier Morenweiser Olaizola Algortan jaio zen 1968-an.
Ama bilbotarra zuen eta aita berriz alemana, Munich-ekoa hain zuzen.
Aita, ingeniaria zen eta urte batzuk lehenago Bilbora etorri behar izan zen, bertako enpresa batek erositako makina alemaniar bat montzatzera. Bertan Elena Olaizola ezagutu zuen, Algortako familia arrantzale batetako alaba.
Hortik gutxira, Martin-ek lan on bat lortu zuen lehen aipatutako empresan eta ezkondu egin ziren. Elenak etxeko lanak egiteaz gain portuan ere lan batzuk egiten zituen, arrantzarako sareak josi etab.
Xabierrek monjen eskola batean egin zituen bere haur garaiko ikasketak eta nahiz eta aipatutako eskolan oso gustora ez egon, ikasle fina izan zen.
Hamasei urterekin baina, etxeko giroa okertu egin zen. Aitarengandik, sekulako presioa jasotzen zuen semeak, eta ikasketak ingenieritzatik bideratzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hala ere, Xabierrek amarengandik jasotako itsasoko eta portuko bizitza maite zuen eta aukera biak bateratzeko asmoz, bere ogibidea ontzigintza izango zela erabaki zuen. Ez zen erabaki zuzena izan.
Hogei urterekin, bilboko ontzigintza lantegi batean lana eskeini zioten ikasketak burutu bitartean eta ordurako Xabierrek ingenieritzaren bidea uzteko ideia buruan bueltaka bazuen ere, lan kontuegatik Hamburgoko portura joateko aukera sortu zitzaionean aprobetxatu egin zuen.
Bertan, aste bat zeramala, bueltan etxean ingenieritza utziko zuela esatea erabaki zuen, aspertuta eta lur jota baitzegoen zeraman bizimoduarekin eta aldaketa bat behar zuen. Egoera honetan zegoela, bere adineko bi langilek Berlin-era bizi izatera joateko asmoa azaldu zioten, hilabete batzuk lehenago bertako harresi famatua bota zutela eta hiria sekulako okupazio mugimendua bizitzen ari zela esan zioten. Asko pentsatu gabe Berlin-era joateko erabakia hartu zuen.
Berlin-en, urte eta erdi eman zuen okupatutako etxe baten bizitzen jatorri ezberdineko beste hamabi bizilagunekin, hauetako hiru, bikote baten bi, lau eta bost urteko seme-alabak zirelarik.
Hemen hezkuntzagatiko interesa piztu zitzaion, berak, ezagututako lagun berriek eta ume haiek zein hezkuntza ezberdinak jaso zuten ohartu zenean. Batzuk gehiegizko autoritatean oinarrituta eta besteak agian gehiegizko askatasunean.
1991n Euskal Herrira bueltatu, Magisteritzan matrikulatu eta ikasketak bukatu bitartean Arrasateko ludoteka batean egon zen lanean bost eta hamabi urte bitarteko umeekin.
Hogeitazazpi urterekin ikasketak bukatu eta sustituzio lanak egiten aritu zen bi urtez, azkenean, Arrasateko ikastola batean bi urterako kontratua egin zioten arte. Ikastola honetan, sei-tik hamabi urtera bitarteko haurren irakasle izan zen, ingelera, matematika eta gizarte zientziak izan zirelarik berak eman beharreko ikasgaiak.
Ikastola honetan amaitu zuenean,"La Merced" izeneko ikastetxe erlijiosoan lortu zuen lana. Nahiz eta bere pentsaerarekin bat ez etorri, beste bi urte eman zituen bertan, edozein esperientzia aberasgarri izango zitzaiola eta.
2002.urtean, argi zuen ez zuela eskola religioso batean lan egin nahi eta ikastola batean lan egin nahi zuela, honexegatik, Euskal herritik zehar curriculum-ak botatzen ibili zen.
Ia urtebete langazian egon ondoren, sustituzio bat egitera joan zen Gasteizko ikastola batera eta sustituzio hori gaur harte luzatu zen.
Gaur egun, ikastola honetan dihardu lanean eta hezkuntza sistemarekiko ezadostasun batzuk dituen arren oso gustora dago bere lanarekin.
Hogeitazazpi haurrez osatutako klase baten tutore da eta honako hauek dira berak ematen dituen ikasgaiak: matematika, ingelesa, gizarte zientziak eta bizikidetza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario