1). Zein eskolatan ikasi zenuen?
Nik monjetan ikasi nuen, garai hartan normala zen bezala. Arrasateko neskatilak Mercedarietara bidaltzen gintuzten eta mutilak berriz San Viator-era fraileekin.
2). Zer dela eta erabaki zenuen magisteritza egitea?
Hasiera batean oso argi eduki gabe hasi nintzen, ikasketak aukeratzerako ordua iritsi zenean zalantzak nituen, baina haurrak gustuko nituela argi neukan.
Gainera nire adineko emakume gehienek garai hartan ohikoak ziren bi bidetatik jotzen zuten, enfermeritza edo majisteritza.
3.) Ogibide honekiko zenituen espektatibak bete al dira?
Iada hogeita hamabi urte daramatzat lan honetan eta espektatibak bete direla esan dezaket, ilusioz eta ikasteko gogo handiz hasi nintzen. Gainera urteetan zehar haur taldeak aldatzeak ilusioa berrizten du.
4). Bai haur eta bai gurasoetan aldaketa antzemango zenuen urteetan zehar ala?
Bai, aldaketa hori nabaritzen da eta honekin nire espektatiba eta ikuspegiak ere alda daitezke. Gizarteko aldaketak direla eta, lehenagoko eta oraingo haur eta gurasoak ez dira berdinak eta irakaskuntzaren oinarri bat irakasleok ideia honetara moldatzea da.
Ez dut esango lehen hobea edo txarragoa zenik, baina bai ezberdina, balore batzuk galdu egin direla eta gaur egun gurasoek ez dietela behar duten garrantziarik ematen ere esango nuke. Gurasoen eta eskolaren arteko elkarlana behar-beharrezkoa iruditzen zait.
5). Zenbat urte eman zenituen unibertsitatean?
Orduan hiru urtetan lortzen zen majisteritzako titulua.
6). Bolonia planarekin badakizue aldaketa batzuk jasan dituela majisteritzak, lau urtera luzatzea adibidez. Zein da zure iritzia plan berri honen gainean?
Garai batean, gutxi baloratutako ikasketa zen majisteritza, adibidez ez zegoen selektibitatea egin beharrik eta oso erraza izatearen fama eduki izan du gizartean.
Gaur egun ordea, dagoen eskaerarekin, ikasketa hauetara sartzeko nota igo egin da, gehiago exigitzen da.
Boloniaren gainean ez dut ezagutza handirik, lau urtetara luzatzea gehiegizkoa iruditzen zait, hala ere, metologia aldetik, parte hartze aldetik, proiektuen lanketaren aldetik eta abar positiboki baloratzen dut eta argi dago horretarako denbora gehiago behar dela. Guk era orokor eta sinpleago batean ikasi genuela esango nuke.
7). Nola izan zen haurrekin izandako lehen kontaktua?
Guztiok bezala, hasieran zalantzak nituen, eta baita gaizki egingo ote nuenaren beldurra, baina hanka sartzen ikasten da. Ilusioz hasi nintzen eta esperientzia hartu ahala gauzak beste era batera egiten dira.
8). Izan duzu inoiz klasean haurren arteko gatazkarik, bullying kasu bat…?
Kasu seriorik ez dut bizi izan, baina bullying kasuak eta bazterketa kasuak beti egon izan dira eta talde guztietan daude kasuak.
Hala ere, bullying delako hitz berri horrekin, haurren arteko liskar arrunt bat izan daitekeena ere puztu egiten dute askok saku berean sartuz eta guraso bat edo beste etorri izan da horrela.
Kasuak eta kasuak daude eta bereiztu egin behar dira.
Gainera, ni haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan ibili izan nahiz eta bost edo seigarren mailara arte ez dira bazterketa eta bullying kasu gogorrak ikusten, kasu larrienak D.B.H-n ematen direla esango nuke.
9). Teknologia berriak irakaskuntzan sartzea nola ikusten duzu?
Ze ondorio izango ditu umeetan eta gaur egun irakasten ari zareten irakasleen artean?
Niretzako esfortzu handia suposatu du teknologia berrietara moldatzeak, baina hauen ekarpena ongi ikusten dut, hau da etorkizunean aurkituko duguna eta honen aurka egiteak ez du zentzurik, aurrerapena da eta abantailak dakartza.
Ni arbela eta klarionaren garaikoa naiz, baina gaurko umeak oso ondo moldatzen dira ordenagailuekin, nik esan orduko piztuta dago ordenagailua!
Hala ere, oreka bilatu behar da zer irakatsi behar den eta dauden baliabideen artean. Atzean ez gelditzeko baliabide gehiago behar dira.
10). Krisi ekonomikoaren ondorioak ikusi dituzu irakaskuntza mailan azkeneko bost urteetan (Umeetan, gurasoetan, familien pobrezia)?
Nire kasuan pribilegiatu bat naiz, baina bai igartzen da.
Alde batetik, diru sarreren murrizketa dela eta, materialean igartzen da.
Bestetik, gure inguruan, familia mota berriak ere gero ta gehiago dira, etorkinak, guraso bananduak, behartsuak… Lehen, dirua suposatzen zuten ekintzak burutzeko inork ez zuen pegarik jartzen, gaur egun ordea bai.
11). Zer deritzozu gobernuak lau urte pasata hezkuntzan eskua sartzea eta aldaketa handiak egiteari?
Gu gizarte barruan gaude eta politikan ematen diren aldaketek alor guztietan dute eragina.
Momentuan momentuko gobernuak bere interesak defendatzen ditu eta bere identitatea markatuko dituen aldaketak ezartzen ditu.
12). Zein aldaketa eman dira hezkuntza sisteman zu ikaslea zinenetik?
Goitik behera aldatu da hezkuntza sistema. Gu saiatzen gara hezkuntza esanguratsua izaten ez besterik gabe ikasi arazten.
Lehen klase magistralak ematen ziren, entzun, ikasi eta azterketa egin, orain berriz gai konkretu baten gainean ari direla, ikasleek materialak manipulatzen dituzte, experimentatu egiten dute, kalera irtetzen gara, talde lanak egiten dira…
Lana ezberdin egiten da eta haurrek dakitenetik hasten gara irakasten eta dituzten gaitasunak lantzen, metodologia asko aldatu da, ebaluaketa jarraiak egiten ditugu haurrak gertutik jarraituaz eta baloreei garrantzia emanez.
13). Zein iritzi duzu “educacion para la ciudadania” edo “bizikidetza” delako irakasgaiaren gainean?
Irakasgai hori pertsonetan eta oinarrizko baloreetatan oinarrituz ematen dugu.
Ikastetxe hau nahiz eta akonfesionala izan, garai batean “erlijioa eta etika” irakasgaian lantzen genituen balore hauek baina erlijioan gehiegi sakondu gabe. Ondorioz “etika“ deitzera pasatu zen eta ondoren “hezkidetza” izatera pasatu zen. Gure Curriculum eta programaziora nahitaez txertatu behar dugu irakasgai hau, baina funtsean ez da berria.
14). Ikasketak bukatu eta gaur egun arte zenbat ikastetxetatik pasa zara? Hauen artean zein ezberdintasun ikusi dituzu?
Beti ikastetxe berean eman ditut klaseak, nahiz eta auzo ezberdinetan ditugun zentruetatik pasatu naizen.
15). Zer nolako aholkuak emango zenizkiokeoke orain lanean hasi behar den irakasle bati?
Lehenik eta behin animatzeko eta ilusioz hartzeko. Argi edukitzeko hau ez dela lanbide erraz bat eta respontsabilitate eta ardura handia eskatzen duen lana dela. Lanbide neketsua dela ere azpimarratuko nuke, baina fruituak ikusteak dakarren satisfakzioa ere oso handia izaten dela.
Azkenik, opor luzeetan oinarritzen bada irakasle berri horren interesa, bide okerretik doala ere esango nioke.
16). Bukatzeko, nola definituko zenuke irakasle baten funtzioa?
Laburbilduz, irakaslea hezitzailea izan behar dela esango nuke, beti ere, gurasoekin elkarlanean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario