jueves, 28 de octubre de 2010

2. ekarpena: Irakasleen ezinegona eta lan-estresa


Hainbat dira baja medikua deituriko atsedenaldia hartzen duten irakasleak beraien ibilbidearen momenturen batean eta hainbat arrazoirengatik gainera, baina deigarria gertatu zaiguna lan-estresagatik harturikoa da. Hezkuntza sistema, metodologia, gurasoak eta are gehiago ikasleak guztiz aldatu direla eta ohikoa dugu eta honek  irakasleen bizitzetan ere aldaketa bat suposatzen du, gehienetan kontrolatu ezin dutena.
Baina honi buruz sakonki jakiteko, hona hemen educaweb.com-en aurkitutako artikulu interesgarria.


Artikuluak kausa asko aurkezten dizkigu hauen jatorria azaldu ondoren, baina garrantzitsuenak azpimarratzen ditu estresaren iturri moduan eta, lehen esan bezala, guztiak dute sorburua hezkuntza sisteman eta ikasleengan emandako aldaketetan.
Baina, benetan ulertzen dugu irakasle batek aldaketa hauen ondorioz jasaten duena?


Irakaslearen bizitza profesionala mutur batetik bestera pasatu da: bat-batean mota guztietako eginbeharrak ditu, baina lana arintzeko inongo laguntzarik gabe. Gainera, hainbeste entzundako autoritate faltarengatik motibaziorik gabe eskolara joaten diren ikasleei aurre egin behar diete, hau da, ikasteko inongo gogorik ez duten ikasleak beste hainbat ikaskideekin eserita mantendu behar ditu, ikasteko gogoa berreskurarazi behar die eta berak betetzen duen rola errespetarazi behar du.


Beste alde batetik, eta irakasle eta ikasleen arteko harremanekin lotuta, orain dela urte batzuk jasaten hari garen krisialdiak badu zerikusia gai honekin, materialen murrizketa ematen baita. Batzutan, eskola ez dago bertan ezer egiteko baldintzetan instalazioak dituen arazoengatik, hala nola, berogailuak ez dabiltzala, hezetasuna, hormen eta sabaiaren pintura erortzea, eskola obretan egoteagatik prefabrikatu txiki eta ilunetan irakastea etab.

Azkenik, galdera pare egin behar ditut: 

-Nori inporta zaio irakasleek guzti hau jasatea? 
“Bere lana da”, esan dezakete askok, haien artean ikasleen gurasoak, zeinek “atsedenaldi” hori hartu duen irakasleari nohiz jarriko ote dioten ordezko bat da  buruan duten bakarra.

Hemen doa, beraz, bigarren galdera, guraso hoiei zuzenduta: 

-Zer egingo duzue irakaslea motibaziorik gabe geratzen denean, “baja” hartu beharrean, gogorik gabe klaseak ematen jarraitzen badu eta horrek ikasleek ikasten dutenarengan ondorioak baditu?
Gehiago jakiteko, hona hemen beste web orrialde bat eta liburu pare bat:

"Retrato canalla del malestar docente", Juan José Romera





"El malestar docente. Propuestas creativas para reducir el estrés del profesorado", Cora Fueguel, María Rosa Montoliu
 

1 comentario: