jueves, 28 de octubre de 2010

3. ekarpena: Waldorf pedagogia ezagutzen

Irakasle baten ibilbide profesionala aztertzerakoan, ohartu gara irakasle guztiek ez dutela bide bera jarraitzen, bakoitzaren iritzi, ikuspegi eta izaera ezberdinen arabera,
irakaskuntza modu ezberdinean uler daitekeela alegia.
 Horregatik, gure inguruan ohikoak ez diren pedagogietara nola hurbildu gaitezkeen jakin nahi izan dugu eta ikusi dugu, adibidez, interesgarria iruditu zaigun eta alde positibo nahiz negatiboak aurkitu dizkiogun Waldorf  pedagogian murgiltzeko badaudela formazio kurtsoak. Hala ere, komenigarria iruditu zaigu formazioa aztertu baino lehenago, Waldorf pedagogiaren oinarriak ezagutzea eta baloratzea, honetarako, Asociación Salud y Musica-ren ( irakastea, transmititzea eta gizateari osasun, musika,  arte terapeutiko eta hezkuntza arloetan laguntzea helburu duen elkartea ) webgunetik ateratako artikulu hau aurkezten dugu ondoren kurtsoei buruzko informazioa eta beste datu batzuk gehitzeko.

ARTIKULUA: INTRODUCCION A LA PEDAGOGIA DE LAS ESCUELAS WALDORF

Hezkuntzak, gorputza, arima eta espiritua bat eginda kontuan hartu behar dituela oinarritzat duen pedagogía mota hau, Rudolf Steiner (1861-1925) filosofo, pedagogo eta arkitektu austriarrak sortu zuen, lehen experientzia 1919an Stuttgart-en zabaldutako eskola izan zelarik.


Lehenik eta behin, azpimarratzekoa iruditu zaigu, irakaskuntza mota hau, gaur egun hezkuntza alorrean eztabaida gogorren jatorria diren politika eta erlijiotik guztiz aldendua egotea, uste dugulako, jatorriak jatorri, haur guztiek eskubide bera dutela hezkuntza egoki bat jasotzeko.
Guk jasotako hezkuntzan ez bezala, haurra ez da irakurketa eta idazketa ikasketetan zazpi urtera arte hasten eta gainera emotibitateari  garrantzia handia ematen zaio, uste delako haurra garaia iritsi baino lehenago intelektualizatzeak organo fisikoen garapena geldotzen duela, osasun fisiko eta psikikoan eraginez.
 Alor fisikoa eta psikikoa bat doazela uste dugun arren, gure iritziz oreka bat bilatzea litzateke hoberena. Haurraren garapenean jolasak, exploratzeak ,beharrak adierazteak eta amaren presentziak berebiziko garrantzia dutela argi dago, baina bere gaitasunak eta inozentzia kontuan izanda, ez dugu gaizki ikusten zenbait jakintza irakasten hastea.
Gure interesa piztu duen beste aspektu bat haurrak ez behartzearena izan da, hezitzaileak eguneroko funtzioak betetzen dituenean, behartu gabe parte hartzeko aukera emateak eta erabakitzen duenaren arabera hanka sartzeak edo erabaki egokia hartzeak, umearen autonomia garatzen eta pertsonalitatea zehazten lagunduko duela uste baitugu.
Lehen hezkuntzako irakasleak izango garela eta, sei urtetik gorako umeei ikasgai orokorrak blokean, era jarraian eta eguneko momentu egokiena dela suposatzen denean ematea azpimarratuko genuke, gure ustez ere, orduro irakaslez eta ikasgaiz aldatzeak, aurreko guztia ahaztea edo hau barneratzea zailtzen baitu.
Waldorf pedagogian, ekintza kognitibo, artistiko eta teknikopraktikoen artean oreka bilatzen da eta hauek lantzeko metodoek  gure arreta piztu dute, adibidez, texto libururik ez erabiltzeak. Honi batipat alde onak ikusten dizkiogu, informazioaren bilaketa eta ikasleen inplikazioa bultzatzen baita, baina batzuetan, oinarrizko ezagutza batzuk barneratzeko liburuak lagungarri izan daitezkeela uste dugu.
Teknologia berrien erabilera mugatzea positiboki baloratzen dugu, gure ustez,   teknologia eta aparailu berriak edukitzeak baino, hauen erabilera egokiak dakarrelako aurrerapena eta abantaila.

Azken ideia hauei lotuta, bigarren hezkuntzan, ikasle nerabeek pentsamendua lantzeko eta arrazoiketa autonomoak egiteko gaitasuna lortzeko didaktika aplikatzea ongi ikusten dugu, jakintza batzuk barneratzeaz gain, garrantzitsua delako nork bere balorazioak egitea eta inguratzen gaituenarekiko iritziak izatea.

Bukatzeko, aipatzen den eta guk defendatzen dugun ideia bat azpimarratuko dugu: Haur bat ezin da era egokian hezi bere berezitasunak eta berezko dituen ezaugarriak kontuan izan gabe, ondorioz, irakasle izango garen einean, gure betebeharra izango da, gure jakintzak garai berrietara ez ezik, pertsona ezberdinetara moldatzea.

Pedagogia mota hau ezagutu ondoren, baliteke majisteritza ikasten dagoen, karrera bukatu berri duen edo irakaskuntzan lana egin duen norbaitek ikuspuntu berri bat izatea eta bere ibilbide profesionalean beste bide bat probatu nahi izatea.
Hona hemen lagungarri izango zaizkion hainbat esteka:

-WALDORF PEDAGOGIARI BURUZKO ARTIKULU BAT eta EUSKAL HERRIKO ESPERIENTZIA
www.mondraberri.com-etik

-WALDORF PEDAGOGIARAKO FORMAZIOA 
www.saberalternativo.es-etik


- WALDORF PEDAGOGIAN HASTAPEN KURTSOA MADRILEN
www.noticiaspositivas.net-etik

No hay comentarios:

Publicar un comentario