viernes, 29 de octubre de 2010

SARRERA

2. atal honetan, irakaslearen ibilbide profesionalari buruz aritu gara, gai aproposa gure etorkizuna zein izan daitekeen planteatzen hasteko.
Gai hau aztertzeko, hogeita hamabi urte irakaskuntzan lanean daramatzan irakasle bati elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren, guk asmatutako pertsonaia baten ibilbide profesionalarekin alderatu dugu.
Honetaz gain, gure galdera bota dugu; zergaitik irakasle? Galdera hau egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu geroko ibilbide bat ulertzeko.
Azkenik, gai nagusiarekin erlazionatuta lau ekarpen egin ditugu, bertan azpigai ezberdinak aztertuz eta informazio ezberdinak eskeiniz.
Guzti hau mapa kontzeptualean antolatuta eta laburbilduta dago.

Bi ibilbideen arteko konparaketa


 
Argi ikusten ez bada, klik egin irudian

IRAKASLE BATEN IBILBIDE PROFESIONAL HIPOTETIKOA

Xabier Morenweiser Olaizola Algortan jaio zen 1968-an.

Ama bilbotarra zuen eta aita berriz alemana, Munich-ekoa hain zuzen.
Aita, ingeniaria zen eta urte batzuk lehenago Bilbora etorri behar izan zen, bertako enpresa batek erositako makina alemaniar bat montzatzera. Bertan Elena Olaizola ezagutu zuen, Algortako familia arrantzale batetako alaba.
Hortik gutxira, Martin-ek lan on bat lortu zuen lehen aipatutako empresan eta ezkondu egin ziren. Elenak etxeko lanak egiteaz gain portuan ere lan batzuk egiten zituen, arrantzarako sareak josi etab.

Xabierrek monjen eskola batean egin zituen bere haur garaiko ikasketak eta nahiz eta aipatutako eskolan oso gustora ez egon, ikasle fina izan zen.

Hamasei urterekin baina, etxeko giroa okertu egin zen. Aitarengandik, sekulako presioa jasotzen zuen semeak, eta ikasketak ingenieritzatik bideratzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hala ere, Xabierrek amarengandik jasotako itsasoko eta portuko bizitza maite zuen eta aukera biak bateratzeko asmoz, bere ogibidea ontzigintza izango zela erabaki zuen. Ez zen erabaki zuzena izan.

Hogei urterekin, bilboko ontzigintza lantegi batean lana eskeini zioten ikasketak burutu bitartean eta ordurako Xabierrek ingenieritzaren bidea uzteko ideia buruan bueltaka bazuen ere, lan kontuegatik Hamburgoko portura joateko aukera sortu zitzaionean aprobetxatu egin zuen.

Bertan, aste bat zeramala, bueltan etxean ingenieritza utziko zuela esatea erabaki zuen, aspertuta eta lur jota baitzegoen zeraman bizimoduarekin eta aldaketa bat behar zuen. Egoera honetan zegoela, bere adineko bi langilek Berlin-era bizi izatera joateko asmoa azaldu zioten,  hilabete batzuk lehenago bertako harresi famatua bota zutela eta hiria sekulako okupazio mugimendua bizitzen ari zela esan zioten. Asko pentsatu gabe  Berlin-era joateko erabakia hartu zuen.

Berlin-en, urte eta erdi eman zuen okupatutako etxe baten bizitzen jatorri ezberdineko beste hamabi bizilagunekin, hauetako hiru, bikote baten bi, lau eta bost urteko seme-alabak zirelarik.

Hemen hezkuntzagatiko interesa piztu zitzaion, berak, ezagututako lagun berriek eta ume haiek  zein hezkuntza ezberdinak jaso zuten ohartu zenean. Batzuk gehiegizko autoritatean oinarrituta eta besteak agian gehiegizko askatasunean.

1991n Euskal Herrira bueltatu,  Magisteritzan matrikulatu eta ikasketak bukatu bitartean Arrasateko ludoteka batean egon zen lanean bost eta hamabi urte bitarteko umeekin.

Hogeitazazpi urterekin ikasketak bukatu eta sustituzio lanak egiten aritu zen bi urtez, azkenean, Arrasateko ikastola batean bi urterako kontratua egin zioten arte. Ikastola honetan, sei-tik hamabi urtera bitarteko haurren irakasle izan zen, ingelera, matematika eta gizarte zientziak izan zirelarik berak eman beharreko ikasgaiak.



Ikastola honetan amaitu zuenean,"La Merced" izeneko ikastetxe erlijiosoan lortu zuen lana. Nahiz eta bere pentsaerarekin bat ez etorri, beste bi urte eman zituen bertan, edozein esperientzia aberasgarri izango zitzaiola eta.

2002.urtean, argi zuen ez zuela eskola religioso batean lan egin nahi eta ikastola batean lan egin nahi zuela, honexegatik,  Euskal herritik zehar curriculum-ak botatzen ibili zen.

Ia urtebete langazian egon ondoren, sustituzio bat egitera joan zen Gasteizko ikastola batera eta sustituzio hori gaur harte luzatu zen.

Gaur egun, ikastola honetan dihardu lanean eta hezkuntza sistemarekiko ezadostasun batzuk dituen arren oso gustora dago bere lanarekin.

Hogeitazazpi haurrez osatutako klase baten tutore da eta honako hauek dira berak ematen dituen ikasgaiak: matematika, ingelesa, gizarte zientziak eta bizikidetza.

32 URTE IRAKASKUNTZAN DARAMATZAN IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA

1). Zein eskolatan ikasi zenuen?

Nik monjetan ikasi nuen, garai hartan normala zen bezala. Arrasateko neskatilak Mercedarietara bidaltzen gintuzten eta mutilak berriz San Viator-era fraileekin.

2). Zer dela eta erabaki zenuen magisteritza egitea?

Hasiera batean oso argi eduki gabe hasi nintzen, ikasketak aukeratzerako ordua iritsi zenean zalantzak nituen, baina haurrak gustuko nituela argi neukan.
Gainera nire adineko emakume gehienek garai hartan ohikoak ziren bi bidetatik jotzen zuten, enfermeritza edo majisteritza.

3.) Ogibide honekiko zenituen espektatibak bete al dira?

Iada hogeita hamabi urte daramatzat lan honetan eta espektatibak bete direla esan dezaket, ilusioz eta ikasteko gogo handiz hasi nintzen. Gainera urteetan zehar haur taldeak aldatzeak ilusioa berrizten du.



4). Bai haur eta bai gurasoetan aldaketa antzemango zenuen urteetan zehar ala?

Bai, aldaketa hori nabaritzen da eta honekin nire espektatiba eta ikuspegiak ere alda daitezke. Gizarteko aldaketak direla eta, lehenagoko eta oraingo haur eta gurasoak ez dira berdinak eta irakaskuntzaren oinarri bat irakasleok ideia honetara moldatzea da.
Ez dut esango lehen hobea edo txarragoa zenik, baina bai ezberdina, balore batzuk galdu egin direla eta gaur egun gurasoek ez dietela behar duten garrantziarik ematen ere esango nuke. Gurasoen eta eskolaren arteko elkarlana behar-beharrezkoa iruditzen zait.

5). Zenbat urte eman zenituen unibertsitatean?

Orduan hiru urtetan lortzen zen majisteritzako titulua.

6). Bolonia planarekin badakizue aldaketa batzuk jasan dituela majisteritzak, lau urtera luzatzea adibidez. Zein da zure iritzia plan berri honen gainean?

Garai batean, gutxi baloratutako ikasketa zen majisteritza, adibidez ez zegoen selektibitatea egin beharrik eta oso erraza izatearen fama eduki izan du gizartean.
Gaur egun ordea, dagoen eskaerarekin, ikasketa hauetara sartzeko nota igo egin da, gehiago exigitzen da.
Boloniaren gainean ez dut ezagutza handirik, lau urtetara luzatzea gehiegizkoa iruditzen zait, hala ere, metologia aldetik, parte hartze aldetik, proiektuen lanketaren aldetik eta abar positiboki baloratzen dut eta argi dago horretarako denbora gehiago behar dela. Guk era orokor eta sinpleago batean ikasi genuela esango nuke.


7). Nola izan zen haurrekin izandako lehen kontaktua?

Guztiok bezala, hasieran zalantzak nituen, eta baita gaizki egingo ote nuenaren beldurra, baina hanka sartzen ikasten da. Ilusioz hasi nintzen eta esperientzia hartu ahala gauzak beste era batera egiten dira.


8). Izan duzu inoiz klasean haurren arteko gatazkarik, bullying kasu bat…?

Kasu seriorik ez dut bizi izan, baina bullying kasuak eta bazterketa kasuak beti egon izan dira eta talde guztietan daude kasuak.
Hala ere, bullying delako hitz berri horrekin, haurren arteko liskar arrunt bat izan daitekeena ere puztu egiten dute askok saku berean sartuz eta guraso bat edo beste etorri izan da horrela.
Kasuak eta kasuak daude eta bereiztu egin behar dira.
Gainera, ni haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan ibili izan nahiz eta bost edo seigarren mailara arte ez dira bazterketa eta bullying kasu gogorrak ikusten, kasu larrienak D.B.H-n ematen direla esango nuke.

9). Teknologia berriak irakaskuntzan sartzea nola ikusten duzu?
Ze ondorio izango ditu umeetan eta gaur egun irakasten ari zareten irakasleen artean?

Niretzako esfortzu handia suposatu du teknologia berrietara moldatzeak, baina hauen ekarpena ongi ikusten dut, hau da etorkizunean aurkituko duguna eta honen aurka egiteak ez du zentzurik, aurrerapena da eta abantailak dakartza.
Ni arbela eta klarionaren garaikoa naiz, baina gaurko umeak oso ondo moldatzen dira ordenagailuekin, nik esan orduko piztuta dago ordenagailua!
Hala ere, oreka bilatu behar da zer irakatsi behar den eta dauden baliabideen artean. Atzean ez gelditzeko baliabide gehiago behar dira.

10). Krisi ekonomikoaren ondorioak ikusi dituzu irakaskuntza mailan azkeneko bost urteetan (Umeetan, gurasoetan, familien pobrezia)?

Nire kasuan pribilegiatu bat naiz, baina bai igartzen da.
Alde batetik, diru sarreren murrizketa dela eta, materialean igartzen da.
Bestetik, gure inguruan, familia mota berriak ere gero ta gehiago dira, etorkinak, guraso bananduak, behartsuak… Lehen, dirua suposatzen zuten ekintzak burutzeko inork ez zuen pegarik jartzen, gaur egun ordea bai.


11). Zer deritzozu gobernuak lau urte pasata hezkuntzan eskua sartzea eta aldaketa handiak egiteari?

Gu gizarte barruan gaude eta politikan ematen diren aldaketek alor guztietan dute eragina.
Momentuan momentuko gobernuak bere interesak defendatzen ditu eta bere identitatea markatuko dituen aldaketak ezartzen ditu.

12). Zein aldaketa eman dira hezkuntza sisteman zu ikaslea zinenetik?

Goitik behera aldatu da hezkuntza sistema. Gu saiatzen gara hezkuntza esanguratsua izaten ez besterik gabe ikasi arazten.
Lehen klase magistralak ematen ziren, entzun, ikasi eta azterketa egin, orain berriz gai konkretu baten gainean ari direla, ikasleek materialak manipulatzen dituzte, experimentatu egiten dute, kalera irtetzen gara, talde lanak egiten dira…
Lana ezberdin egiten da eta haurrek dakitenetik hasten gara irakasten eta dituzten gaitasunak lantzen, metodologia asko aldatu da, ebaluaketa jarraiak egiten ditugu haurrak gertutik jarraituaz eta baloreei garrantzia emanez.


13). Zein iritzi duzu “educacion para la ciudadania” edo “bizikidetza” delako irakasgaiaren gainean?

Irakasgai hori pertsonetan eta oinarrizko baloreetatan oinarrituz ematen dugu.
Ikastetxe hau nahiz eta akonfesionala izan, garai batean “erlijioa eta etika” irakasgaian lantzen genituen balore hauek baina erlijioan gehiegi sakondu gabe. Ondorioz “etika“ deitzera pasatu zen eta ondoren “hezkidetza” izatera pasatu zen. Gure Curriculum eta programaziora nahitaez txertatu behar dugu irakasgai hau, baina funtsean ez da berria.

14). Ikasketak bukatu eta gaur egun arte zenbat ikastetxetatik pasa zara? Hauen artean zein ezberdintasun ikusi dituzu?

Beti ikastetxe berean eman ditut klaseak, nahiz eta auzo ezberdinetan ditugun zentruetatik pasatu naizen.

15). Zer nolako aholkuak emango zenizkiokeoke orain lanean hasi behar den irakasle bati?

Lehenik eta behin animatzeko eta ilusioz hartzeko. Argi edukitzeko hau ez dela lanbide erraz bat eta respontsabilitate eta ardura handia eskatzen duen lana dela. Lanbide neketsua dela ere azpimarratuko nuke, baina fruituak ikusteak dakarren satisfakzioa ere oso handia izaten dela.
Azkenik, opor luzeetan oinarritzen bada irakasle berri horren interesa, bide okerretik doala ere esango nioke.


16). Bukatzeko, nola definituko zenuke irakasle baten funtzioa?

Laburbilduz, irakaslea hezitzailea izan behar dela esango nuke, beti ere, gurasoekin elkarlanean.

4. ekarpena: XXI. mendeko irakasleak

Teknologia berrien eta aldaketen aroan, hezkuntza ere aldaketa nabariak jasaten ari da azken urteotan, ondorioz, hezitzaileak, irakasle gazteak edo ibilbide luze bat duten irakasleak izan, egoera berrira moldatu behar dira eta nahi ta nahi ez, teknologia berriekin hasi behar dute lanean.
Horregatik, ideia hau aztertzen lagunduko digun Irakasleei zuzendutako eta tik-en erabilerari buruzko Taller de TIC blogean  aurkitutako Estatu Batuetako, Ohioko, Mahoning kondadoko Hezkuntza Zerbitzuen Zentruak ekoiztutako bideo hau aurkezten dugu.
Bideoak, XXI. Mendeko irakasleak, derrigorrez teknologia berrietara moldatu behar direla azaltzen du eta hauen erabilera eta pedagogia berritzaile bat goraipatzen du.
Era zuzen eta guri oso erakargarria iruditu zaigun modu batean, hezkuntzan teknologia berriei ateratzen zaizkien etekinak azaldu eta honen gaineko ideia batzuk helarazten dizkigu. Nahiz eta ingelesez egon, interesgarria iruditu zaigu eta ulerterraza da.



Lehenik, ikasleek zenbaki eta hitzen indarra, komunitate globalaren zentzua, zientzia eta hizkuntzak tecnología berrien bidez ulertzen eta barneratzen dituztela adierazten da.
Argi dago, TIK-en erabilera, ikasleen ikasketetan eragina izango duen sekulako errekurtso, aukera eta materiale didaktiko berrien iturria dela eta aurrerapena dela , baina ideia bat argi izan behar da:
Aparailu teknologikoak berez ez dira onak edo txarrak. Hauek gure bizitzaren zenbait arlo erosoago egiteko balio dute, baina garrantzitsuena hauek modu egokian erabiltzen jakitea da.
Aurkezpenak egiteko adibidez, multimedia reports, ikasitakoa bideoetan txertatzea edo musika digitala konposatu eta erabiltzea aberasgarria izan daiteke, baina baliteke gaizki egindako power point batek edo bideo kaxkar batek aurkezpenari onurarik ez ekartzeaz gain, honetan eragin negatiboa izatea.
Internetari dagokionez, edozein informazio edozein momentu edo lekutan eskura izatea azpimarratzen da, hau liburuekin pentsaezina delarik eta gainera, proiektuak “online” lantzeko aukera izatea positiboki baloratzen dugu, beste ikasle batzuekin elkarlana bultzatzen baita.
Gustatu ez zaigun ideia, lotsatienak ere teknologia berriei esker hitz egin dezakeela da, bideoan aipatu bezala. Gure ustez, ikasleak lotsa galtzeko eta sozializatzeko harremana pertsonala izan behar da eta irakaslearen betebeharra da honi maitasuna helaraztea eta motibatzea. Haur batek ezin du bere izaera pantalla baten atzean gorde.
Bukatzeko, ikasketa modu ezberdin bat ezagutzea planteatzen du, azken finean, etorkizunerako prestakuntza defendatuz eta ez iraganekoa, baina berrikuntza pedagogikoa TIK-ak erabiltzea baino zerbait gehiago dela esango genuke. Irakaslearen jokaera ere berritzailea izan behar dela uste dugu, testuinguru honetan ezagutzen dugun irakasle modeloa zaharkitua geratzen baita.

Gehiago:
-Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0 webgunean eskaintzen den Eskola 2.0 plangintzarako oinarrizko prestakuntza multzoa. Irakasleentzat oso lagungarria.

-Ikasgelan aplikatzeko tik ekintzak www.educatonic.es-etik

jueves, 28 de octubre de 2010

3. ekarpena: Waldorf pedagogia ezagutzen

Irakasle baten ibilbide profesionala aztertzerakoan, ohartu gara irakasle guztiek ez dutela bide bera jarraitzen, bakoitzaren iritzi, ikuspegi eta izaera ezberdinen arabera,
irakaskuntza modu ezberdinean uler daitekeela alegia.
 Horregatik, gure inguruan ohikoak ez diren pedagogietara nola hurbildu gaitezkeen jakin nahi izan dugu eta ikusi dugu, adibidez, interesgarria iruditu zaigun eta alde positibo nahiz negatiboak aurkitu dizkiogun Waldorf  pedagogian murgiltzeko badaudela formazio kurtsoak. Hala ere, komenigarria iruditu zaigu formazioa aztertu baino lehenago, Waldorf pedagogiaren oinarriak ezagutzea eta baloratzea, honetarako, Asociación Salud y Musica-ren ( irakastea, transmititzea eta gizateari osasun, musika,  arte terapeutiko eta hezkuntza arloetan laguntzea helburu duen elkartea ) webgunetik ateratako artikulu hau aurkezten dugu ondoren kurtsoei buruzko informazioa eta beste datu batzuk gehitzeko.

ARTIKULUA: INTRODUCCION A LA PEDAGOGIA DE LAS ESCUELAS WALDORF

Hezkuntzak, gorputza, arima eta espiritua bat eginda kontuan hartu behar dituela oinarritzat duen pedagogía mota hau, Rudolf Steiner (1861-1925) filosofo, pedagogo eta arkitektu austriarrak sortu zuen, lehen experientzia 1919an Stuttgart-en zabaldutako eskola izan zelarik.


Lehenik eta behin, azpimarratzekoa iruditu zaigu, irakaskuntza mota hau, gaur egun hezkuntza alorrean eztabaida gogorren jatorria diren politika eta erlijiotik guztiz aldendua egotea, uste dugulako, jatorriak jatorri, haur guztiek eskubide bera dutela hezkuntza egoki bat jasotzeko.
Guk jasotako hezkuntzan ez bezala, haurra ez da irakurketa eta idazketa ikasketetan zazpi urtera arte hasten eta gainera emotibitateari  garrantzia handia ematen zaio, uste delako haurra garaia iritsi baino lehenago intelektualizatzeak organo fisikoen garapena geldotzen duela, osasun fisiko eta psikikoan eraginez.
 Alor fisikoa eta psikikoa bat doazela uste dugun arren, gure iritziz oreka bat bilatzea litzateke hoberena. Haurraren garapenean jolasak, exploratzeak ,beharrak adierazteak eta amaren presentziak berebiziko garrantzia dutela argi dago, baina bere gaitasunak eta inozentzia kontuan izanda, ez dugu gaizki ikusten zenbait jakintza irakasten hastea.
Gure interesa piztu duen beste aspektu bat haurrak ez behartzearena izan da, hezitzaileak eguneroko funtzioak betetzen dituenean, behartu gabe parte hartzeko aukera emateak eta erabakitzen duenaren arabera hanka sartzeak edo erabaki egokia hartzeak, umearen autonomia garatzen eta pertsonalitatea zehazten lagunduko duela uste baitugu.
Lehen hezkuntzako irakasleak izango garela eta, sei urtetik gorako umeei ikasgai orokorrak blokean, era jarraian eta eguneko momentu egokiena dela suposatzen denean ematea azpimarratuko genuke, gure ustez ere, orduro irakaslez eta ikasgaiz aldatzeak, aurreko guztia ahaztea edo hau barneratzea zailtzen baitu.
Waldorf pedagogian, ekintza kognitibo, artistiko eta teknikopraktikoen artean oreka bilatzen da eta hauek lantzeko metodoek  gure arreta piztu dute, adibidez, texto libururik ez erabiltzeak. Honi batipat alde onak ikusten dizkiogu, informazioaren bilaketa eta ikasleen inplikazioa bultzatzen baita, baina batzuetan, oinarrizko ezagutza batzuk barneratzeko liburuak lagungarri izan daitezkeela uste dugu.
Teknologia berrien erabilera mugatzea positiboki baloratzen dugu, gure ustez,   teknologia eta aparailu berriak edukitzeak baino, hauen erabilera egokiak dakarrelako aurrerapena eta abantaila.

Azken ideia hauei lotuta, bigarren hezkuntzan, ikasle nerabeek pentsamendua lantzeko eta arrazoiketa autonomoak egiteko gaitasuna lortzeko didaktika aplikatzea ongi ikusten dugu, jakintza batzuk barneratzeaz gain, garrantzitsua delako nork bere balorazioak egitea eta inguratzen gaituenarekiko iritziak izatea.

Bukatzeko, aipatzen den eta guk defendatzen dugun ideia bat azpimarratuko dugu: Haur bat ezin da era egokian hezi bere berezitasunak eta berezko dituen ezaugarriak kontuan izan gabe, ondorioz, irakasle izango garen einean, gure betebeharra izango da, gure jakintzak garai berrietara ez ezik, pertsona ezberdinetara moldatzea.

Pedagogia mota hau ezagutu ondoren, baliteke majisteritza ikasten dagoen, karrera bukatu berri duen edo irakaskuntzan lana egin duen norbaitek ikuspuntu berri bat izatea eta bere ibilbide profesionalean beste bide bat probatu nahi izatea.
Hona hemen lagungarri izango zaizkion hainbat esteka:

-WALDORF PEDAGOGIARI BURUZKO ARTIKULU BAT eta EUSKAL HERRIKO ESPERIENTZIA
www.mondraberri.com-etik

-WALDORF PEDAGOGIARAKO FORMAZIOA 
www.saberalternativo.es-etik


- WALDORF PEDAGOGIAN HASTAPEN KURTSOA MADRILEN
www.noticiaspositivas.net-etik

2. ekarpena: Irakasleen ezinegona eta lan-estresa


Hainbat dira baja medikua deituriko atsedenaldia hartzen duten irakasleak beraien ibilbidearen momenturen batean eta hainbat arrazoirengatik gainera, baina deigarria gertatu zaiguna lan-estresagatik harturikoa da. Hezkuntza sistema, metodologia, gurasoak eta are gehiago ikasleak guztiz aldatu direla eta ohikoa dugu eta honek  irakasleen bizitzetan ere aldaketa bat suposatzen du, gehienetan kontrolatu ezin dutena.
Baina honi buruz sakonki jakiteko, hona hemen educaweb.com-en aurkitutako artikulu interesgarria.


Artikuluak kausa asko aurkezten dizkigu hauen jatorria azaldu ondoren, baina garrantzitsuenak azpimarratzen ditu estresaren iturri moduan eta, lehen esan bezala, guztiak dute sorburua hezkuntza sisteman eta ikasleengan emandako aldaketetan.
Baina, benetan ulertzen dugu irakasle batek aldaketa hauen ondorioz jasaten duena?


Irakaslearen bizitza profesionala mutur batetik bestera pasatu da: bat-batean mota guztietako eginbeharrak ditu, baina lana arintzeko inongo laguntzarik gabe. Gainera, hainbeste entzundako autoritate faltarengatik motibaziorik gabe eskolara joaten diren ikasleei aurre egin behar diete, hau da, ikasteko inongo gogorik ez duten ikasleak beste hainbat ikaskideekin eserita mantendu behar ditu, ikasteko gogoa berreskurarazi behar die eta berak betetzen duen rola errespetarazi behar du.


Beste alde batetik, eta irakasle eta ikasleen arteko harremanekin lotuta, orain dela urte batzuk jasaten hari garen krisialdiak badu zerikusia gai honekin, materialen murrizketa ematen baita. Batzutan, eskola ez dago bertan ezer egiteko baldintzetan instalazioak dituen arazoengatik, hala nola, berogailuak ez dabiltzala, hezetasuna, hormen eta sabaiaren pintura erortzea, eskola obretan egoteagatik prefabrikatu txiki eta ilunetan irakastea etab.

Azkenik, galdera pare egin behar ditut: 

-Nori inporta zaio irakasleek guzti hau jasatea? 
“Bere lana da”, esan dezakete askok, haien artean ikasleen gurasoak, zeinek “atsedenaldi” hori hartu duen irakasleari nohiz jarriko ote dioten ordezko bat da  buruan duten bakarra.

Hemen doa, beraz, bigarren galdera, guraso hoiei zuzenduta: 

-Zer egingo duzue irakaslea motibaziorik gabe geratzen denean, “baja” hartu beharrean, gogorik gabe klaseak ematen jarraitzen badu eta horrek ikasleek ikasten dutenarengan ondorioak baditu?
Gehiago jakiteko, hona hemen beste web orrialde bat eta liburu pare bat:

"Retrato canalla del malestar docente", Juan José Romera





"El malestar docente. Propuestas creativas para reducir el estrés del profesorado", Cora Fueguel, María Rosa Montoliu
 

1.ekarpena: Irakasleen eta gurasoen arteko erlazioa

Gure ekarpen hau, gurasoen eta irakasleen arteko erlazioan zentratu nahi dugu.
Zergatik?

Dakigun bezala, urtero tutoreen eta gurasoen arteko bilera egoten da eta garrantzitsua da gure ustez, umeen gurasoen eta ikasle horien irakasleen arteko erlazioa nolakoa izan daitekeen azaltzea. Irakasle batek bere bizitza profesionalean, azaldu behar ditugun erlazio mota guztiak bizi izango dituelako.
Ume horren konportamendua, egoera eta eboluzioa aztertu ahal izateko, irakasle eta gurasoen arteako elkarlana funtsezkoa da. Eta erlazio hori ona edo txarra izatea gauzatzen duten faktoreak  komunikazio era desberdinak dira.
Hasteko, hurrengo ekarpenean  komunikazio era horien egoerak eta burutzen duten pertsonen ezaugarriak aztertuko ditugu, ondoren bilera batean zer nolako ondorioak izango lituzkeen aztertuz.
Hurrengo bideo honek, gaia bideratzera lagundu digu agertzen diren adibideak aztertuz eta youtubetik buelta bat ematen aurkitu dugu.
Orain, lehen aipatutako komunikazio mota desberdinak azalduko ditugu:
Hiru dira komunikazio era horiek, lehena komunikazio agresiboa, bigarrena inhibitua eta azkenik asertiboa.

1). Soberako tentsioa eragiten du eta komunikazio era honetan hitz-egitean gure proposamena era oldarkor batean inposatu nahi dugu. Egoera honetan konpetentzia eta borroka jarrerak,  lankidetza eta laguntzeko gogoak baztertzen dituzte.
Eta zergatik egoera hau? Erreza da, gure usteak eta nahiak besteenak baino garrantzitsuagoak direla uste dugulako. Ondorioz, era oldarkor batean ezartzen ditugu eta ez zaigu axola norma etikoak edo besteen eskubideak bortxatzea. Azken finean, gure aurka doan pertsona eta bere nahiak ahultzea da gure nahia era honetako komunikazioan.
Esan beharra dago, kasu guztietan komunikazio era hau erabiltzen duten pertsonak azkenean erru sentimendu bat jasaten dutela eta aldiz jarrera oldarkor hori jasan duen pertsonak erresumin sentimendua izango du.
Irakasle guraso erlazioa:
Ez dago inongo komunikazio positiborik. Tutorea eta gurasoak, bakarrik bere interesak defendatzen dutelako eta ez dute inolako konponbiderik bilatzen daukaten arazoa konpontzeko. Haien heburu bakarra, bere ideia bestearen gainetik jartzea da, bideoan ikusten dugun bezala.

2). Normalki, komunikazio inhibidoa erabiltzen duten pertsonak arduratsu bizi dira besteen nahiak betetzeko eta ez dira gai beste pertsona baten ikuspuntua eta nahia ezezteko. Edo pertsona horri aurre egiteko.
Horregatik, esan dezakegu pertsona hauek ez dituztela haien eskubideak eta nahiak defendatzen horretarako beste pertsona bateri aurre egin behar badiote. Eta gizaki hauetan askotan besteengan duten beldurrak, errespetua gainditzen du.
Autore batzuk, komunikazio era hau ez asertiboa bezala definitzen dute. Pertsona hauek ez dutelako komunikazio gaitasun errealik, beste pertsona guztiak bere gainetik daudela uste dutelako. Beraietaz ahazten dira eta ez dira gai besteei ezetz esateaz bere interes profesionalen edo akademikoen aurka baldin badoa ere. Eta komunikazio era hau,agresiboa bezala edozein erlazio motatan sartuz gero, emaitza txarra izango da.
Guraso irakasle erlazioa:
Komunikazio era honetan gurasoari edo irakasleari, besteak esaten duen  guztia ondo irudituko zaio eta ez du inolako parte hartzerik izango bilera horretan. Ondorioz, era oldarkorrean bezala ez du laguntzarik prestatuko bere semeari edo ikasleari buruz hitz egiteko eta ez dute inolako soluziorik aurkituko seme edo ikasle orreri laguntzeko.

3). Esan daiteke hau komunikatzeko era egokia dela.
 Komunikazio era hau erabiltzen duen pertsona aske sentitzen da bere ideiak defendatu eta azaldu ahal izateko eta edozein maila linguistiko eta sozialeko pertsonekin komunika daiteke.
Gainera, besteak errespetatu egiten ditu eta baita bere burua ere, ez modu inhibido edo agresiboan bezala. Eta boterea espresatzen du, hori bai, besteei inposatu gabe egitea lortzen du.
Azkenean , hau dena definitu ahal izateko, esan daiteke komunikazio asertiboa era zuzen, garbi eta kontziente batean gure ideiak espresatzen jakitea dela, besteen ideiak baliogabetu gabe.
Ondorioz, erlazio ona izango da, kordialtasuna eta errespetua direlako komunikazio era honen faktore garrantzitsuenak, eta denok dakigun bezala bi ezaugarri horiek komunikatzeko eta bizitzeko ezinbestekoak dira.
 Guraso irakasle erlazioa:
Dudarik gabe irakasle eta gurasoen arteko erlazio batean komunikazio asertiboa erabili behar dela argi dago, horrela umeari buruz era formal eta errespetagarri batean hitz egin ahal izateko eta azkenean konklusio garbi eta positibo batzuk atera ahal izateko. Gainera era asertiboa erabiliz erlazio hori ona eta garbia izango dela ziurtatuta dago, horrela bilera positibo gehiago segurtatuz.

Amaitzeko esan behar dugu, komunikazio on bat ezinbestekoa dela erabaki apropos eta zuzenak atera ahal izateko, ez irakasle eta gurasoen artean bakarrik, bizitzako atal guztietan.
Bestalde, askotan pertsonak ez gera gai egoera batzuk hobetzeko eta ondorioz lehen aipatutako bi komunikazio era negatiboak (inhibidoa eta agresiboa) erreflexu moduan erabiltzen ditugu, ia era automatiko batean.


Gehiago jakiteko, hona hemen wikipedian gai honi buruz aurkitutako informazioa:

Galdera: Zergatik irakasle?

Ez da galdera hau entzuten dugun lehen aldia, eta galdera honi dagozkion erantzun mota ezberdinak ikusi nahi izan ditugu, beharrezkoa iruditzen baitzaigu ikustea irakasle izateko motibazioari buruz dauden ikuspegi ezberdinak, bai irakasleen eta bai irakasleak ez direnen artean.

1.-Medikuntzako irakaslea izan nahi duen forero batek erantzundakoa:

Batek gustuko duenean egiten duena, bokazioa deituriko sentimendua eta egiten denarekiko sentitzen den maitasuna transmititu nahi die besteei. Berak hori lortzeko, irakatsi nahi du, bere ikasleei hari irakatsi ziotena eta egunero esperientzia eta praktikari esker lortzen duen guztia irakasteko.

2.-Zientzietako eta medikuntzako doktoretza duen irakasle batek:

Jakintza beti izango da gizartearen ondarea eta guztiz ez-morala da ezagutzataz jabetzea eta hauen fluxu historikoa oztopatzea. Haren esanetan, bere burua burutua sentitzen du soilik irakasten duenean.

3.-Haurrak ikasle bezala dituen irakasle batek:

Batek ikasketa batzuk etorkizunean irabaziko duen diruarengatik jarraitzen baditu, bokazio sentimendua galdu egiten da. Ideia hori baino  arrazoi sakonago bategatik erabaki nuen irakasle izatea, meditatzen ondorio batera heldu bait nintzen oraindik mantentzen dudana: Irakasle batek ez du lan egiten ez azkoinekin, ez makinekin, ez adreiluekin, ez pertsona hilekin, baizik eta gizakiekin, munduko garrantzitsuena ikusten dudana.


4.-Majisteritza ikasten ari garen ikasle batzuk:

Lehenik eta behin, umeekiko maitasuna izatea funtsezkoa dela uste dugu irakasle izateko. Ikasketa hauek aukeratzeko arrazoi nagusia hau litzateke; pertsonekin eta bereziki umeekin erlazionatuko garen lan batean aritzea, hauei gure jakintzak, baloreak etab. transmititzeko gogoa izatea eta hauen adimena eta gainerako gaitasunak garatzen laguntzea. Guzti honetarako, haurrak motibatzen lagunduz eta ondorioz, pertsona autonomo, aske eta arrazoitzeko gaitasuna dutenak sortuz.

viernes, 15 de octubre de 2010

Sarrera

Irakasleen funtzioa deritzon gaia aztertzeko, hiru puntu ezberdinetan antolatu dugu
gure lana.
Lehenik, gai nagusi baten gaineko hiru galdera planteatu ditugu eta dagozkien erantzunak eman ditugu, gaiaz dakigula ikus dadin.
Honetaz gain, irakasleen funtzioarekin zerikusia duten lau ekarpen zintzilikatu ditugu, (hauetako bik gai berdintsuaren gaineko ikuspuntu ezberdinak islatzen dituztelarik) hauei buruzko gure gogoeta edo iruzkina eginez eta azkenik lan guztiaren gaineko ideia nagusiak bateratzen dituen mapa kontzeptuala egin dugu.
Kontuan hartuta Irakaskuntza funtzioa ikasgaiaren barruan gure lehen saiakera dela eta oraindik blog hau lantzen hasi besterik ez garela egin, bisitari guztien kritika eta aholkuak ongi etorriak eta baliagarriak izango dira.

jueves, 14 de octubre de 2010

Irakaslearen klaseko eta kanpoko lana (4. ekarpena)

Irakasle bat gehienetan ikasgelan lan egiten ikusiko dugu, baina ze motatako lana egiten du klasetik kanpo dagoenean? Galderari honek gure jakin-mina piztu du.

Hurrengo artikulua, Irunen kokatutako Txingudi haur ikastolan eman digute eta tutoreare ekintza plana-ri buruzkoa da.


Klasetik kanpoko lanak, ia klasean egiten den lanaren ainako garrantzia daukala uste dugu, irakasle batek zeregin asko dituelako umeei klasea emateaz aparte. Adibidez, ebaluazio informeak osatzea, datorren eguneko klaseak antolatzea, gurasoekin bilerak egitea, aholku koadernoa osatzea, etab… Lan horiek egiteari esaten diogu klasetik kanpoko lana egitea .

Gai honetan aztertuz eta sakonduz, artikulu hau aukeratu dugu hezkuntzaren aurrera pauso batzuk azaltzen dituelako programazioaren bidez eta irakasle baten lanaren alor ezberdinak azaltzen dituelako. Irakasle izatea ez delako umeekin bakarrik ondo konpontzeko gai izatea, baita ere ikasleen gurasoekin, beste irakasleekin eta administrazioarekin lan egiteko prest egotea.

Bestalde, nahiz eta irakasleak klase barruko eta kanpoko lana ondo egin, hezkuntzaren munduaren barruan sartzen diren protagonista diren pertsonen laguntza (gurasoak eta ikasleak) behar dute, bere lana aurrera eraman ahal izateko. Adibidez, irakasle batek ezin izango duelako guraso oldarkor batekin bere semeari buruzko bilera emankor bat antolatu.

Esan beharra dago artikulu honetan gure ustez funtsezko hiru ideia aurkitu ditugula.

1 – Antolamendu handia egon behar da eginkizunei begira. Zereginak banakakoak eta taldekoak direlako eta antolaketa on batek protagonisten arteko gatazkak saihestu ditzake. Gainera zeregin horiek oso egokiak iruditzen zaizkigu eskola baten garapena lantzeko.

2 – Irakasleak, gurasoak eta ikasleak batera lan egiten dut eta elkarlan honek,  irakaslearen lana errazagoa egiten du. Horrela, ikaslea gusturago egongo da tutorearekin eta bere progresio akademikoa handiagoa izango da. Hau ikustean gurasoak eskolarekin, semearekin eta semearen tutorearekin pozik egongo dira.

3 – Programa jakin batzuekin, ikasleek haien arteko gatazkak konpontzeko eta erlazioa hobetzeko lan egiten da. Azken finean, programa hauen helburua umeak kulturalki, sozialki, akademikoki eta soziologikoki hobetzea da.


Bukatzeko esan beharra dago, argi daukagula ideia garrantzitsu bat. Hezkuntza denok gara, ez bakarrik irakasleak edo eskolak. Hezkuntza azkenean denon elkarlanaren fruitua da eta denok progresio bat lortu dugu hezkuntza munduan, irakasle, ikasle eta guraso bezala.

Autoritarismo falta (3.ekarpena)

Bigarren ekarpenean aztertu dugun antiautoritarismoaren gaiarekin kontrajarrita, hona hemen beste ikuspegi batetik egun ikusten den arazo larria: autoritarismo falta eta, gainera, joera hau ezagutzen duten ikasleei ezezten zaien laguntza.

Argi daukagu hezkuntzak eboluzio nabarmen eta jasanezin bat izan duela, non muturreko egoera batetik beste batera pasatu garen: lehen maisuek eta gurasoek bazuten autoritate osoa eta eskolara joatea ez zen eztabaidarako gai bat; orain, ordea, autoritate hutsune handi bat dago eskola eta etxe askotan, eta honek oso ondorio txarrak ekarri ditzake.

Gai honi buruz, Emilio Calatayud Pérez-ek (Granada-ko adingabeen epaileak) egindako konferentzia oso interesgarri bat aurkitu dugu Youtube-n:





Emilio Calatayud-ek ondo azaltzen du autoritarismoaren falta nabarmen hori, bai familian, bai eskolan. Honek zerikusia du agian adingabekoei eman zaizkien gehiegizko eskubideekin, horain ezinezkoa baita autoritatea etxean erabiltzea multa bat ordaintzeko beldurrik izan gabe (“Si me tocas te denuncio” esaldiarekin dugu adibide hona), nahiz eta adingabekoek Zigor Kodean agertzen diren artikuluei uko egin.

Gero eta eskola-porrot gehiago aurkezten dira nerabe askoren bizitzetan, eta kausa nabarmen bat autoritate falta hori da. Normalean autoritate honi uko egiten dioten ikasleek ez dute etxean inongo autoritaterik ezagutzen, eta horregatik harreman konstantean egon behar dira eskola eta familia, zentroak jakin behar baitu nolako egoeran dauden ikaslak haien etxeetan eta bertan falta diren baloreak edota edukiak irakastekon eta gainontzeko beharrak asetzeko. Gainera, irakasleek jakin behar dute errespetua barneratzen haien ikasleengan, hasieratik autoritatea errespetatu arazten eta haien onurarako agindutakoa jarraitzen. Horrela, ikasleek errespetuaren eredua jarraituko dute, nahiz eta batzuekin besteekin baino gehiago kostatu eta ikasgelan bortitzkeria alde batera geratuko da.

Bestalde, familiak ere interes handia izan behar du ikasleak eskolan jarraitzen dituen ikasketetan, besteekiko errespetuan eta autoritatearen onarpenarean, eskola-porrota ekiditzeko asmoz, ikaslearen bizitzan eragin handiena izango duen taldea baita.

Hala ere,nahiz eta eskolan eta familian zentratu, E. Calatayud epaileak zalantza oso garrantzitsu bat aipatzen du: Nor arduratzen da gazteen eskolatzeaz hauek, familiak eta eskolak jakin gabe, klasetik kanpo daudenean? Jende askok beste alde batera begiratzen du, ez baitakite noren ardura den eta ez dute beraien ardura izan daitekeenik sentitzen.

Beraz, autoritarismo faltari gehitzen badiogu azken arazo hau, ikasleak jarrera bortitz bat aurkezteaz aparte, eskola-porrot larria agertuko da.

Hona hemen gai honi loturiko hainbat artikulu eta web interesgarriak:

"Ley de autoridad del profesor"-i buruzko eztabaida.
Autoritarismoaren falta dagoenean, irakasleei zuzendutako bortitzkeria agertu daiteke.
Gai berari buruzko informazio gehiago.

miércoles, 13 de octubre de 2010

SUMMERHILL ESKOLA Hezkuntza antiautoritarioa (2.ekarpena)

1921.urtean sortutako barnetegi-eskola dugu Summerhill, zenbaiten ustez, eskola honen eredua homeschooling-aren aurrekaria da.
HIK HASI egitasmoaren webgunean aurkitutako artikulu hau interesgarria iruditu zaigu oso, ohiko pedagogia moldeetatik aldentzen den korronte bat azaltzen duelako eta esperientzia hau ezagutzeak, hezkuntzaren gaineko hausnarketa egitera bultzatu gaituelako. Planteamendu zeharo ezberdina ikusten dugu, bai haurrek eskolan betetzen duten paperean eta bai irakasle edo zentroko langileek betetzen duten funtzioan.

Pedagogia nahiz eskola berrien sorkuntzaren beharra argi dago, izan ere
argi izan behar dugu, mundua aldatzen doan neurrian hezkuntza ere aldatu beharra
dagoela. Betiko eskolaren eredua zaharkitua geratu delakoan gaude, gizartearen aldaketa azkarretara, etengabeko teknologien aurrerapenetara eta abar moldatzeko ezinbestekoa ikusten dugulako bai pedagogien eguneratzea eta bai hezkuntza jasoko duen sujetuaren parte-hartze zuzena ere. Azken finean, bere etorkizuna da jokoan dagoena eta jakintza batzuk bereganatzeaz ez ezik, pertsona aske eta kritikoak garatzea beharrezkoa iruditzen zaigu, hori dela eta, eskola mota hau aztertzea eta ezagutzea egokia iruditu zaigu, beti ere bere alde positibo eta negatiboak azpimarratuz.

Alexander Sutherland Neill, Summerhill eskolaren sortzailea, pedagogia antiautoritarioaren korrontearen eredu garbia dugu.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, kontzeptu honek gure interesa piztu duela, eta nolabait ideia honekin bat gatozela, haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna era askean garatzea eta motibazioa ( egiten denarekin zoriontsu izateko ezin bestekoa) potentziatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, baina aldi berean beharrezkoa ikusten dugu ikastera araziko duen irakaslearen figurak indarra izatea.

Esan beharra dago,gaur egungo eskola kontzeptutik aldentzen den eta praktikara gutxi eraman den arren, pedagogia modernoan oso aztertua izan den eredu honen gaineko gure kezka nagusiak, gizarteratzearekin eta batez ere, ikasgaiak era ezberdinean ematen direla eta, ondorengo ikasketa batzuetara jotzean, haur hauek izan ditzaketen zailtasunekin lotutakoak direla, nahiz eta itxura batean eman diren emaitzak onak izan.


Bukatzeko, urreratze bat izan bada ere, gai honek gure jakinmina piztu duenez eta sakontzeak merezi duenez, hona hemen gaiari buruzko beste esteka batzuk:


-SUMMERHILL eskolaren webgune ofiziala

-SUMMERHILL-i buruzko aurkezpen interesgarri bat.

jueves, 7 de octubre de 2010

Bullying-a (1.ekarpena)

Bullying-ak edozein tratu txar psikologiko,fisiko edo ahozkori deritzo eta eskola adinean dauden ikasleen artean,batez ere nerabeetan (12-13 urte), denbora luze batean errepikatzen da.
Estadistikoki biolentzia mota menperatzailea emozionala da eta gehienbat eskoletako patioan eta geletan ematen da.
Bullying-ak gaur egungo gizartean eta hezkuntzan garrantzi handia duela uste dugu eta irakasle batek bere bizitza profesionalean aurki dezake.

Hurrengo bideoan, aragoiko telebista autonimikoak, bdaragon saioan, Rosa Serrate, hogeita hamar urte baino gehiagoz arazoak dituzten haurrekin lanean diharduen psikologo eta pedagogoari, bullingari buruz eginiko elkarrizketa ikus daiteke.



Fenomeno honen aurrean, irakasle baten eginkizuna zein izan daitekeen aztertzean, konklusio honetara iritis gara:

Irakasleak jakin beharko luke bullying-a jasaten ari den ikasleari behar duen laguntza ematen, hasieratik ikasle guztiei fenomeno honen gaineko informazioa ematen eta berak eman ezin dezakeen laguntza bilatzen egoera hauek saihestu ahal izateko. Errealitatea ordea, badirudi ezberdina dela eta kasu askotan irakasleak dira informazio falta dutenak eta nola jokatu ez dakitenak.
Rosaren esanetan, horrelako kasuak antzemateko, irakasleen zeregina da pasilo, ikasgela eta patioak bigilatzea eta honetan arrazoia du, biktima gehienek isilean sufritzen dutela jakina baita.

Hala ere, jazarpen mota honen zama guztia ezin da irakasleen gain utzi, familia ere argi egon behar da haurraren jokaera ezberdinak ikusteko eta arazoarekin lotzeko eta eskolako eta eskolaz kanpoko organu ezberdinek ere esku hartu behar dute, zuzendaritzak, guraso elkarteek, orientatzaileek eta gai hontan adituek esaterako.
Kasu extremoetan, legeak ere bere lana egin behar duela esatean da.

Bukatzeko, argi geratu zaigun ideia bat azpimarratuko dugu. Bulling-a gizarte osoaren erantzunkizuna da eta hau saihesteko norberak bere esku dagoena egin behar du. Kasu bat antzeman eta ezer egiten ez duena, erasotzaile aktiboa ez bada ere, erasotzaile pasibo bihurtzen da.