Irakasgaiko azken atala den honetan TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA landu ditugu.
Lehenik eta behin, tutoretza plana egiteko orientabideen eta tutoretza planaren eraketaren informazio eta datu esanguratsuenak eskema moduan antolatu ditugu, gero, tutoretza hipotetiko batzuen zerrenda egin dugu eta hauetako bat garatu dugu.
Azken atal honetako azpiatal bakoitza baloratzeko errubrika batzuk egin ditugu eta azkenik, beste errubrika bat egin dugu gure lana baloratzeko eta honi nota jartzeko.
viernes, 17 de diciembre de 2010
AUTOEBALUAKETA
Hizki lodiz dagoenak ebaluaketaren nota determinatzen du: 7.5
BIKAIN 10 | OSO ONGI 7.5 | NAHIKO 5 | GUTXIEGI 0 | |
ESKATUTAKOA EGINA DAGO | Dena egina dago eta gainera gahigarrekin. | Eskatutakoa egina dago | Garrantzi gutxiko zerbait falta da | Gehiena egin gabe dago. |
LANAREN SAKONERA | Edukiak landuta daude eta informazio gehigarri interesgarria dago. | Edukiak landuta daude. | Edukietan eskatzen dena egina dago baina sakonera falta zaio. | Egindakoa ez da bat ere interesgarria. |
AURKEZPENA | Txukun aurkeztuta dago, antolatuta eta gehigarri egoki askorekin, argazkiak, eskemak, grafikoak, bideoak… | Txukun aurkeztuta dago, antolatuta eta gehigarri batzuekin, argazkiak, eskemak, grafikoak, bideoak… | Informazioa antolatua dago. | Informazioa ez dago antolatua eta oso pobre dago. |
TUTORETZAREN ERRUBRIKA
Hizki lodiz dagoena da tutoretzaren ebaluaketako nota determinatzen duena: 8.75
| BIKAIN 10 | OSO ONGI 7.5 | NAHIKO 5 | GUTXIEGI 0 |
KASUAREN ULERGARRITASUNA | Argi ulertzen da. | Daturen bat edo beste faltan. | Ulertzeko esfortzua egin behar da. | Ez da ezer ulertzen. |
PARTEIDEEN JARRERA | Hitz egiteko gogoz, bata bestearekiko errespetuz eta arazoari konponbidea aurkitzeko akordioetara helduz. | Hitz egiteko gogoz baina elkar ulertzea kostata. | Bata besteari entzunez baina bakoitza berea defendatzen.. | Bakoitza berea defendatzen besteek esandakoa aintzat hartu gabe. |
ARAZOAREN KONPONKETA | Guztiz konponduta geratu da. | Konponbiderako klabeak ezarri dira. | Konponbiderako klaberen bat ezarri da baina gauza batzuk airean geratu dira. | Arazoak bere horretan jarraitzen du. |
ETORKIZUNERAKO JARRERA | Elkarlanean jarraituko da | Guztiok, baina bakoitza bere aldetik konpontzen saiatuko da. | Norbaitek konpontzeko ahalegina egingo du. | Inork ez du aurrerantzean konponbidea bilatuko. |
jueves, 16 de diciembre de 2010
TUTORETZA
1-ARAZOAREN DESKRIBAPENA:
Xabier 8 urteko mutiko bat da, bere gurasoak orain dela lau urte banandu ziren. Orain amarekin, honen senarrar berriarekin eta bere alabarekin bizi da, baina amak, lanagatik, ez du denbora gehiegi ematen berekin eta amaren mutil lagunak ez die bi umeei pareko tratua ematen.
Azkenaldian Xabier oso astoratuta dabil eskolan, denbora guztian atentzioa deitu nahian dabil, oihuka, zarata ateratzen, gaizki erantzuten etab. Beti harrotuta ibiltzen da, beste umeekin arazoak izaten ditu eta honek bere garapena eta bere klasekideena oztopatzen du. Irakasleok ere ez dakigu zer egin egoera honen aurrean.
Arazoaren funtsa gurasoengatik duen atentzio faltan dagoela sumatzen dut eta gatazka hau errotik konpondu behar delakoan tutoretza bat antolatzea erabaki dut.
2-HELBURUAK
2.1-Xabierren egoera hobetzea
2.2-Xabierren “gurasoei” haurraren jarrera ezkorrean eragin zuzena dutela jakin araztea.
2.3-Xabierren jarrera hobetzea.
3-PARTEARTZAILEAK
3.1-Irakaslea
3.2-Ama
3.3-Aita ordea
3.4- Xabier ( Hasieran zalantza izan dut sartu ala ez, oraindik oso gaztea baita gurasoen arazoak ulertzeko, baina pentsatu dut beharrezkoa dela ulertzen hastea eta sentitzen duena argi ikustea, azken finean, guztion ahaleginez konpondu beharko baita arazoa.)
4-TUTORETZAREN DINAMIKA
4.1-Irakasle gelan elkartu gara.
4.2-Xabierrek klasean duen jarrera eta nire susmoa azaldu ditut.
4.3-Gurasoak eztabaidan hasi dira, eta mesedez eskatu diet lasaitzeko, arazoa larrikien pairatzen duena zein den gogoraraziz.
4.4-Azkenean gurasoek lasaiago hitz egin eta beraien erru partea aitortu dute.
4.5-Haurrak bere sentimenduak plazaratu ditu.
4.6-Guztion artean akordio batetara heldu gara eta bakoitzak bere erantzunkizunak hartu ditu, arazoa gure artean konpontzeko gai ez bagara eta aurrerapausuak ikusten ez baditugu, hurrengoan adituengana joko dugula akordatu dugu, gizarte langileengana eta psikologoarengana hain zuzen.
4.6.1-Aitak etxeko bi umeei pareko tratamendua ematen saiatzeko konpromezua hartu du.
4.6.2-Amak etxeko egoera hobetuko dela eta umeari arreta gehiago eskainiko diola zin egin du .
4.6.3-Biek semearentzat onena bermatzekotan elkar ulertzen eta akordioak lortzen saiatuko direla zin egin dute.
4.6.4-Xabierrek hobeto portatzeko eta ikaskideak errespetatzeko konpromezua hartu du arazoak dituenean guraso zein irakasleekin hitz egingo duelarik.
4.6.5-Nik prozesu hau gertutik jarraitzeko konpromezua hartu dut eta beharrezko ikusten dudanean tutoretzak deituko ditudala esan dut. Honetaz gain gurasoei ere jakinarazi diet edozein gauzatarako nigana jo dezaketela eta ahal dudan moduan laguntzeko prest nagoela.

Egoera ezberdinen errubrika.
Egoera ezberdinen asmakizuna. | ||||
Bikain | Oso Ongi | Nahiko | Gutxi | |
Egoera kopurua | 20 edo gehiago. | 15-19 | 10-14 | 10 baino gutxiago edo ez egina. |
Helburuen eta parte-hartzaileen lotura | Ongi daude lotuta. | Gehienak dute zentzua. | Gutxi batzuk dute lotura. | Ez dute inongo loturarik. |
Formatoa | Txukuna, egoerak eta bakoitzaren parte-hartzaileak ondo azalduta. | Txukuna eta egoera eta hauen parte-hartzaileak modu sinplean azalduta. | Egoerak edo helburuak alde batetik eta parte-hartzaileak bestetik eginda. | Egin gabe. |
Errubrikari jarraituz uste dugun nota: 9.2
Egoera ezberdinen asmakizuna.
Egoera eta toki desberdinetan sortu daitezkeen tutoretzak.
1. Notak erreklamatzeko: Irakasle, guraso eta ikaslearen artean sortu daitekeen egoera da. Eta ikaslearen kexaren ondorio zuzena da. Bere ustez, irakaslea notak txarto baloratuta ipiñi dizkiolako.
2. Ikasle batek bullyinga jasaten duelako: Irakasle eta gurasoen artean gerta daitekeen tutoretza da. Non irakasleak bere ikaslearen situazioa ikusita, kezkatu egiten da eta gurasoei gaiari buruz aztertzera bultzatzen ditu berarekin batera. Arazo konpontzeko irteerak pentsatuz ikaslea gehiago ez sufritzeko.
3. Klasean jarrera desegokia izateagatik (ikaskideei edota irakasleei errespetu falta): Zuzendaria, gurasoak eta ikaslea izango dira tutoretza honen partaideak. Eta ikaslearen errespetu faltak aztertuko dira, haien larritasuna faktore determinante bat izanez ikasleak eskolan izango duen egoeran.
4. Batxilergoko modalitateaz aldatzeko (Zientzietatik letretara,adibidez): Irakaslearen, orientatzailearen eta ikaslearen arteko tutoretza izango da. Hemen, ikasleak bere proposamena irakasleari eta orientatzaileari aurkeztuko die eta hauek erabaki zuzena edo txarra den azalduko diote abantailak eta desabantailak aztertuta.
5. Azterketa baterako zalantzak argitzeko: Ikasle multzo bat irakasleari azterketari buruz galdetzera joaten direnean gertatzen den egoera da. Hemen irakasleak, posible den neurrian azterketari buruz duten zalantzak argituko die.
6. Eskolatik kanpo ematen diren arazo pertsonalak konpontzeko edo argitzeko: Zuzendariaren, ikaslearen eta psikologoaren arteko tutoretza sortu daiteke gai honi dagokionez. Ikaslearen situazio eskolaren kanpoan aztertzeko eta konpontzeko. Horrela aldi berean, arlo akademikoan progresatuz.
7. Ikastetxeko leiho bat apurtzeagatik: Zuzendariaren, ikaslearen eta mantenimendu arduradunaren arteko tutoretza izango da. Zuzendariak eskolaren diru-sarrerak kontrolatzen dituelako eta baita ere ikasleen egoera bere ardura da eta mantemindu arduraduna lehio hori konpondu beharko duen pertsona delako. Gainera, gero denuntzia jartzea ere erabaki dezake.
8. Ikasle batek ikastetxean erretzen duelako: Irakaslea, gurasoak eta ikaslea. Horrela gurasoak bere semearen egoerataz abisatuta daude. Eta hortik aurrera egin behar dutena bere semearen bidea aldatzeko haien ardura da.
9. Ikasle batek dislexia pairatzen duelako: Zuzendariaren, irakaslearen, ikaslearen eta gurasoen artean garatuko den tutoretza da. Horrela, gurasoei egoera erakutsiz eta ikasleari ere, baita bere larritasuna zer nolakoa den aztertzeko eta arazoari irteerak bilatzeko. Hauek, tratamendu mediko bat, klase partikularrak edo eskola aldaketa izan daitezke.
10. Klase-orduetan ikastetxetik kanpo egoteagatik: Eskolatik alde egin duen ikasle taldea, zuzendaria eta irakaslea dira egoera honen partaideak. Tutoretza honetan autoritate duten bi partaideak ikasleei egin duten ekintzaren larritasunataz arduratzea saiatuko dira, eta honek eskolarengan izan zezakeen ondorio txarrak azalduko diete. Ondoren, expediente bat irekiz.
11. Irakasle bat erasotzeagatik (bai ahoz, bai fisikoki): Zuzendaria, orientatzailea, irakaslea, ikaslea eta gurasoak egongo ziren tutoretza honetan. Gainera, gure ustez horrelako egoera baten aurrean zuzendaria eta irakasleak ikasle eta guraso guztiei horrelako egoerak konpontzeko, zer nolako gauzak egin behar duten erakutsi diezaiokete.
12. Jarrera sexistak edo homofoboak ikasle edo irakasle baten kontra aurkezteagatik: Beste ikasle batekin gertatzeko kasuan, tutoria ikasle honekin, infraktzailearekin eta irakaslearekin egingo zen. Bere helburua, arazoa konpontzea izanez eta berriz gerta ez dadin ikasle horren portaera aldatzeko ez dituen balio kultural batzuk ematen.
13. Ikasle batek etorkizunean jarraituko dituen ikasketak argi ez dituelako edo zalantzan dagoenez, ikasketa horiei buruz informatzeko: Ikaslea eta orientatzailea dira tutoria honen partaideak. Eta helburua orientatzaileak ikasle honen gustuak aztertzea izango zen, horrela tutoretza bukaeran erabaki zuzen bat bien artean hartu ahal izateko.
14. Ikasle batek kurtsoz errepikatuko duelako: Irakaslearen, ikaslearen eta gurasoen arteko tutoretza izango zen. Eta hemen irakaslea gurasoei eta ikasleari haien semearen egoera akademikoa aurkeztuko zien eta ondoren errepikatzearen zergatiak. Eta hori entzun ondoren, gurasoak semea eskolan jarraitzea edo ez erabakiko zuten.
15. Selektibitatea prestatzeko klasean emandako baino ariketa gehiago eskatzeko: Ikasle interesatuen artean eta materia ematen duen irakaslearen arteko tutoretza da, horrela selektibitatearen kontuarekin lotutako ariketa gehiago bidali ahal izateko, klase "partikular" batzuen bidez, irakasleak laguntza hori prestatu nahi badu. .
16. Haur baten portaera txarragatik eta beti atentzioa deitu nahi izateagatik: Haur batek denbora guztian atentzioa deitzeko denetarik egiten du, zarata atera borrokatu... Baliteke haurrak etxean atentzio falta izatea eta horregatik gurasoak, irakaslea eta haurra elkartuko dira.1. Notak erreklamatzeko: Irakasle, guraso eta ikaslearen artean sortu daitekeen egoera da. Eta ikaslearen kexaren ondorio zuzena da. Bere ustez, irakaslea notak txarto baloratuta ipiñi dizkiolako.
2. Ikasle batek bullyinga jasaten duelako: Irakasle eta gurasoen artean gerta daitekeen tutoretza da. Non irakasleak bere ikaslearen situazioa ikusita, kezkatu egiten da eta gurasoei gaiari buruz aztertzera bultzatzen ditu berarekin batera. Arazo konpontzeko irteerak pentsatuz ikaslea gehiago ez sufritzeko.
3. Klasean jarrera desegokia izateagatik (ikaskideei edota irakasleei errespetu falta): Zuzendaria, gurasoak eta ikaslea izango dira tutoretza honen partaideak. Eta ikaslearen errespetu faltak aztertuko dira, haien larritasuna faktore determinante bat izanez ikasleak eskolan izango duen egoeran.
4. Batxilergoko modalitateaz aldatzeko (Zientzietatik letretara,adibidez): Irakaslearen, orientatzailearen eta ikaslearen arteko tutoretza izango da. Hemen, ikasleak bere proposamena irakasleari eta orientatzaileari aurkeztuko die eta hauek erabaki zuzena edo txarra den azalduko diote abantailak eta desabantailak aztertuta.
5. Azterketa baterako zalantzak argitzeko: Ikasle multzo bat irakasleari azterketari buruz galdetzera joaten direnean gertatzen den egoera da. Hemen irakasleak, posible den neurrian azterketari buruz duten zalantzak argituko die.
6. Eskolatik kanpo ematen diren arazo pertsonalak konpontzeko edo argitzeko: Zuzendariaren, ikaslearen eta psikologoaren arteko tutoretza sortu daiteke gai honi dagokionez. Ikaslearen situazio eskolaren kanpoan aztertzeko eta konpontzeko. Horrela aldi berean, arlo akademikoan progresatuz.
7. Ikastetxeko leiho bat apurtzeagatik: Zuzendariaren, ikaslearen eta mantenimendu arduradunaren arteko tutoretza izango da. Zuzendariak eskolaren diru-sarrerak kontrolatzen dituelako eta baita ere ikasleen egoera bere ardura da eta mantemindu arduraduna lehio hori konpondu beharko duen pertsona delako. Gainera, gero denuntzia jartzea ere erabaki dezake.
8. Ikasle batek ikastetxean erretzen duelako: Irakaslea, gurasoak eta ikaslea. Horrela gurasoak bere semearen egoerataz abisatuta daude. Eta hortik aurrera egin behar dutena bere semearen bidea aldatzeko haien ardura da.
9. Ikasle batek dislexia pairatzen duelako: Zuzendariaren, irakaslearen, ikaslearen eta gurasoen artean garatuko den tutoretza da. Horrela, gurasoei egoera erakutsiz eta ikasleari ere, baita bere larritasuna zer nolakoa den aztertzeko eta arazoari irteerak bilatzeko. Hauek, tratamendu mediko bat, klase partikularrak edo eskola aldaketa izan daitezke.
10. Klase-orduetan ikastetxetik kanpo egoteagatik: Eskolatik alde egin duen ikasle taldea, zuzendaria eta irakaslea dira egoera honen partaideak. Tutoretza honetan autoritate duten bi partaideak ikasleei egin duten ekintzaren larritasunataz arduratzea saiatuko dira, eta honek eskolarengan izan zezakeen ondorio txarrak azalduko diete. Ondoren, expediente bat irekiz.
11. Irakasle bat erasotzeagatik (bai ahoz, bai fisikoki): Zuzendaria, orientatzailea, irakaslea, ikaslea eta gurasoak egongo ziren tutoretza honetan. Gainera, gure ustez horrelako egoera baten aurrean zuzendaria eta irakasleak ikasle eta guraso guztiei horrelako egoerak konpontzeko, zer nolako gauzak egin behar duten erakutsi diezaiokete.
12. Jarrera sexistak edo homofoboak ikasle edo irakasle baten kontra aurkezteagatik: Beste ikasle batekin gertatzeko kasuan, tutoria ikasle honekin, infraktzailearekin eta irakaslearekin egingo zen. Bere helburua, arazoa konpontzea izanez eta berriz gerta ez dadin ikasle horren portaera aldatzeko ez dituen balio kultural batzuk ematen.
13. Ikasle batek etorkizunean jarraituko dituen ikasketak argi ez dituelako edo zalantzan dagoenez, ikasketa horiei buruz informatzeko: Ikaslea eta orientatzailea dira tutoria honen partaideak. Eta helburua orientatzaileak ikasle honen gustuak aztertzea izango zen, horrela tutoretza bukaeran erabaki zuzen bat bien artean hartu ahal izateko.
14. Ikasle batek kurtsoz errepikatuko duelako: Irakaslearen, ikaslearen eta gurasoen arteko tutoretza izango zen. Eta hemen irakaslea gurasoei eta ikasleari haien semearen egoera akademikoa aurkeztuko zien eta ondoren errepikatzearen zergatiak. Eta hori entzun ondoren, gurasoak semea eskolan jarraitzea edo ez erabakiko zuten.
15. Selektibitatea prestatzeko klasean emandako baino ariketa gehiago eskatzeko: Ikasle interesatuen artean eta materia ematen duen irakaslearen arteko tutoretza da, horrela selektibitatearen kontuarekin lotutako ariketa gehiago bidali ahal izateko, klase "partikular" batzuen bidez, irakasleak laguntza hori prestatu nahi badu. .
17.Haur bat goizean goizetik ahul ikusteagatik: Irakasleak ikusten badu haurra ahul dagoela eta gosaltzen ez duenaren susmoa badu, irakaslea eta gurasoak egongo liratezkeen tutoretza planteatu lezake.
18. Ikasle batek idatzizko lan oso on bat egin eta aldizkari batek publikatu nahi izatea:
Tutoretza honetan tutoreak, idaqtzia dagokion irakasgaiaren irakasleak eta ikasleak hartuko lukete parte.
19. Ikasturte erdian heldu den ikasle batek adaptatzeko zailtasunak dituelako: Haurrak adaptatzeko zein zailtasun dituen ikusteko eta gurasoei honetaz jakinarazteko. Irakasleak, haurrak eta gurasoek hartuko lukete parte.
20. Ikaslea kirol talde batean dabilelako eta ikasketak alde batera utziak dituelako: Baliteke ikasle bat oso ona izatea kirol batetan eta puntako talde batean jokatzen hastea ikasteko denbora gutxituz. Irakasleak tutoretza bat antolatu dezake ikasle eta gurasoekin batera kirola eta ikasketak aurrera eraman ahal izateko eta alternatibak bilatzeko.
miércoles, 1 de diciembre de 2010
Tutoretza eta Orientazioa.
Hona hemen tutoretza plana garatzeko orientabideei eta eraketari buruzko dokumentuen bi eskema multimediak (Mindomoak), biak argi gera daitezen, eta hauek ebaluatzeko erabilgarria izango zaigun errubrika:
-Tutoretzaren eraketa.
-Tutoretza plana aurrera eramateko orientabideak.
Nota: 8.75
ª Kokapenarekin bat egin: Kokatua dagoen laukiaren izenburuarekin harremana izatea (adibidez, laukiak “Irakasleak” izenburua badu, irakasle baten irudia agertzea).
-Tutoretzaren eraketa.
-Tutoretza plana aurrera eramateko orientabideak.
Nota: 8.75
Eskema multimedia. | |||||
Bikain | Oso Ongi | Nahiko | Gutxi | ||
Bitarte grafikoak. | Hainbat irudi edo ikurrak eta bat datozte kokapenarekinª. | Irudi gutxi, ikur nahikoak eta kokapena zentzua du. | Irudi eta ikur gutxi (edo irudirik ez) baina ongi kokatuta. | Irudirik eta ikurrik ez edo, egotekotan, zentzutik gabe eta jarrita jartzeagatik. | |
Agertzen den informazioa. | Kantitatea. | Esaldi motzak. | Esaldi luzeak. | Esaldi oso motzak. | Testuan dagoen bezala jarrita, esaldi oso luzeak. |
Kalitatea. * | Ulergarria eta bat egin irudiekin. | Ulergarria. | Ulergarria soilik irudiekin batera. | Ulergarria, baina testuan bezala kopiatuta. | |
Eskemaren logika. º | -Laukien izenburuak gai nagusiak dira. -Azpi-gai guztiak ongi lotuta gai nagusiarekin eta haien artean lotura agertu. | -Laukien izenburuak gai nagusiak dira. -Azpi-gai batzuk soilik lotura gai nagusiarekin. | -Laukien izenburuak ez dira gai nagusia baina lotura du azpi-gaiekin. | -Ideiak ez daude ez gai nagusiekin loturik, ez haien artean loturik. |
ª Kokapenarekin bat egin: Kokatua dagoen laukiaren izenburuarekin harremana izatea (adibidez, laukiak “Irakasleak” izenburua badu, irakasle baten irudia agertzea).
* Ea agertzen den informazioa ulergarria den edo ez, ...
º Ea aurkeztutako gaiak bat datozen eta ondo lotuta daude gai nagusiarekin eta berdin azpi-gaiekin.
viernes, 26 de noviembre de 2010
SARRERA
Lan modularra egiteko planteatu zaigun kasuan, laburbilduz, hurrengo egoera hau azaltzen da. Ikastetxe misto batean, bereizitako hezkuntzan errendimendu akademikoa handiagoa dela dioen prentsako idatzi batek, eredu berri hau planteatzea ekarri du. Proposamen berri hau aztertzerako, gure iritzia eratzeko, zuzendaritza taldeak, irakasleek, haurren gurasoek eta haurrek duten erantzunkisuna ikusterako eta kasuan eragina izan dezaketen beste faktore batzuk aztertzerako orduan, azaldu zaizkigun zalantzak argitzeko galdera batzuk planteatu eta erantzun ditugu. Honetaz gain, bai guri bai klasekideei baliagarri izango zaizkigun informazioa ere ekarri dugu gure blogera eta azkenik Arartekoren gomendioak aztertu dugu. Guzti hau mapa kontzeptualean antolatuta dago.
jueves, 25 de noviembre de 2010
Arartekok emandako elkarbizitza gomendioak (2006).
Arartekoren txosten berezi batek, “Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan” izena hartzen duenak, beste hainbat gauzen artean, elkarbizitzarako eta gatazkak ekiditzeko hainbat gomendio aurkezten ditu hezkuntza sistema osoarentzat, baita eskolako parte ez diren baina horretan eragina duten beste gizarte eragileentzat ere.
Hona hemen gomendio hauen iruzkina:
Hezkuntza Administrazioari
-Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan.
Ikastetxeek ez dute neurri batean ezagutzen hezkuntza Admnisitrazioak sustatutako planak (bizikidetza hobetzeko) edo, ezagutzekotan, ez dute horietan parte hartzen.
Horrela izanda, gomendatzen da planen horien existentzia jakinaraztea eta horietan parte hartzea bultzatzea ikastetxeei.
-Bizikidetza planak garatzeko laguntza eman material zehatzen bidez.
Baliabideak, aholkularitza, orientabideak eta zenbait irakasleen prestakuntza hobetu behar dira, zeinetaz Hezkidetza programaren arduraduna arduratzen den.
-Bazterkeria ekiditu, heterogeneotasunaren alde egin eta baliabide bereziak eskeini arazoak pilatzen dituen ikastetxeari.
Hor non bizikidetzaren kudeaketa bereziki zaila den, normalean “eskolako ghettoak” bezala ezagututako egoera gatazkatsuak ekiditu behar ditu Administrazioak eta arreta handia izan behar du hauetan, baliabide bereziak eskeintzearekin batera.
-Egungo esparru arautzailea berrikusi eta osatzea.
Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruz dagoen Dekretua aldaraztea, hamarkada bat baino gehiagoko esperientziak erakutsi baitu dekretu horrek ez duela balio egungo arazo askori erantzun egokia eta azkarra emateko.
-Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea.
Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. hau da, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko bideak aurkezten ditu.
Ikastetxeen antolakuntzari eta lehentasunari
-Bizikidetza hobetu eta tratu txarrak ekiditea.
Ikastetxe ororen lehentasuneko helburua izan behar du, hemengo giroa hobetzeko ezinbesteko faktoreetako bat da, ikastetxe bakoitzak ahalmen sozial, emozional eta moralei garrantzia ematea eta lehentasunen artean kokatzea garrantzitsuena izanik.
-Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.
Gatazkak bideratzeko ikasleen inplikazioa garrantzi handia du, oro har, gatazkak gutxitzea ekartzen baitu, baita erantzunkizun gehiago hartzea ere. Gainera, bizikidetzako gatazkak konpontzen ikasteko aukera eskaintzen du, praktikoki konponduz.
-Banakako tutoretzak.
Hauen praktika zabaldu beharra dago ikastetxe guztietara, eta horretarako beharrezkoa da administrazioak behar diren baliabideak eskaintzea: orientazioak, denbora aurreikuspenak eta ordu kontaketa, tutoreen prestakuntza, etab.
-Taldekako tutoretzak.
Gizarte trebetasunak lantzeko eta emozioak kudeatzeko sistematikoki antolatzen dira, hainbat motatako jarduerak eginez, beti programazio edo aurretiko plan baten ondotik ez datoztenak.
-Talde-geletan antolaketa bat ahalbidetu.
Antolaketa honi esker talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzen da, tutoretzen egonkortasunarekin batera, edo gutxienez ikastetxean jarraitzen duten irakasleek talde-gela berdineko tutore gisa jarraitzeko aukera izan dezatela.
-Ikastetxe kanpoko jarduerak ikustatu.
Ikastetxeko denbora eta esparru guztiak hezkuntzako denbora eta esparrutzat hartu behar dira, eta beraz, xede horretarako aprobetxatu; hau da, jantokian, autobusetan eta jolasaldietan hezkuntza irizpideak ezarri behar dira.
-Bizikidetza batzordeak sortu.
Hau da, sektore guztiek bizikidetza-planean esku-hartzea bilatzea, ikastetxeko giroa hobetze aldera.
-Bizikidetza curriculumean txertatu.
Curriculumean ezberdina denarenganako errespetuaren balorea, tolerantzia, erantzukizuna, eskuzabaltasuna, justizia edo pertsonen eta inguruaren gaineko ardura ezinbesteko elementu dira bizikidetzarako, eta zentzu horretan, curriculumeko eremu guztiak aprobetxatu egin behar dira.
-Bizikidetza arauak egitea.
Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzeko, arau horiek ikasleen, irakasleen eta familiaren artean onartu eta ezarri behar dira.
-Ikastetxeetako diziplina eza.
Arazo larriena izanik, eskolan oinarrizko arauak argi eta garbi ezarri behar dira, eta ikasteko eskubidea bermatu behar da.
-Ikastetxe-familia lankidetzari lehentasunezko arreta ematea.
Antzeman ahal izan diren arazo asko gainditu nahi badira, beharrezkoa da ikastetxeek familiei ematen dieten informazioa ahalik eta gehien zaintzea, eta haiei zuzenduriko prestakuntzako jarduerak sustatzea.
Ikastetxeko indarkeria egoeratan esku hartzeko gomendioak
-Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea.
-Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea.
-Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean “tolerantzia ez” mezu garbia helaraziz.
-Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.
-Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea.
-Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta orientatzea.
Beste agente sozial batzuei
-Judizializazioaren inguruan.
Auzitara jo aurretik alternatiba guztiak agortu behar dira. Epaitegien esku dauden kasuen inguruko jarraipena egin behar da. Ikasleen babesa bermatu behar da.
-Hedabideen tratamendua.
Adingabeen eskubideak babestu behar dira.
-Elkarlana bultzatu.
Ikastetxeetatik kanpo lanean ari diren bestelako eragileekin lan komuna egin behar da; alegia, hezitzaileekin, gizarte laguntzaileekin...
HEZKUNTZA EZBERDINDUAREN IKUSPEGIA.(3.ekarpena)
Majisteritzako ikasleak hainbeste kezkatzen gaituen moduluko lan honen gaiaren inguruan gehiago jakiteko nahian, hona ekarri ditugu hezkidetzari buruz dauden ikuspegi ezberdinak, guztiak aztertzeko beharra baitugu kontzeptu hau ulertzeko eta gizartearentzat suposatzen duenaz jabetzeko.
Beraz, hona hemen Tajamar ikastegiaren zuzendariari egindako galdetegi laburra, baina eskola honek hezkidetzari buruz duen ikuspegia aztertzeko informazio nahikoa duena.
Badakigu zer suposatzen duen hezkidetzaren alde egoteak eta sozialki zer suposatzen duen honen ikuspuntutik, baina, badakigu kontrako aldeko ikuspegia?
Horixe bera azaltzen du Tajamar-eko zuzendariak, zeinen ikastegia hezkidetzaren kontra egiten duen, baina ez ditu “hezkuntza metodo ona” eta “hezkuntza metodo txarra”bezalako etiketarik jartzen, gutxi gertatzen dena gaur egun, emakumearen diskriminazioa burutik bueltan baitugu konstanteki gai hauek aipatzean.
Baliteke hezkidetzak sexismoa eta- alde batera uzteko probabilitate handiak izatea, baina, galdetegian aipatzen denez, ez dago demostraturik halakorik gertatzen dela edo eskola misto batean hezitutako ikasleek nota hobeak lortzen dituztela. Honi buelta eman behar diogu eta alderantziz gertatzen dela nabaritu: neskek eta mutilek bananduta egotean notak hobeak dituzte, eta galdetegian aipatzen denez, zenbait mutiletan ematen diren jarrera sexisten zergaiti bat hezkidetza da.
Esan beharra dago, beraz, nahikoa dela norberak informatzea gai baten aspektu guztiak (edo gehienak) jakiteko, eta ondorioz, ondo ulertzeko ager daitezkeen jarrerak. Gai honen kasuan, esaterako, nahikoa izan dugu interneten bilatzen konturatzeko oraindik hezkidetza ez dela guztiz ezarri hainbat arrazoiengatik, haien artean, aztertu dugun metodoak emaitza akademiko onak ematen dituelako eta ez du emakumeen diskriminazioa bultzatzen.
Azkenik, ondoriozta dezakegu, bai hezkidetza, bai hezkidetza aplikatzen ez duten eskolak funtzionamenduan daudela, eta haurraren arabera metodo bat edo bestea erabili beharko litzatekeela, guztiak ez baitira berdinak eta guztiak behar ezberdinak dituztelako.
Orduan, zergatik gehienetan ez dira kontuan hartzen haurraren beharrak? Batez ere hezkidetzaren alde eta bai hezkidetzaren kontra dauden gurasoei zuzendutako galdera honekin bukatzen dugu, hauek pentsatu dezaten eta bere buruari galdetu diezaioten ea guztia beltza edo zuria den.
MOTRIZITATE DIFERENTZIAK JOLASEAN (2. Ekarpena)
Dakigunez , txikitan eskolan ematen dugun denbora entsegu bat da gure jokabidea, portamendua eta jokaera konfiguratzeko, hau da, generoa konfiguratu ahal izateko.
Gure ustez garrantzi handiko gai bat da. Eskolan txikiak garenetik irakastea, helduak izatean sozietatean ondo moldatu eta bizi ahal izateko beharrezkoak izango ditugun portamendu, jokabide eta jokaera horiek funtsezkoa direlako, horrela, gure genero identitatea txikitatik ezagutzeko.
Horregatik gai honi buruz dokumentatu gara eta ekarpena hain interesgarria iruditu zaigun gaia azaltzeko aprobetxatzea erabaki dugu.
Lehen aipatutako identifikazio prozesu horretan, mutilak eta neskak genero estereotipoei buruzko duten ezagutzak garatzen dituzte. Eta haien generoa, sozietatean ondo moldatzeko izan behar dituen portaerak, jokabideak eta jokaerak barneratzen hasten dira.
Goian aipatutako prozesua, eskolan haur txikiekin aurrera eramateko garrantzi handia dauka jolasaren atala. Jolasaren bidez, umeen artean interakzionatzen eta komunikatzen ikasten dutelako eta bi genero estereotipo nagusiak ( gizonezkoa eta emakumezkoa ) jokoaren bidez bereizten hasten direlako.
Esan behar da, ikasketa asko egin direla eskolako patioetan ikasleen portamendua analizatzeko. Eta horien emaitza errepikatuena, hau da: Jolasaren bidez sozietate korapilatsu honen atal guztiak antolatzera ikasten dugula eta sozietate horretatik garrantzitsuena ikasten dugu, emakumeak eta gizonak betebehar desberdinak dituztela sozietatearen barruan. Orduan, umeak ikasketa horiek jolasean aplikatzean, genero estereotipoak sortzen dira.
Eta lehen azaldutako dena laburbiltzeko, bideo bat ipiniko dugu. Non, ikus daiteke nola patioan mutilak futbolean jolasten duten eta aldi berean neskak, parkeko txirristran eta etxean aritzen dira.
Aipatu behar da, lehen azaldutako portaera, jokabide eta jokaera horien konfigurazioa ez dela bakarrik sozietate eskemaren eraginez sortzen. Zerikusi handia dauka baita ere, mutilen eta nesken arteko diferentzia sozio - emozionalekin. Adibidez, mutilak oso inpulsiboak dira eta pentsatu gabe egiten dituzte gauzak. Aldiz neskak, askoz ere lasaiagoak dira eta gauzak egin baino lehen ondorioak aztertzen dituzte.
Konklusio bezala esan behar da, gure ustez hezkidetza oso aproposa dela txikitatik gure identitate pertsonala garatu ahal izateko. Beti gure kontrako identitatea izango duen pertsona bat ondoan izango dugulako eta hori laguntza handia iruditzen zaigu pertsonaren garapenarentzat eta sozietatearenarentzat. Modu honetan hezatutako haurrak heldutasunera iristerakoan bizitako esperientzia izugarri izango dituelako beste generoarekin. Ondorioz jokaera eta portaera txukun eta leialak ikasiak izango ditugu sozietatean berdintasuna ezarri ahal izateko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)