1-ARAZOAREN DESKRIBAPENA:
Xabier 8 urteko mutiko bat da, bere gurasoak orain dela lau urte banandu ziren. Orain amarekin, honen senarrar berriarekin eta bere alabarekin bizi da, baina amak, lanagatik, ez du denbora gehiegi ematen berekin eta amaren mutil lagunak ez die bi umeei pareko tratua ematen.
Azkenaldian Xabier oso astoratuta dabil eskolan, denbora guztian atentzioa deitu nahian dabil, oihuka, zarata ateratzen, gaizki erantzuten etab. Beti harrotuta ibiltzen da, beste umeekin arazoak izaten ditu eta honek bere garapena eta bere klasekideena oztopatzen du. Irakasleok ere ez dakigu zer egin egoera honen aurrean.
Arazoaren funtsa gurasoengatik duen atentzio faltan dagoela sumatzen dut eta gatazka hau errotik konpondu behar delakoan tutoretza bat antolatzea erabaki dut.
2-HELBURUAK
2.1-Xabierren egoera hobetzea
2.2-Xabierren “gurasoei” haurraren jarrera ezkorrean eragin zuzena dutela jakin araztea.
2.3-Xabierren jarrera hobetzea.
3-PARTEARTZAILEAK
3.1-Irakaslea
3.2-Ama
3.3-Aita ordea
3.4- Xabier ( Hasieran zalantza izan dut sartu ala ez, oraindik oso gaztea baita gurasoen arazoak ulertzeko, baina pentsatu dut beharrezkoa dela ulertzen hastea eta sentitzen duena argi ikustea, azken finean, guztion ahaleginez konpondu beharko baita arazoa.)
4-TUTORETZAREN DINAMIKA
4.1-Irakasle gelan elkartu gara.
4.2-Xabierrek klasean duen jarrera eta nire susmoa azaldu ditut.
4.3-Gurasoak eztabaidan hasi dira, eta mesedez eskatu diet lasaitzeko, arazoa larrikien pairatzen duena zein den gogoraraziz.
4.4-Azkenean gurasoek lasaiago hitz egin eta beraien erru partea aitortu dute.
4.5-Haurrak bere sentimenduak plazaratu ditu.
4.6-Guztion artean akordio batetara heldu gara eta bakoitzak bere erantzunkizunak hartu ditu, arazoa gure artean konpontzeko gai ez bagara eta aurrerapausuak ikusten ez baditugu, hurrengoan adituengana joko dugula akordatu dugu, gizarte langileengana eta psikologoarengana hain zuzen.
4.6.1-Aitak etxeko bi umeei pareko tratamendua ematen saiatzeko konpromezua hartu du.
4.6.2-Amak etxeko egoera hobetuko dela eta umeari arreta gehiago eskainiko diola zin egin du .
4.6.3-Biek semearentzat onena bermatzekotan elkar ulertzen eta akordioak lortzen saiatuko direla zin egin dute.
4.6.4-Xabierrek hobeto portatzeko eta ikaskideak errespetatzeko konpromezua hartu du arazoak dituenean guraso zein irakasleekin hitz egingo duelarik.
4.6.5-Nik prozesu hau gertutik jarraitzeko konpromezua hartu dut eta beharrezko ikusten dudanean tutoretzak deituko ditudala esan dut. Honetaz gain gurasoei ere jakinarazi diet edozein gauzatarako nigana jo dezaketela eta ahal dudan moduan laguntzeko prest nagoela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario