Mostrando entradas con la etiqueta hirugarren atala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hirugarren atala. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de noviembre de 2010

SARRERA

Irarakasleen garapen pertsonala lantzeko orduan, garrantzitsuak iruditu zaizkigun hiru galdera planteatu ditugu gaiaren inguruan dugun jakinmina eta zalantzak asetzeko.
Bestalde, gure interesa piztu duten gaien gaineko lau ekarpen egin ditugu.
Ez da kasualitatea hauen artean loturak ikustea, aspektu batzuk aztertzeak beste batzuetara eraman gaitu, azken finean, garapen pertsonala aztertzerakoan norbanakoa zentru bezala ulertzen dugulako.
Guzti hau mapa kontzeptual baten antolatuta ikus daiteke.

jueves, 11 de noviembre de 2010

4. EKARPENA: MOTIBAZIOAREN GARRANTZIA

Dakigunez, irakasle batek hainbat ezaugarri pertsonal izan behar ditu, esaterako, ikasten irakasteko eta horien artean motibazioa aurkitzen da. Hau azpimarratu nahi dugu beste gaitasunen artean, bai irakaslearengan, bai ikasleengan ondorio lazgarrienak izan ditzakelako kolokan jartzen denean. Ondorio hauen artean, eskola-porrota eta irakaslegoaren estresa daude, zeintzuk irakaslea izatera helduko denak ekiditu beharko dituenak.

Motibazioak duen garrantziaz jabetuz, hona hemen Cordoba-ko Unibertsitateko webguneko aldizkarian aurkitutako artikulua, “Dificultades docentes ¿inciden en la desmotivación?” izenburua duena.

Artikulua irakurtzean, hobeto jabetzen gara irakasleak egin beharreko lanetaz eta esfortzuaz, desmotibazio egoeraren ondorio batzuetaz gain. Baina, benetan ulertzen dugu zer suposatzen duen egoera honek irakasle baten garapen pertsonalarentzat?



Edozein pertsona desmotiba daiteke gustuko ez dituen hainbat egoera elkartzean, egoera normal baten eta desmotibazioaren artean egiten denaren interesaren galera egonik. Horrela, pertsona batek, edozein arrazoiengatik, bere lagunekin egoteko interesa galdu dezake eta, denbora pasa ahala, adiskideekin egoteko guztiz desmotibatuta egotea. Desmotibazioa lan eremuan gertatzean,aldiz, ezberdin ikusten da egoera: langileak gustuko ez dituen gertaerak lanean ematen dira, zihur asko egunero, horrek lanean interesa galtzea dakar, horrela langilea desmotibatuz eta askotan arazo psikologikoak eraginez, eta azkenean langilearen errendimendua izugarri jaitsi egingo da.

Aurreko egoera edozein lanetan gerta daiteke, eta errendimenduan izango duen eragina ezberdina izango da lanbidearen arabera, baina orokorki errendimendua jaisteak ondorio berdinak izango ditu. Desmotibazio horrek beste pertsona batzuei zuzenean eragiten dienean, aldiz, ondorioak ez dira langilearentzat soilik egongo. Beraz, hasieran ukitutako gaiarekin jarraituz eta motibazioaren galeraren prozesua ezagututa, argi dugu irakasleak jasan behar duen gehiegizko presioa. Alde batetik, gurasoengandik jasandako presioa egun ohikoa da, seme-alaben garapena minuturo jarraitu nahi dutenak eta ikasleak aurrera atera daitezen irakasleei zuzendutako mota askotako neurrigabekeriak aurrera eraman ditzaketenak badaudelako. Beste aldetik, irakasleek bere buruarengan ezartzen duten presioa ere jasaten dute, ikasleek beharrezko materia ikasten duten ala ez kontrolatu behar baitute konstanteki, azterketetan eta lanetan merezitako nota jarri duten ala ez galdetzen diote bere buruari, ikasleak motibatzeaz arduratu behar dira...

Aipatu dugun bezala eta artikuluak dionez, hainbat ondorio izan ditzake motibazioaren galera horrek, baina aipatu gabeko bat gailendu nahi dugu: badakigu irakasleek arazo psikologikoak izan ditzaketela, baina baliteke desmotibazioa soilik agertzea, irakaslearengan arazo nabarmenik eman gabe. Horrek eragingo duena izango da irakasleak gustuko ez izatea ematen dituen klaseak eta materia, horrela kaltetuak ikasleak izanik. Irakaslea ez da zuzena izango ez lanekin ezta azterketekin ere, ikasleak gero eta gutxiago izango ditu gustuko eta ez dizkie zalantzak argituko.

Gainera, ikasleak konturatzen al dira horrelako irakasle bat dutenean? Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zaila izango litzateke, baina gurasoek haurrak egunero egindakoa azaltzerakoan konturatuko lirateke. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxillergoan, aldiz, ikasleek argi daukate egoera hau gertatzen denean, baina zaila da konponbide bat aurkitzea, eskola zuzendari askok beste alde batera begiratzen baitute eta motibazio gabeko irakasleak normalean ez duelako aldatzeko interesik.

Konponbidea posibleak artikuluan bilatu ditzakegu eta baita interneteko web orrialde askotan besteak beste, baina bere egoeraz jabetu behar dena eta hori konpontzeko bideak aurkitu behar dituena irakaslea dela esango genuke.

Gehiago jakiteko:

http://dspace.unav.es/dspace/handle/10171/9010
http://www.puntal.com.ar/noticia.php?id=61529

2.EKARPENA: BELDURRARI AURRE EGITEA

Beldurra gizaki orok duen emozio bat da, honen jatorria erreala den edo gure buru barruan sortu ditzakegun arriskuetan dago. Beldurrak beti negatiboki eragiten digula esatea ez litzateke zuzena izango, arrisku edo mehatxu horiei aurre egiteko agertzen delako, baina emozio honek gure garunaren kontrola gainditzen duenean eta arrazionalki pentsatzea ezinezko egiten duenean, garapen pertsonalerako oztopo bat suposatzen du.

Edozein dela gure lanbidea, irakasle, arrantzale, zein futbolari, pertsona eta profesional bezala garatzeko, gure barnean dagoen beldur mota hau gainditzea beharrezkoa dela uste dugulako, Bartzelonako "Clinica dela ansiedad"-en webgunean aurkitu dugun Jose Antonio Marinaren, Anatomia del miedo liburuko Carta a mi mismo dándome nueve consejos para el miedo (Anagrama 2006) liburutik ateratako testu hau aztertu nahi izan dugu eta bertan agertzen diren bederatzi aholkuen gainean gure gogoeta egin dugu.

Beldur lagunak eta etsaiak bereiztu daitezke. Testuak,lehenengoek, arriskuaren berri ematen digutela dio , hauei aurre egin ahal izateko. Guk beldur mota hau, adibidez, alturagatiko eta erorketarako beldurrarekin lotzen dugu, honen aurrean, gure jokaera zentzuduna izango delako eta arrisku hori saihestu ahal izango dugulako. Bigarren taldeko beldurrak berriz, beldur negatibo bezala ulertzen ditugu, ezer ez egitera bultzatzen gaituztenak ,irakasle batek lortu dezakeen emaitza nolakoa izan daitekeen ez jakiteagatik bururatu zaion praktika berri bat martxan ez jartzea dakarrena adibidez.

Beldur batekin identifikatzeak eta lotsa sentiarazteak gure sentimenduak gordetzera kondenatzen gaitu eta laguntza eskatzeko zailtasuna dakar. Gure ustez, bakoitzak bere beldur batzuk kontuan hartu eta onartu behar ditu horregatik gaizki sentitu gabe,
emozio hauek gorde nahi izateak sekulako zama suposatzen baitu eta norberaren pertzepzioan desoreka ekar baitezake.

“Etsai” hauen aurrean, jarrera aktiboa erakustea ezinbestekoa dela dio testuak, pertsona bakoitzak arrazonalki baloratu behar du egoera bakoitza eta honen arabera erantzun behar du. Guk hitz hauekin laburbilduko genuke, porrotaren garantia ezer ez egitea da.

Lehen aipatu dugun bezala, beldurraren jatorria egoera erreal bat izan daiteke, baina baita buruan sortu dugun ideia bat ere, beraz esan dezakegu, beldurrezko egoera erreal hori gure ideia honek indartzen duela eta ondorioz aurre egin geniezaiokeen beldur bat
gainditzeko zailtasunak sortzen ditugula. Adibidez, ikasgai bat ez aprobatzeak beldurra sor lezake, baina saiatu gabe gure buruari ezin dugula esaten badiogu, gure aurka egingo dugu egoera are gehiago zailduz. Honetaz gain, beldurra justifikatzea eta gure buruari aitzakiak jartzea akats larri bat da.

Arriskua txikitu edo errekurtso pertsonalak areagotzea eta ejerzizio fisikoa egitea beldurrak sortutako angustiari aurka egiteko modu ona izan daitekeela begibistakoa da.
Ideia hau defendatzen dugu, esfortzu fisikoa egiteak gorputza eta buruaren arteko elkarlana bultzatzen duelako, biak indartuz eta gure pentsamendu ezkorrak alderatuz.
Hau, horrenbeste aldiz entzun dugun esaldi honek argi azaltzen du, “ment sana in corpore sanum”.

Emozio eta pentsamendu ezkor hauei aurre egiteko beste era bat, gure burua animatzea da. Ideia hau, autoestima eta autokontzeptuarekin lotuko genuke, gugan sinisten ez badugu, nork sinetsiko du?

Etsaia ahultzeko, lehenik eta behin, beldur etsaien jatorria erasotu behar da eta honetarako era ezberdinak aipatzen ditu Jose Antonio Marinak, sinesgarritasuna kendu, humorea erabili, pentsamendu positibo batzuengatik aldatu... Gure buruaz barre egiten ikastea aukera ona litzateke, azken finean, etsai hauetako asko guk sortzen ditugu, beraz, hauek anekdota barregarri bilakatzeko boterea ere gurea da.
Bestalde, “etsaiaren” aurrean agerzea ere erantzun bikaina litzateke, irakasle hasiberri baten kasuan, hanka sartuz eta praktikaren bitartez gaindituko baitu bere beldurra eta ondorioz esperientzia bereganatuko du.
Bukatzeko, lagunatza afektiboa aipatzen da, gure arazoen irtenbidea topatzea guri badagokigu ere, ez baita ahaztu behar gure inguruko lagun, lankide, ikasle edo senideek bide hori argitu diezaguketela.

Guzti hau ikusi ondoren eta pentsatzen jarrita, ondoriozta dezakegu gure beldur askoren zergatia gu geu garela eta ez kanpotik eragiten diguten faktoreak, ondorioz, gure burua pertsonalki garatzeko guk geuk oztopatzen dugula esan genezake, hala ere, argi eduki behar dugu beldur hauek gainditzea gure esku dagoela, nahi izatean eta ausarta izatean dagoela gakoa.

GEHIAGO JAKITEKO:

-Hona hemen beldurraren aurkako laburmetrai on bat:

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Galdetegia

 1.-Zein faktorek suposatzen dute arazo bat irakaslearen pertsonlitatean ?

Irakaskuntza, pertsonen arteko hartu eman eta elkarlanean oinarritua dagoela esan genezake, ondorioz, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonek bata bestearengan eragiten dute, hauen pertsonalitatea, afektibitatea, emozioak eta abar era batean edo bestean garatuko direlarik. Jakina da, “irakaslearen ibilbide profesionala” atalean ikusi dugun bezala, hau oso lan neketsua izan daitekeela eta horregatik irakasle baten pertsonalitatearen garapenean eragina izan dezaketen faktoreetaz gehiago jakin nahi izan dugu.

Irakasle baten satisfakzio profesional nagusia, bere lana eraginkorra dela eta ikasleen aurrerapenak ikustean datza. Hau lortu ezean, bere pertsonalitatean eta ondorioz lan egiteko moduan eragiten du. Irakaslea desmotibatu egin daiteke, bere inplikazioa eta esfortzua gutxitu egin ditzake, ondorioz emaitza kaskarragoak lortuz eta instituzio eskolarrarekin arazoak sortuz. Guzti honek, “gurpil zoro” batean sartzea ekar dezake eta behin eta berriz porrota sentitzean, estresa eta antsietatea bezalako gaitzak ager daitezke.


Arazo bihurtzen den beste faktore bat, hezkuntza helburuen, irakasgaien eta ikaslearen pertsonalitatearen adaptazio eza izan daiteke.

Honetaz gain, irakasle-ikasle lotura sortzea eta elkar ulertzea berez nahiko konplexua bada, sarritan oztopo gehiago agertzen dira. Ikasleekin lor ditzakeen helburuen aurrean dagoen oztopo bat, esaterako ebaluaketa izan daiteke. Irakaslearentzat frustrantea izan daiteke edozein alorretan zailtasunak dituen, baina esfortzuari esker aurrerapausu nabariak egin dituen ikaslea epaitu eta suspenditu behar izatea.

Irakasle hasiberrien kasuan, arrunta izan ohi da bere ikasketek ez dutela gatazka praktikoei aurre egiteko prestatu konturatzea eta lan munduan sartzean lehen experientziak gogorrak eta traumatikoak izan daitezke. Arrazoi hau dela medio, irakasle hasiberriek, arazoak ulertzeko modua, klaseko jarrera, adierazteko modua eta abar moldatu egiten dute, batzuek emaitza onak lortzen dituztelarik eta beste batzuek berriz, beste behin porrot egiten dutelarik, egunetik egunera norberaganako fedea galduz.

Beraien esfortzua konpentsatua ez ikusteaz aparte, eskolaz kanpoko faktore batzuk ere eragin dezakete irakaslearen egonkortasunean:

Alde batetik, gizartean hain zabalduak dauden aurreiritziak ikusi daitezke, lan erosoa dela, lan gutxi egiten dela, ezer egin gabe diru asko irabazten dela eta abar, hau da, egiten den lanarekikko errekonozimendu eza.

Bestalde, irakasleria kontuan hartu gabe ezartzen diren hezkuntza planek ere zama handia suposatzen dute irakaslearen garapen pertsonalean, etangabeko aldaketetan murgilduta egotean, desorientatua sentitu daitekeelako. Aipatutako azken bi faktore hauek, identitate krisien ohiko arrazoiak dira.

Arazoak arazo, argi dago aipatutako faktoreek ez dutela irakasle guztiengan eragin berdina sortzen eta honen arabera, egoera hauei erantzun ezberdinak ematen dizkien irakasleak daude,  baina esango genuke, erantzun egokiak emateko giltza norbere pertsolitatea ezagutu eta indartzean dagoela eta honetan lan egitea oso lagungarria da edozein irakaslerentzat.

 Informazio turriak:


- José M. Esteve-ren El malestar docente

-http://www.estres.edusanluis.com.ar/

-Burnout (wikipedia)

2.-Nolakoa da irakaslearen autokontzeptuaren eta autoestimuaren eragina?

Gaur egun hainbat eta hainbat dira irakasleei buruzko iritziak, baina hauen artean badaude ogibide hau gutxiesten dutenak, irakasleak autoritatea galdu duten ala ez eztabaidatzen dutenak, haien ahaleginak aitortzen ez dizkietenak, etab. Baina badira irakasleak horren aurka ezer egiten ez dutenak, azkenean bakoitzak duen autokontzeptua negatiboa bihurtuz. Gai delikatu honi buruz erantzunak lortu nahi ditugu, geure buruan grabaturik geratzeko irakaslearen autoestimuak irakasten duenarengan eta ikasleengan duen influentzia.

Autoestimuaren aldaketak duten eraginak aztertzeko, garrantzitsua ikusten dugu jakitea zer den: pertsona batek bere autokontzeptuan oinarrituta garatzen duen balorazio emozionala da, hau da, nola ikusten duen pertsona horrek bere burua. Hortik abiatuta, argi ikusten dugu irakasleengan duen garrantzia, ikasleei proiektatzen dien irudia haien ikasketa prozesuaren kalitatea baldintzatzen baitu.

Beraz, autoestimu baxua duten irakasleek kalitatez lan egiteari utzi eta batek zigor-jarrera hartzen dute askotan, pazientzia gabekoak eta autoritatea haien metodologian sakonki sartuta dutenak. Ez dituzte ikasleak motibatzen ondo egiten dituzten gauzak hobeto egin ditzaten, baizik eta akatsei garrantzi handiegia ematen diete, hauek ematen direnean zigorrak erabiliz edo motibazio hitza ahaztuz. Ikasleak beldurtzen ditu, eta hauek “gainditu” eta “ez gainditu”-ekin manipulatuz, lortzen du ikasleak irakaslearengan dependentzia bat sortzea eta obedientzia inposatzea. Satisfakziorik eta motibaziorik gabeko irakasleek, inplikazioa eta esfortzua gutxitzen dute eta ez dira irakaskuntzarekin identifikatuak sentitzen. Seguritate ezaren ondorioz klaseak errutina batean bilakatzen dituzte. 


Lanbidearekin identifikatuta sentitzen direnak eta inplikatuta mantendu nahi dutenak baina behin eta berriz porrota jaso eta errua bere buruari botatzen diotenak ere badaude, ondorioz autokontzeptu eta autoestiman eragin negatiboa jasotzen dutelarik.


Bestalde, kontraesanez beteriko jarrera dutenak daude. Itxaropena eta itxaropen eza, dedikazioa eta etsipena, harremanetarako gogoa eta hau mozteko joera bezalako gatazkak etengabe biziko dituztenak beraien autokontzeptua kolokan jarriz.
Aldiz, autoestimu altua duten irakasleek ikasleak dituzten gaitasunetan sinisten dute eta hauek motibatzen dituzte. Gainera, badakite haien jarrerak ondorioak izango dituela bai ikasleengan bai berarengan, irakatsiz eta haiekin konstanteki harremanetan egoten konfidantza sentimendu bat sortuz. Klaseak ez dira mendekotasunean eta manipulazioan oinarritzen, ulerkotasunean, kooperazioan eta guztien parte hartzean, arazoen konponketetan, laguntzatan eta elkarrekiko errespetuan baizik.

Beraz, irakasle batek bere burua autoestimu altuaren lorpenarekin identifikatu behar du, bere eskubideak balioztarazi eta bere merituak eta desbahikuntzak aitortzea eskatuz. Hau da, irakasleak bere sendotasunak eta ahultasunak ezagutu behar ditu, azken hauek bere autoestimuan eraginik izan ez dezaten aldatuz, bere buruak eta bere lanbideak hezkuntzan duen garrantzia errespetarazi behar ditu eta ikasleen aldaketen eta beharren araberako ezagutzak ikasleei irakasteko konpromisua hartu behar du. Gainera, autoestimu baxua duen irakasleak lanbide honekiko harrotasuna berreskuratu behar du, autoestimu baxuaren zergaiti guztiak aztertu behar ditu (topikoek esaten dutenaz gain) eta irakasleen autonomia eta autoritatea gailentzen dituzten ekintzak praktikara eraman behar ditu.




Erreferentziak:



 
3.-Zer ulertzen dugu konpetentziei buruz hitz egiten digutenean?

Irakasle-eskolan aurten ikasten hasi den pertsona bati konpetentziei buruz galdetzen badiozu, seguruenik ez du errekurtso askorik izango gai honi buruz eztabaidatu ahal izateko. Gure taldea egoera horretaz ohartuta, hainbeste aldiz entzun izan dugun honi buruzko galdera bat geure buruari egitea erabaki dugu.
Gainera, ikusi dugunagatik, gai garrantzitsu bat iruditu zaigu,  irakasle baten bizitza laboralean eta pertsonalean hobeto moldatzeko ezinbestekoak direla uste dugulako

Gure informazio iturria interneten aurkitutako liburu bat izan da eta ondoren wikipediatik bueltatxo bat eman dugu ekarpen hau osatzeko behar genuen informazioa eskuratzeko.


Hasteko, konpetentzien definizioa ikusiko dugu:
Konpetentzia pertsonek bere bizitzan aurkitu dezaketen arazoei aurre egiteko eta konponbidea aurkitzeko ezaugarri bat da.
Orduan, esan daiteke bizitzako esparru desberdinetan, bai interpertsonalean, pertsonalean, sozialean nahiz laboralean parte hartzen dutela, ahal duten neurrian lagunduz.

Jarraitzeko, aipatu behar da konpetentziak eta ezagutzak ez direla kontrakoak. Zergatik? Ba edozein ekintza konpetente aurrera eramateko, trebetasunarekin eta jokaerarekin zerikusia duten ezagutzak izan behar ditugulako.

Aipatu beharrekoa da, eztabaida bat sortu dela konpetentziei buruz eta
eztabaidako gai printzipala honako hau da.
-Konpetentziak ikasi edo garatu egiten dira?
Eztabaida guztietan bezala bi iritzi desberdin aurkituko ditugu. Garapenaren alde daudenak eta ikastearen alde daudenak.

Garapenaren kontuarekin ados daudenak eta defendatzen dutenak, egoera ezberdin eta momentu zehatzekin eusten dute  justifikazioa, haien ustez, ezinezkoa delako hainbeste egoera desberdinetarako konpetentziak ikastea .


Aldiz, konpetentzien ikasketarekin ados daudenek, argumentu zehatzago bat ipintzen dute. Haien ustez, konpetentzien kopurua ez da naturak eman dezakeen egoera desberdinen kopurua bezain handia, baina, existitzen diren konpetentziak bizitzako atal handi batean eragina dute, hau da, konpetentziak irakasten dizkigutenean ez digute esaten zein momentuan erabili behar ditugun, baina bai irakasten digute zer nolako abantailak izan ditzakeen konpetentzia bakoitzak bizitzako egoera desberdinetan.
Hori ikasi ondoren, gure lan bakarra momentu puntual horietan konpetentzia egokia kokatzen jakitea izango da. Guzti hau esanda, argi geratzen da konpetentziak irakatsi egiten direla eta beti gure buru barruan izango ditugula.

Orain, existitzen diren konpetentzia batzuk aipatuko ditugu. Adibidez, ikasketa iraunkorreko konpetentzia, informazioaren erabilerarako konpetentzia, egoera desberdinak administratzeko konpetentzia, elkar bizitzarako konpetentzia eta komunikazio gaitasunaren konpetentzia.

Bukatzeko eta justifikazio motan ipinita, esan behar da  hezkuntzan konpetentzien uztarketaren bidez irakaste eta ikaste prozesuak hobetzea bilatzen dela.  Konpetentziena, garapen pertsonalaren gaiarekin lotzen dugun gai bat da beti ikasten gabiltzalako edo praktikan jarriko ditugun ezaugarriak direlako eta irakasle baten bizitza laboralean ezinbestekoak iruditu zaizkigulako, egunero egoera desberdinak jasan behar dituztelako eta egoera horiek aurrera al den hobekien ateratzen jakin behar dutelako.