Gai hau aztertzeko hurrengo galderak planteatu ditugu:
1- Zer egin behar du irakasle batek 6 eta 12 urte bitarteko ume batek arazo familiarrak (biolentzia, alkohola,droga... ) dituela somatzen duenean?
Ohikoa da ikasgelan etxeko biolentziaren biktima den haur bat aurkitzea, hau begi bistakoa izaten da bai gorputzeko markengatik eta bai haurraren jarrera eta pertsonalitateagatik. Gainera, normalean argi ikusten da haurrak tratu txar emozionalak edo gurasoen arteko biolentzia bizi baditu.
Kasu hauetan irakasleak bete beharreko papera ez da bat ere erraza izaten.Alde batetik, argi eduki behar da legeak ez duela umeen aurkako biolentzia onartzen
eta irakaslearen obligazioa dela esku hartu eta hau salatzea.
Bestalde, gizartean eta eskolako umeengan eta hauen gurasoengan, tratu txarren aurkako kontzientzia sortu behar du, gaiari buruz hitzaldi bat eskeiniko duen espezialista bat bilatuz adibidez eta era berean biolentzia jasaten duenari laguntza eskaini behar dio.
Horrelako egoera baten aurrean, hezitzailearen eginkizuna da guraso eta haurraren arteko erlazioan orientatzaile lana egitea laguntza bilatzerako orduan, elkarbizitzarako giro egokia sortzen saiatzea eta arazo ezberdinei konponbidea aurkitzen laguntzea.
Hala ere, biolentzia domestikoa sortzeko arrazoiak ezberdinak izan daitezke, hori dela eta , hezitzaile bezala ezinezkoa da arazo guztiei irtenbidea ematea. Eskola ( irakaslegoa, zuzendaritza, guraso batzordeak…), haurra eta familiaren arteko elkarlana bultzatu behar du, arazoak gainditzeko ezinbestekoa izango baita egoera bizi dutenen arteko lan koordinatua eta heziketa instituzioekin lan egiten duten laguntza programa berezietara jo beharko da egoeraren tratamendua eta konponbidea bilatzea espezialisten eskuetan utziz, biolentziaren kontextuaren barruan dauden arazoak ulertu eta gainditzeko.
2-Bideratu al dezake irakasleak ikaslea familiak gustuko ez duen bide batetik?
Irakasleen helburua nahiz eta pertsona formal, independiente eta askeak (bai pertsonalki bai sozialki) sortzea izan, ez dute influentzia zuzenik izan behar ikasleen erabakietan eta ezin dute aldatu gurasoei dagokien hezkuntza, hau bakar-bakarrik gerta daiteke haurrentzat kaltegarri izan daitezkeen aspektuak antzematen badira. Bestalde, gurasoek ere errespetatu beharra dute irakasleen autonomia irakasle bezala.
Gainera, irakasle batek kontuan izan behar ditu momentuan bere gizartean dauden interes etiko-politikoak. Honekin arazoak egon daitezke irakasleak subjektibitatea erabiltzea ekiditu ezin izan duelako, baina hemen sartzen da irakaslearen eginkizuna: beti jokatu behar du eginkizun etiko eta gizarte-balorazioen baitan.
Familia eta eskolaren arteko harremanak ikusita, bi hauek dira ikaslearen bizitzan garrantzi handiena izango duten instituzioak, horregatik komunikatuta egon behar dira konstanteki eta horrela sortuko da, azkenean,eskolak eta familiak haien artean izan behar duten konfidantza.
Hala ere,nahiz eta eskoletan irakasleek hainbeste harreman izan ikasleekin, gurasoei dagokie haurkotasun erlazio bat sortzea, familiaren barnean soilik ematen dena.Gurasoak dira aukera dutenak funtsezko gauzak erabakitzeko, batez ere semeak adin txikikoak direnean. Horrekin batera, gurasoek kultura familiar bat sortzen dute etxean. Seme nahiz alabak heldutasuna lortzearen eragile izanik, gurasoek kondizio egokienak baitituzte (zeintzuk erabaki pertsonalak -nahiz zuzenak nahiz okerrak- familiari badagozkie soilik lortu daitezke) semeek heldutasun-prozesu eraginkorrena jarraitzeko.
Azkenik,esan beharra dago gurasoak direla eskola aukeratzen dutenak,hau da, gurasoak dira konfidantza ezartzen dutenak balore batzuk eta beste hainbat gauza irakatsiko dituen eskolarengan, honek sortzen duelarik erantzunkizunak bien aldetik egotearen beharra. Horrela,eskolak duen jarrera erabakigarria da gurasoak eroso egoteko eta eskolarekin partaidetza bultzatzeko, helburua haurraren mesederako gurasoak errespetatuak sentitzea izanik.
3- Zer egin behar du irakasleak ikasle batengan defizientzia bat igarri eta familiak onartzen ez badu?
Defizientzia duen haur bat izatea, gurasoen bizitzako momenturik zailenetako bat izan daiteke eta askok haien etorkizuna pikutara joan dela uste dute, hondoratu egiten dira edo askotan haien semeen arazoa ez dute onartzen eta bizitza normal bat eramatea nahi izaten dute.
Esan beharra dago, gizarteak ez diola inolako motibaziorik ematen ume horien familiei eta ezta haiei ere. Hezkuntza eta gizarte mailan baztertuak izaten direlako modu batera edo bestera eta laguntza gutxi jasotzen dituztelako funtsezkoak diren gai askotan, gainera jendeak onartzen ez duen arren defizientzia duen ume bat leku askotan txarto ikusia dago, eta hori da familiak eta umeak jasaten duten bazterketen artean mingarriena.
Eta ze paper jokatzen du hemen ume horren tutoreak?
Lehenik eta behin, gurasoei laguntza eman behar die motibatuz eta pazientzia eskatuz, bizitzak planteatu dien erronka gogor hori aurrera atera ahal izateko. Gurasoak motibatzen badira, umea motibatzea askoz errazagoa izango da eta ikasle hori motibatua sentitzean aurrera egiteko gogoak izango ditu.
Ondoren, gurasoak bere semeak duen arazoaz jabetzea lortu behar du, horrela profesionalak aholkatzen uzteko eta ahalik eta laguntza handiena jasotzeko.
Hau seguraski arazo guztien artean handiena da, kasu askotan guraso askok protekzio handia ematen diotelako bere semeari eta gehienetan arazoa ez dute guztiz ulertzen. Ondorioz profesionalei (irakasleei, zerbitzu sozialei, pediatrei, etab..) ez diete jaramonik egiten eta hori ez da jokabide on bat, defizientzia duen ume bat akademikoki eta laboralki aurrera atera ahal izateko elkarlana funtsezkoa delako. Gurasoek eta gaiaren profesionalek beti defizientzia duen ikasle horren onuragatik lan egin behar dute eta kasu honetan gurasoek semearen formakuntzaren zati handi bat, gai hauei buruz benetan dakien jendearen esku utzi behar dute.
Lan polita. Hau hobetzeko, erreferentzi bibliografikoetan oinarritzea eta bitarteko grafikoak jartzea falta zaizue.
ResponderEliminarZuek esandakoak segun nork irakurtzen dituen.... horren aurka egon daiteke eta iritsien mundutik alde egiteko,.... komenigarria da bibliografietan/webgrafietan oinarritzea.
Aurrera !!!!